www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jaungoikoaren amar agindubeetako azkeneko bosteen ikasikizunak
Frai Bartolome
1817

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen jatorria: Bizkaiko Foru Aldundia: Idazlan guztiak, Frai Bartolome Santa Teresa (Julen Urkizaren eta Luis Baraiazarraren edizioa), Euskaltzaindia / Bizkaiko Foru Aldundia, 2000

 

aurrekoa hurrengoa

VI. IKASIKIZUNA

 

zeinetan erakusten dan:

1. Lotsarizko pekatubak goitu ditubeneen exenplubak.

2. Pekatuba bera goitu dabeneen exenplubak.

 

        Inoren jazuak, bai onak ta bai txaarak dira, neure entzula onak, ikasi gura dabenaren erakuslarik oneenak. Ta esan oi dan legez, galdu gura ez dabenaren eskarmentubak. Leenagokuen jazuak erakusten deutskube zer egin biar dogun peligruzko lekubetan. Bata zelan galdu zan; bestia zelan eskapau zan; ta, bestiari zer jaso jakon entzunda, kontubak ateraten ditugu peligrubak iragoteko. Neure kontura, mendi luze, astun, lapur leku bat diru askogaz irago biar dabenak, zur entzuten dau mendi atan lapurrak nor galdu dabeen ta zelan galdu dabeen; nor lapurreetati librau dan. Guztiok galdu gura gaituban, balijoko ondasunak oostu gura deuskuzan ta popuertza irago biar dogun portuba edo peligruba da aragija ta aren erako luxurija. Ez da bada, kristinaubak, errazoeti kanpora izango erakutsi onetan zubei aituten emotia: 1. Ze senduak ta indartsubak goitu ditubeen emakumiak edo luxurijak 2. Zer egin dabeen, aragijaren galdu bideti jausi bagarik irago dirianak. Banaka bazuk ekarriko deutsudaz gogora, areetati beste asko aitu daizuzan. Prestau egizu gogua, ainbat onduen entzuteko.

 

 

I.

 

        Emakumiak engainautako gizon senduen artian, Adan leleengua, neure kristinaubak. Ta ez kolperik txikarrena artu ebana ta bere ondorenguai emon eutsena. Pekatu egitia eskatuten eutsan Eba ez tristetutia gaiti ta emakumiari penia ez emotia gaiti egin eban Adanek emakumiaren naija ta pekatuba paradisuban. Naijago izan eban Adanek Espiritu Santuba tristetu, Jaungoikuari obeidutia ukatu, pruta eragotzija jan, bere arimia galdu ta ari darraikon guztia, pekatu egitia eskatuten eutsan emakumiari ezetz esan ta lotsia emon baino. Oh, emakumiaren arte artetsuba, gizonaren bijotza ta naija beretuteko! Adan justuba, Adan jakituna, Adan oker bagakua, Adan lelengo paradisutarra erbestetuten dau emakumiak, dino san Jeronimok, paradisu ditxosoti negarrezko errijeetara. Nor bildur izango ez da emakumiaren labankerijen ta karinuen!

        Sanson, santu andija, espiritu andikua, indar andikua, philisteo, Jaungoikuaren arerijo guztiak goituta, burlagarritzat eukazana. Leoiak goituten zitubana. Katiak eta karzelaak, atiak eta pillarrak eskubakin birrinduten zituban santuba. Sanson goitu eban emakumiak. Maitetu eban Sansonek Dalida, biar dan baino geijago. Engainu eban Dalidak Sanson. Irabatzi eutsan Dalidak bijotzeko karino ez garbija Sansoni. Koitautu eban ta makaldu eban karino txaarragaz Dalidak Sanson. Entregau eutseen bere arerijuari. Atera eutseezan oneek begi bijak Sansoni. Ta geratu zan Sanson itsututa, makalduta, emakumen ta philisteo bere arerijuen burlagarritzat.

        Lot justubak ta juizijo andikuak ondo ezautu eban ardauak eta emakumiak gizona zetara ekarri legijen, aita izan arren. Arrigarrizkua ta bildurgarrija da bere jazua.

        Dabid erregia, santuba ta santuben ispiluba. Emakume bati kuidadoz ta karino txaarrez begiratu eutsalako itzuli zan Dabid santuba ta Jaungoikuaren bijotzaren neurrira egina pekatuban. Egin eban adulterijoko pekatuba Bersabegaz ta ill eban Urias, aren senar inozentia erru bagarik Dabid erregiak. Zer ete da luxurija, santubak onan itsututen ditubanian?

        Salomon, guztiz jakituna, guztiz zuzena, guztiz ona ta onerakua, Jaungoikuagaz beragaz berba egiten ebana ta txito Jaungoikozkua. Au, Salomon jakitun au goitu ebeen emakumiak eta luxurijak, gizonek egin legizan txotxakerijarik ta pikaerdijarik lotsarizkuenak egitera. Ukatu eban bere Jaungoiko egijazkua; galdu eban lotsa ta bildur guztia; ta entregau eutseen bere bijotza kontau ezin legizan beste emakumeri, edozein bere modutan. Ta adorau eban Jaungoikotzat edozein gauza. Oh, emakume galdubak! Oh, luxurija! Ze askotakuak dirian! San Jeronimok, san Gregorijok ta beste batzuk esaten dabee, Salomon azkenian bere pekatubak ezaututa, garbatuta, penitenzija eginda salbau zala. San Agustinek, san Juan Krisostomok ta san Ziprianok beste askogaz dinue, kondenau zala. Jaungoikuak librau gagizala geu onako dudetati.

        Jazo oneetan dakuszu, kristinaubak, jausi zirianak ez ziriala edozein, ezbada santu andijak. Ta jagi ziriala Jaungoikuaren grazijagaz guztiak, Salomon dudaan itxita. Ta zeinbat beste, urte askotan Jaungoikua gogoz serbidu dabeen, itzuli ez ditu ta galdu ez ditu betiko luxurijak? Irakurri bitez Gurasuen Bitzitzaak deritxon liburu estimauba, san Jeronimo, san Juan Klimako ta beste onako jazo negargarrijen erakuslaak. Ta an aurkituten dira ta juizijoko egunian ikusiko dira, zeinbat sendo, zeinbat jakitun ta zeinbat birtute andiko goitu ta galdu dituban diabrubak emakumen ta lotsarizko pekatubaren bitartez. San Agustin baten berbak ikara eragin legijue kristinaubari gauza onetan. Sinistu egijozu, ondo dakijanari, dino Santubak; Jaungoikua testigutzat artuta esaten dot: Santutasunik andijenian ta penitenzijarik gogorreenian egozanak galdu ditubee emakumiak eta luxurijak. Ez neban sinistuko areek pekatu loijan jausiko ziriala, san Anbrosio bat edo san Jeronimo bat jausiko ziriala baino geijago. Onako jazo ikaragarrijak entzunda, zelan bitzi ete dira kristinaubak ardura bagarik ta pena bagarik pekatuko okasinoe ta peligru jaki netan? Oh, ze itsutasun andija! Oh, ze gatx ikaragarrija! Illten egon ta gatxik daukanik sinistu ez! Ez daiguzan bada aaztu, neure entzula onak, aragi loijak goitu dituban gomutagarri ta eskarmentugarri jakin oneek. Baita gogoratu daigun beste asko zelan librau dirian arerijo muker, zal, iraaskor, lotsa gaistoko onetati.

 

 

II.

 

        Jaungoikuaren grazijak ta kastidadiaren amodijuak mirari andijak egin ditu munduban denpora guztietan, neure entzula onak. Ojala ispillu txiki baten aurrian guztiak bitziro pintauta imini al balegiz! Baina ez dago lekurik ikasikizun labur baten onetarako. Banaka batzuben etxura erdi bat esan baino ezin legi.

        Job antxinakua, guztiz aberatsa ta munduko era on guztien jaubia zan. Zer egin eban kastidadia gordetako? Inos bere neskatillari begiratu ez. Tratu bat bere begijakin egin ebala Job santubak, inos neskatillari ez begiratuteko, dino Espiritu Santubak. Jakob patriarka santubak ze modestija ta garbitasuna gorde eban Labanen etxian zazpi urtian, gauza jakina da. Jakoren seme Jose antxinakuak, ugazaba andra señora andijak pekatu eragin gura eutsanian, emakume lotsa bagearen esku loijetan bere soinekuak etenda itxita, iges egin eutsan; emakume galdubak guzur andija jaso, kleituba galdu ta preso sartuko ebana beekijan bere. San Benitok, erdi biloxik arantza artian sartuta, arantza puntaz gorputza orraztuta, odolduta, goituten eban luxurijaren tentazinoia. San Agustinek, Jaungoikuagana biurtu zan ezkero, ez eban emakume bat bere bere etxian euki. Bere ar[r]ebia bere ez eban ikusi gura izaten san Agustinek. Arrebia izan arren, emakumia zala esaten eban Santubak. San Simon Estilitak, Jaungoikuagana biurtu zan ezkero, ez eutsan emakumeri aurpegira zuzen begiratu. Ezda bere amari bere azkeneko urtetan. Ursino santubak inos bere ez eban emakumegaz berbetarik euki. Agonijan ija ill ainian eguanian juan jakon santubari emakume bat bere aurrera, ondo biarrez mesede egitera. Ta esan eutsan santubak: Kendu zaite begijeetati, oraindino bitzirik nagota.

        Amiano obispo jaunari, emakume bat berba egitera juan jakonian, agertu jakon bentanan erijotziaren etxuria. Aituten emoteko, emakumia ta erijotzija bardinak diriala gizonentzako. Pakomio antxinako praileen agintarijak, ez eban gura izan endemoniauta eguan emakumia bere aurrera eruan egijuen, orazinoiagaz demoninuetati libretako. Bildur zan Pakomio, ain gauza onerako izan arren, emakumiaren etxuria ikusten. Emakumearen soineko bat, esan eban, eruan egijuela, ez emakumia bera. Soinekuaren aurrian orazinoia eginda librau eban endemoniadia. Nizetas martirija imini ebeen biloxik ortu edo jardin lorazko ta usain gozozko txito alegere baten, luma bigunezko oe eder apainduban, sedazko sokiagaz nasai baina ondo eskubak eta oinak lotuta. Bialdu eutseen berarijaz emakume galdu bat, lora presko ederren, luma bigunen ta usain gozuen artian sedaz lotuta min bagarik eguan Nizetas mutil gaztiari, pekatu eragitera. Ze tentasinoia? Esan eta egin eutsazan emakume gaistuak, aotan artu biar ez dirian gauzaak. Zer egiten dau Nizetas garbijak? Besterik ezinda, aginakin bere miina ebagita, jaurtegi eutsan emakume loijari odol ta naaste arpegira. Onan goitu zituban luxurijaren suba ta emakume galduba. Beste monje edo praile batek, emakume gaistuak tentau ebanian, su andijaren erdira salto egin eban. Gorputza erriaz goitu eban aragijaren tentazinoia. Beste monje batek, pensamentu loija gogoratuten jakonian, atzamarra eruaten eban su garretara tentazinoia goituteko. Arsenio monje santubari esan eutsan emakume batek: Akordau nigaz bere, Jaungoikuari erregututeko. Erantzun eutsan Arseniok: Erregutuko deutsat Jaungoikuari zugaz ez akordetako.

        Aita san Pranziskuba gaiti esaten da, emakume bat bere ez ebala arpegiz ezaututen, berbaz baino. San Andres Korsinokua ta san Luis Gonzagakua gaiti beste ainbeste esaten da. Santo Tomas Akinokuak, karzelara, pekatu era gitera bialdu eutseen emakume galduba, sutako iletijagaz arin kendu eban bere aurreti. San Ignazio Loijolakua ez zan inos azartu emakumegaz bakarrian berba egiten. Ezda san Pranzisko Xabier bere. Ta au konseju itxi eutsen euren semiai. Esaten ebeen, emakumiagaz ez diriala egin biar puerpuertzako berbaak baino geijago.

        Emakumen artian irakurten dira arrigarrizko jazuak, birjinidadia ta kastidadia gordetako. Susana batek erakusten deutsa mundu guztiari, zelan gorde biar dan kastidadia. Pekatu ez egitia gaiti iminten dau bere buruba erri guztiaren gorrotuan ta lotsarijan ta bere bizitzia arrikadaz illteko arriskuban. Obeago dot esan eban Susana garbijak, gizon bik alan estu artu ebeenian, oba dot, pekatu bagarik zuben esku gaistuetan imini neure ondria ta neure bitzitzia, Jaungoikuak dakusela, pekatu egin baino. Santa Maria Madalenak, santa Maria Egiziakuak, santa Pelajiak, Tarsoko Maria pekatarijak, Koma Porphira beste pekatarijak, san Eprenek Jaungoikuagana biurtu eban emakume pekatarijak, Phanuzio abatak biurtu ebanak ta Bitaliok biurtu zitubanak, emakume oneek guztiok, dinot, Jaungoikuagana biurtu zirianian, sartu zirian laster gizonezkorik ikusiko ez eben mendi astunetara edo konbentubetara, penitenzija egitera. Santa Euprosina, dama aberatsa, aitak ezkontzia egin eutsan gabian etxeti iges eginda, gizon jantzita, praile konbentu batera juanda, abituba artuta, ogeta amazortzi urtian inok ezautu bagarik, praile izanda ill zan. Santa Eupemiak kasik beste ainbeste egin eban, edo moduren baten geijago. Ladizeako donzella edo neskatilla batzuk, gaistuen eskubetan jausteko peligruban euren burubak ikusi zitubenian, sekreta loijan euren gorputzak ezkutauta, garbitasunaren loria osorik gorde ebeen. Alexandrijako neskatilla batek, ikusi ebanian bere begijen edertasunak karinotuta eukala mutil gazte bat, bere begijak atera ta (ez zan izango zeruko aparteko argi bagarik) bialdu eutsazan mutilari. Ta abisau eutsan: Aor, zeuk maite dituzunak, ta itxi egidazu bakian. Santa Rosak ta leengo urtian altaretan ipini zan Maria Ana Birjinia beneragarri Merzedeko monjiak euren burubak mutildu ta arpegijak ezaindu zitubeen, gizonezkoren begik ondo eritxi ez egijuen ta gogoz begiratu ez egijuen.

        Baina zeinbat onako jazo pozgarri irakurten ez dira birjina ederren lorazko ortu santuban? Bada, kontauko bagenduz Katalina, Barbara, Zezilia, Ines, Ageda, Martina, Liberata, Eulalia, Luzia ta beste birjina ta martiri ederren egitadiak birjinidadia ta kastidadia gordeetako, ze mirari andijak agertuko ez litzaatekez birtute santa onen jasorako?

        Zegaiti deritxazu bada, neure entzula onak, bai gizonezkuak ta bai emakumiak, zeuben ustez, ain gauza gatxak ta andijak egiten zitubeela? Alan euren burubak zaintuten zitubeela? Alan okasinoe urrinekuetati bere iges egiten ebeela? Oh, neure kristinaubak! Ezaututen ebeen diabrubaren astuzija, mundubaren engainuba ta aragijaren argaltasuna. Beekijeen, erre bagarik, suba kolkuan inok eruaten ez dabena. Beekijen pekatu loija laster iraasten dana ta nekez kenduten dana. Beekijen san Agustinegaz, zerubaren urrera igon ebeen andijak ta santubak bere luxurijak itzuli ta goitu ditubana. Beekijen san Isidorogaz, beste pekatu guztiak baino arima geijago luxurijak inpernura eruaten dabena. Emakumiak gizon askori pedia ta arimia galdu eragin deutseena. Beekijeen, gizonezkuak emakumentzat ta emakumiak gizonezkuentzat, txito bildur santubagaz, lotsa onagaz ta modestija andijagaz ez badabiltz alkarren arteko artu emonetan, alkar illteko berenua daukeena. Endamas emakume urten gura, ibiltari, apaindubak, zein gaiti dinuan san Anbrosiok, inpernuko demonino guztien etxia dala.

        Au guztiau ekijen. Ta au gaiti egin zitubeen entzun dituzun mirarijak, arimako garbitasuna ta gorputzeko kastidadia gordetako. Engainau ete zirian areek? Ta areek engainau ez bazirian ta egin eben guztia zerubak ontzat emon badeutsee ta sari andijagaz pagau badeutsee Jesusek euren kastidadiaren amodijo altuba, zer esango dogu, gorputzari naijak egitia, aragija biztutia ta luxurijari su emotia baino beste gogorik erakusten ez dabeenak gaiti? Zer, onestidadia galduteko okasinoe urrekuetan ta jakinetan sartuta, pena bagarik dabiltzanak gaiti? Zer, emakumen begijetati ta arpegiti euren bijotza ta gogua esegita daukeen prakadunak gaiti? Zer, gizon eskurik gizon esku olgeeta naastaubetan ta desonestubetan gau ta egun geratu bagarik dabiltzan emakumiak gaiti?

        Ete daukee onako prakadunak Dabid errege santubak baino grazija geijago? Ete dira Salomon baino jakitunago? Sanson baino senduago? Ete daukee alako emakumiak, Dinak baino aziera obia ta lotsa obako gurasuak? Oneek guztiok ta beste onako asko jausi zirian pekatu lotsarizkuan. Ete dagoz segurubago, onako okasinoerik okasinoe luxurija artian dabilzanak, irudogei urtian mendi artian zilizijoz gorputza lotuta euki eban san Ilarion baino? Bada, zaartuta gero esaten eban ak bere gorputza ta aragija gaiti: Asto makal onen saltuak eta mukerkerijaak oraindino ezin ondo ezi ditut. Egin ete dabee orrako mundutarrok, san Jeronimok baino penitenzija geijago aragija goituteko? Bada, san Jeronimok, azotez, alanbre zorrotzez ta gosez gau ta egun erdi biloxtuta, uda ta negu basoko luur gainian urte luzeetan eziten eban gorputza ta aragija gaiti dino: Erroman gaztetan ikusi zituban dantza ak eta dantzaarijak gogora ekarrita, zereginik asko emoten eutsala berari luxurijaren subak.

        Kristinaubak, inos amaitu ezin legijan sailla da au. Gogoratu daiguzan luxurijak goitu zituban senduak, areekin eskarmenteetako. Baita, luxurija goitu ebeen senduak ta garbijak bere, areen bide santubai jarraituteko. Alan gura izan dagijala Jaungoikuak bere miserikordija amai bagakua gaiti. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa