www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jaungoikoaren amar agindubeetako azkeneko bosteen ikasikizunak
Frai Bartolome
1817

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen jatorria: Bizkaiko Foru Aldundia: Idazlan guztiak, Frai Bartolome Santa Teresa (Julen Urkizaren eta Luis Baraiazarraren edizioa), Euskaltzaindia / Bizkaiko Foru Aldundia, 2000

 

aurrekoa hurrengoa

IV. IKASIKIZUNA

 

zeinetan erakusten dan,

lotsarizko pekatubari zelan begiratuten jakon inpernuban.

 

        Eleisa Ama santiaren Guraso askok esaten deutsee, neure kristinaubak, pekatu loijaren gurari eragotzijari inpernuko suba. Ignis infernalis. Aitu dozu, bada, leengo dotrineetan, munduban agindute andija daukala, ta zerubak txito gorroto deutsala; inpernuba alegretan daben pekatuba dala; ta mundurik geijena ara daroiala. Uste dot bada, neure entzula onak, geure arimen onerako izango dala gogoratutia, ia ze artuera egiten deutsen, edo zelan begiratuten deutsen inpernuban lotsarizko pekatubari. Onetarako aituten emongo deutsut erakutsi onetan: 1. Kondenaubak gorroto deutsela pekatu loijari. 2. Inok egitia nai dabeela. Prestatu zaitez, kristinaubak, ainbat entzunerarik oneenagaz.

 

 

I.

 

        Kondenauta dagozanak, edo dira diabrubak, edo dira gizon eta emakumen arima kondenaubak. Batzubak bere ez dabee gura pekatu loija inpernuban eureentzat. Ez diabrubak, euren izatiari ez jaokolako. Ez kondenaubak, euren erregarrija dalako. Ikusi daigun zelan.

        Leleengo: Diabrubak gorroto deutsee luxurijari, euren izatiari ez jaokolako. Diabrubak gorputzik ez daukee. Dira espiritubak. Naturalezaz izate altuba ta noblia daukenak. Soberbijak, borondate gaistuak ta pekatubak ezaindu ta madarikatutu zituban diabrubak. Kondenauta dagoz betiko espiritu zorigestoko areek. Ta gura leukee, arima guztiak bere kondenetia, eurakin beti erretan inpernuban eukiteko. Baina diabru madarikatu areen izate espirituzkuari gitxien jagokan pekatuba da luxurijazko pekatuba, aragizkua ta loija dalako. Au gaiti esaten dau Aita Burdalue zelo oneko jesuita jakitunak, diabru guztiak izan arren geure arerijuak ta guri pekatubak eragiteko ondo dendatuten dirianak, ez diriala edozein modutan. Batzuk eragiten ditubee erijotzaak. Beste batzuk gorrotuak ta odijuak. Beste batzuk andiguraak, lapurretaak, enbidijaak... Baina luxurijari suba ta indarra emoteko daguan agintarija da Asmodeo esaten jakon diabruba. Au da diabru guztietati baxubena. Au gaiti esaten deutsa Jesukristo geure Jaunak ebanjelijo santuban, espiritu loija. Guztiak izan arren gatxerakuak, ez dau aretati edozeinek gura bere izate espirituzkua gaiti, gizonari pekatu loijak eragiteko eginbiar inpamia bere kontura artutia. Borregutzako ta pregonerutzako eginbiarra artuten dabeen legez errijetan gizonik baxubenak; alan aragizko pekatubak eragiteko karguba artuten dabee espiritu kondenaurik baxubenak.

        Aita Looner, jesuita piedadezkuak esaten dau, gizon etzizeru batek, aragizko pekatu bat eginda andi laster dei egiten eutsala demoninuari, gauza bat itanduteko. Baina ez jakon agertuten espiritu galduba besteetan legez. Dei egiten eutsan bigarrenian. Baita irugarrenian bere. Azkenian, nekezko baten agertu jakon espiritu illuna. Baina ez eban etzizerubaren ondora eldu gura. Kontu artu eutsan etzizerubak etsaijari, ia zegaiti leenago agertu ez jakon. Ta zegaiti ondora juaten ez jakon. Erantzun eutsan diabrubak etzizerubari: E! Zure luxurijaren atsa ezin irago izan dot. Beste ainbeste, dino Jose Klaus jakitunak, jazo jakola emakume lotsarizko pekatudun bati. Esan eutsan diabrubak emakume loijari: Alde egizu orti, atsa darijazu ta. Begiratu bada, kristinaubak, inpernuko espiritu madarikatubak bere gorroto deutseela lotsarizko pekatubari, euren izatiari ez jagokolako. Baita arima kondenaubak bere, euren erregarrija dalako. Ikusi daigun zelan.

        Bigarrenian. Arima kondenaubak bere gorroto deutsee pekatu loijari, euren erregarrija dalako. Bada, arima gitxi egongo dira kondenauta, kastidadiaren lege santubak ausi bagarik. Ez dinot, beste pekatubak gaiti ez diriala kondenetan arimak. Sinistuten dogu, edozein pekatu mortalegaz irabazten dala inpernuba. Ikusten dogu, malpekau, beste pekatubak bere sustrai andijak ta agindute zabala daukeela geure bijotzetan. Baita, Eskritura Sagradubak ta Eleisiaren Gurasuak dinuenez kastidade santia gaiti ta aren arerijo pekatu loija gaiti, sinistu daikegu arima kondenau gitxi egongo diriala inpernuban, kastidadiaren kontrako pekatu ezaina gaiti aparteko suba, aparteko penia ta aparteko arrabijua ez daukenak. Ta noberaren erregarririk ta penagarririk inok gura ez daben legez, kondenaubak bere beti gorroto izango deutsee, eurak beti erretan ta penetan eukiko dituban pekatu loijari. Amurrubaren amurruz naiko ditubee zatitu ta apurtu euren gorputzak, aragizko pekatubak egin zitubelako. Onan esaten da bada, kristinaubak, bai diabrubak ta bai kondenaubak inpernuban gorroto izango deutsela pekatu loijari. Oh, gatx negargarrija! Gero ainbeste gorroto izango jakona, orain ain maite izatia!

 

 

II.

 

        Baina beste aldeti san Bernardok esaten deusku, inpernu guztia alegretan dabela luxurijak. Ta zegaiti? Santubak berak esaten dau: Kasik mundu guztia kondeneetan dabelako. Quasi totum mundum trait ad supplitium. Au gaiti, bai diabrubak ta bai kondenaubak nai dabee bestiak pekatu loijak egitia. Aita Looner, leen izentau dan jesuita jakitun zelotsubak esaten dau, munduban zabalduta egozan espiritu gatxginak batu ziriala leku batera. Kontetan zitubela euren gatx eginak ta pekatu eraginak guztiak. Ta zurretan zitubeela beste espiritu inpernuban egozanak, ondo porteetan ez zirialako. Demonio batek esan eban batzaar inpernuko atan, berrogei urtian jardun ebala praile bati luxurijazko burutazinoiak ta gurarijak gogora eruaten. Ta Luziperrek koroe bat imini eutsala espiritu deunga ari, ondo portau zalako. Zeinbat pekatu andi eragingo zitubeen berrogei urtian mundu zabalian beste diabrubak! Orregaiti bere izan zirian zurraubak, Luziperrek gura eban beste egin ez ebeelako. Bakarrik irabatzi eban inpernuko koroia, berrogei urtian praile bati aragijaren tentazinoe loija ta bildurgarrija imini eutsanak. Oh, zeinbat gura lituken inpernuban pekatu loidunak!

        Zegaiti baina, esan legi, inpernuko espiritu deungaak nai dabeela ainbeste, kristinaubak pekatu loijak egitia? Errazoe asko gaiti, neure entzula onak. Pediak erakusten deutsku diabrubak geure arerijuak diriana; guri pekatu eragiteko ta gu pekatuban illteko alegin guztia kansau bagarik egiten dabeena; gizon eta emakume guztiak inpernuban eurekin beti erretan euki gura litukeena. Ta euren gurari gorrotozko madarikatu au jadiisteko, ondo ezaututen dabee espiritu kondenaubak: 1. Oi danez, lotsarizko pekatuba dala lasterren iraasten dana ta nekezen erremedijeetan dana. 2. Lotsarizko pekatu baten bein jausi ezkero kristinauba, oi danez, beste pekatu askotan bere jausiko dala. 3. Ezaututen dabee diabrubak, pekatu loijak eskubide geijago emoten deutsela eurai kondenauben arimak ta gorputzak inpernuban peneetako, beste pekatubak baino. Au gaiti, ez dira inos bere aspertuten espiritu zorigaistokuak munduban luxurijari su ta indar emoten.

        Lotsarizko pekatuba laster iraasten dana, nekez erremedijetan dana, edo inos bere askok erremedijau ez oi dabena, ta bere ondorik beste pekatu asko, Jaungoikua ukatuteraginoko, eragin oi ditubana, guztiak autor dabeen egija da, neure kristinaubak. Beste pekatubak baino eskubide geijago lotsarizko pekatubak berez diabrubai emoten deutseena bere, inpernuban kondenauben arimak ta gorputzak penetako, gauza agirija da. Bada, Espiritu Santubak esaten dau, pekatu zegaz egiten dan, agan penarik geijen. Miin gaistokuari miinian emongo deutsee penarik geijen. Gulerubari auan ta sabelian penarik geijen. Gorrototsubari borondatian ta bijotzian penarik geijen. Alan beste bizijo edo pekatubetan. Ze arimako ta gorputzeko sentidu ta zentzungarrigaz egiten daben kristinaubak pekatu, sentidu ta alizate atan bertan kondenaubak pena geijago. Ta an diabrubak kondenauba peneetako eskubide geijago. Per ea, quae quis pecat, per haec et torquetur. Kastidadiaren kontrako pekatuba egiten da, entendimentubagaz pensauta, borondatiagaz nai izanda, gomutiagaz akordauta, bijotzagaz amauta, begijakin, miinagaz, belaarrijakin, eskubakin, pausu txaarrakin... gorputz guztiagaz ta arimako alizate guztiakin. Orregaiti pekatu madarikatu onek eskubide geijago emoten deutse diabrubai gorputzak ta arimak peneetako, bestiak baino. Ta izan zatekian au gaiti esatia san Bernardok, inpernu guztia alegretan dabela luxurijak.

        Begitanduten jat, kristinaubak, kastidadiaren kontrako pekatudun bati jazotzen jakola inpernuban diabrubakin, basuan illdako ardi bati mirubakin jazoten jakona. Batak kolpe egiten deutsa begije[ta]ti, bestiak samati, bestiak tripati, bestiak bularreti, bestiak buruti edo ankeetati ta guztiak era batera pikatu ta zulotuten deutsee, zatijak kendubaz, gorputz guztia. Beste ainbeste demoninuak inpernuban luxurijotsubagaz. Oh, gorputz ta arima, garbitasunaren kontrako pekatuz loituta zagozana! Pensau ete dozu inos inpernuban demoninuak zelan erabiliko dituben zeure begi loijak, miin loija, esku, oin, bijotz, matreila, ezpan, belaarri, enpin gorputz ta arima guztia, euli gosiak eztijari legez, gorrotoz ta amurruz eldu dagijuenian!

        Ah, kristinaubak! Gogoratuko bagendu, goputz ta arima desonestubak bere zati guztietan inpernuban daukan aparteko penia ta padezieta moduba. Pensauko bagendu puska bat astiruago, pekatu ezainak ta loijak inpernuko espiritu deungai emoten deutseen aparteko indarra ta alizatia kondenau loijen kontra. Aaztuko ez bagina inos sarritan entzuten dogunagaz ta leku askotan irakurten dogunagaz. Luxurijotsubak bai gizonak ta bai emakumiak, bai ezkondubak ta bai libriak euren pekatuko adiskidekin sartuten ditubela oe ixiiuetan, laba gorijetan ta galdara iraakinetan, nun egon biarko dabeen kondenau loijak demoninuen burlagarritzat, alkar zatituten ta alkar erretan. Oh, lotsarizko pekatu madarikatuba! Ze bengauba ta ze kastigauba inpernuban! Begijak andituta, gorrituta, su artuta, materija atsituba darijuela. Belaarrijetan sierpe deungaak, eztenak sartuta. Matrelletan zapo mortalak erpiakin ta aginakin oratuta. Ezpanak sarnatuta, baltztuta. Miina aterata, ixiota, suba darijola... Oh! Ta zelan beste pekatu loi lekubak? Ah, neure entzula onak! Liburu askotan irakurten dana gogoratuta beste bagarik, ikara egiten dau bijotzak ta aragijak. Ta au ondo pensau ezkero, eukiko leuke ainbeste leku lotsarizko pekatubak kristinauben gorputzzetan ta arimetan? Etzetz uste dot, kristinaubak.

        Ez, bada, aaztu inos, neure entzula onak, inpernuko leza ikaragarri atan daguala penia pekatubagaz ta errubagaz neurtuta. Zegaz kristinaubak ausi daben Jaungoikuaren legia, an izango dabela pena geijago. Luxurijak loitu, ezaindu ta pekatututen dabela gorputz ta arima gizon guztia bere zati guztietan. Inpernuban dagozala ondar erriak, azupre ixiua, pika iraakina, ar aginkarijak, ats astuna, su gorija ta illun galdaubak. Ez aaztu, lotsarizko pekatu aragizkuak, luurrezkuak, baxubak, ezainak ta loijak guztiz diabrubaren eskuperatuten dabela gorputza ta arimia inpernuban. Ango penagarri guztiakin balijetan diriala etsaijak, pekatu loidunak gorputzian ta ariman kastigetako. Ta au gaiti nai dabela entero diabrubak, lotsarizko pekatubak guk egitia.

        Ta naiko ete dabee inpernuban dagozan arima kondenaubak pekatu loijak guk egitia? Bai, kristinaubak. Eurentzat gorroto deutsee aragizko pekatubari. Baina bestentzat nai dabee. Zelan, bada, au? Santo Tomasen erakutsijan, arima kondenaubak gura leukee beste guztiak bere kondenetia. Eurak inpernuban erretan dagozan legez, bestiak bere aintxe erretan egotia. Jaungoikuaren gorrotuan dago arima kondenauba. Baita Jaungoikuaren adiskide guztien gorrotuan bere. Gorroto onetati jatorko inoren ona ikusi ezina, gustiai gatxa opa izatia ta guztiak kondenau ditezan nai izatia. Bakijee eurai jazo jakuenagaz, lotsarizko pekatubak arimarik geijen itsututen ditubana, engainetan ditubana, Jaungoikuaren gauzetati ustu ta liortuten ditubana ta kondenetan ditubana. Au gaiti, inpernuko arima kondenaubak bere estimeetan dabee ta txito nai dabee inorentzat pekatu loija.

        Ara bada, kristinaubak, ze etxuria, ze lekuba ta estimazinoia daukan inpernuban kastidadiaren kontrako pekatu ezainak ta bildurgarrijak. Diabruben espirituzko izate nobliari ez jagoko; ta au gaiti ez dabee nai. Kondenauben erregarrija da; ta au gaiti kondenau guztiak gorroto deutsee. Baina bitzubak nai dabee, inor pekatu loi lotsarizkuetan jaustia. Inpernuban dagozan guztiak alegretan dira, munduban egiten dirian luxurijazko pekatubakin. Pekatu areek gaiti egunen baten euren laguntzat ta mendian gorputz ta arima erretan ta penetan eukiteko.

        Oh, Birjina zerukua! Oh, Jesusen Ama garbija! Erregutu egijozu, bada, gu gaiti zeure seme bijotzekuari, emon daigula kastidade santiaren doe zorijonekua. Libratu gaizala pekatu ezainaren bide guztietati. Ebagi daiguzala pekatubaren okasinoe guztiak. Seillatu dagijala geure ariman ta bijotzian, zerubak lotsarizko pekatubari deutsan gorrotua ta inpernuban espiritu madarikatubak emoten deutsen sugarrezko paguba. Onan gordeko dogu geure ariman ta gorputzian garbitasuna ta kastidadia. Jarraituko deutseegu Espiritu Santubaren grazijagaz Birjina ederraren pausu garbijai. Izango dira geure gorputzak ta arimak Espiritubaren beraren tenplu edo egonleku bitzijak, bitzi garian artian. Ta gero zeruban beti glorijaz jantzijak ta ditxosuak. Alan gura izan dagijala Trinidade guztiz altubak, Aitiak eta Semiak eta Espiritu Santubak. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa