www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jaungoikoaren amar agindubeetako azkeneko bosteen ikasikizunak
Frai Bartolome
1817

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen jatorria: Bizkaiko Foru Aldundia: Idazlan guztiak, Frai Bartolome Santa Teresa (Julen Urkizaren eta Luis Baraiazarraren edizioa), Euskaltzaindia / Bizkaiko Foru Aldundia, 2000

 

aurrekoa hurrengoa

I. IKASIKIZUNA

 

zeinetan erakusten dan:

1. Bederatzi ta amargarren agindubak zer eskatuten deuskubeen.

2. Zelan agindu oneek bat ez dirian zazpigarren ta zortzigarrenagaz.

3. Zelan bat ez dirian alkarren artian.

 

        Leengo erakutsijetan esanda geratu da, neure entzula onak, kristinaubak Jaungoikuari, lagunari ta bere burubari eginian ta esanian zor deutsana. Eskatuten deutsku Jaungoikuak lelengo zortzi agindubetan, Bera maitetuteko, ondreetako ta serbiduteko, beste gauza guztiak baino geijago; Bere izen santuba alperrik auan ez artuteko; Berak santu egindako egunak, geuk bere santututeko; geure gurasuak ta nausijaguak ondretako; lagunari ez geure burubai, ez osasunian ta ez bizitzan kalterik ez egiteko; geure gorputzetan ta miinetan garbitasuna ta kastidadia gordetako; inori diruban, eukijan edo aziendaan kalterik ez egiteko, ta ezda kleituban, pamaan edo ondraan bere. Onan Jaungoikuak imini dau zeru altuti lege zuzena, mundura etorri dirian ta etorriko dirian gizon ta emakume guztiontzat. Jakiturija neurri bagako bategaz erakutsi deusku, esan biar dogun ta egin biar dogun guztia. Bera lelengo ta geijen; ta gero beste lagun guztiak geure burubak legez maitetuta, guztiok irabatzi daigun zeruko erreinu ditxosua. Zer biar zan, bada, geijago, mundu guztia bardin, zuzen ta beti alkar artuta bitzi izateko? Geure bijotzeko gurarijak zuzendutia ta, neurriti kanpora urten ez dagijen, arei esija imintia. Ta au da beredatzi ta amargarren agindubetan Jaungoikuak egiten dabena. Ikusi daigun, bada: 1. Agindu oneetan Jaungoikuak zer eskatuten deutskun. 2. Zelan erabagiten dirian besteetati. 3. Zelan erabagiten dirian alkarren artian.

 

 

I.

 

        Azkeneko agindu bijetan Jaungoikuak eskatuten deuskuna da, neure entzula onak, gurari deungai geure bijotzian lekurik ez emotia. Non concupis ces. Geure bijotzian jaijo edo sortu leitekezan gurarijak zer dirian ta zeinbat modutakuak dirian, esango da geroko erakutsijan. Bijotzeti edo borondateti kanpora urten bagarik geratuten dan guraari edo nai bide bagakua da azkeneko agindu bijak eragozten dabeena. Gauza txarra nai izateti egitera, bide andija dago. Ez da popuertzakua pekatu egiteko, gauza eragotzija esatia edo egitia. Asko da ezauberaz gura izatia. Ez dau esaten san Paulo apostolubak, aberastu dirianak jausten diriala tentazinoian ta diabrubaren lotugarrijan; ta erijotzia ta betiko galdutia gizonarentzat daukeen desio onera bagako ta kaltegarrijak dakazala aberastutiak, ezbada aberastu guriak, aberastuteko naijak edo aberastuteko gurarijak. Qui volunt divites fieri. Alan amaituten dau Apostolu santubak berak esanagaz, gatx guztien sustraija dala guraarija. Radix omnium malorum cupiditas.

        Bijotzeko gurari edo nai deungiak bere azierak daukaz, san Gregorijok esaten deuskunez. Lau modutara, dino Santubak, pekatu egiten dala gurariz: Lelengua da tentazinoezkua. Bigarrena, noberaren gustozkua. Irugarrena, noberaren naizkua edo konsentimentuzkua. Ta laugarrena, pekatu egina ontzat zaintutezkua. Suggestione, delectatione, consensu, et defensionis audacia. Diabrubak tentetan dau gauza txarrera; ta borondatiak ez deutsa ezetz esaten tentazionoiari. Orduban da tentazinoezko pekatuba. Aragijak eskatuten deutsa gauza eragotzija; ta borondatiak ez deutsa ukatuten aragijari eskaarija. Orduban da bijotzian guztozko pekatuba. Gogoratuten jako gauza deunga bat, lapurreta bat edo beste pekatu bat egitia; ta borondatiak nai dau edo konsentiduten dau lapurretia. Orduban da naizko pekatuba, ostu baino leenago. Pekatu eginda ez dau ezautu gura pekatutzat, ez dau autortu gura. Orduban da pekatu barrija, pekatu egina ontzat zaintutia. Lau gauza oneek iminten ditu geure lelengo pekatuban san Gregorijok berak. Diabrubak tentau eban Eba. Eba poztu ta alegrau zan tentazinoiagaz. Adanek nai izan eban edo konsentidu eban. Ta pekatubaren gainian kontu artu eutseenian, ez eban pekatutzat ezautu edo autortu gura izan. Au gaiti esaten dau Jesukristo geure Jaunak bere ebanjelijo santuban, bijotzeti urteten dabeela burutazinoe deungak, gizon illtiak, adulterijuak, pornikazinoiak, lapurretak, testigantza guzurrezkuak, blaspemijak ta beste pekatubak. Oneek guztiok bijotzeti urten baino leenago dira gurarizko pekatubak bijotzian edo ariman bertan. Pekatuzko gurari deunga oneek eragozten deuskuz, bada, Jaungoikuak beredatzi ta amargarren aginduban. Ta au errazoe asko gaiti.

 

 

II.

 

        Lelengo: Eragotzi euskuzan Jaungoikuak azkeneko agindu bijetan gurari txarrak, bere lege santuba aituten inok uts egiterik euki ez dagijan. Bada, judegu askok uste ebeen, kastidadiaren kontra pekaturik egin ezagaz ta inori ezer ostu ezagaz gordetan ebeela legia, seigarren ta zazpigarren aginduben kontra gurari txarrak euki arren. Bada, seigarren agindubak dinuana da aragizko pekaturik ez egitia. Ez, aragizko pekaturik ez nai izatia. Ta zazpigarrenak ezer ez oostutia. Ez, ezer ostuteko guraririk ez eukitia. Orregaiti uste ebeen judeguben artian askok, aragijari gusto emoteko ta ostuteko gurarijak libre ziriala, aragizko pekaturik edo lapurretarik egiten ez zanian. Uts egite oni aurria artuteko ta bijotzeko gurari gaistuai esija iminteko agindu eban Jaungoikuak berba agirijakin, gurari txarrik ez eukiteko. Non concu pisces. Leengo zortzi aginduben ta eragotzijen gainera, sustraiti duda guztiak ta atxekija guztiak pekatarijari kenduteko geitu zituban Jaungoikuak azkeneko agindu bijak. Areetan zuzendu zituban Jaungoikuak geure esanak ta eginak. Ta oneetan geure naijak ta gurarijak. Areetan lotu zituban Jaungoikuak geure miina, eskubak ta oinak. Ta oneetan lotuten ditu geure bijotzak ta borondatiak. Areetan aginduten deutsku egin biar doguna; ta eragozten deutsku egin biar ez doguna. Ta oneetan eskatuten deusku euki biar dogun naija; ta eragozten deusku euki [biar] ez dogun gurarija. Alan, ez dira bat eginak azkeneko agindu bi oneek bestiakin.

        Bigarrenian: Beste agindubak obeto ta ziurrago gorde daiguzan emon euskuzan Jaungoikuak beredatzi ta amargarrena. Bada, Erromano Katezismuak dinuan legez, bijotzian nai gaistuai ta gurari deungai lekurik emoten ez deutseenak, errazto ta seguru gordetan ditu beste agindubak. Gurari txarrik edo bide bagakorik ez daukanak, ez dauka inoenaren desiorik. Kontentu da beriagaz. Poztuten da inoren onagaz. Eskerrak emoten deutsaz Jaungoikuari. Bakia dauka bere bijotzian. Gordetan ditu jaijak. Ondretan ditu nagusijaguak. Ta ezdeutsa inori kalterik egiten ez esanagaz, ez eginagaz, ez osterantzian, dino katezismuak berak. Bada, leen esan dan legez, pekatu guztien sustraija ta ama da gurari deungia. Esan ginai, beste agindu santubak gordetako giltzat emon euskuzala Jaungoikuak azkeneko agindu bijak. Giltza gordetan dan artian, giltzpeko gauzak gordeta dagoz. Bada, beredatzi ta amargarren agindubak gordetan ditugun artian, beste zortzirak gordeta daukaguz. Geure bijotzian pekatuko gurarijari, pekatuko naijari edo goguari lekurik emoten ez deutsagun artian, ez daukagu ariman pekaturik. Ta gordetan dogu lege guztia.

        Irugarrenian: Emon euskuzan Jaungoikuak azkeneko agindu bijak besten gainera, aituten emoteko kristinaubari, dino Erromako Katezismuak, ez dala asko Jaungoikuaren lege santuba gordetako, legiak edo agindubak dinuana azaleti edo agirijan egitia, ezbada legiak dinuana egin biar dala bijotzeti, gogoz, borondate ta nai onagaz. Au eskatuten deusku Jaungoikuak bere lege santuban. Au gaiti Jaungoikuaren agindubak ta munduko legeginenak ez dira bat. Munduko legeginak, euren aginduba egin ezkero nai gogo onagaz ta nai txarragaz, ez deutsee inori geijago eskatuten. Aginduten dabee armarik ez erabilteko; gabaz etxeti ez urteteko. Bada, arma bagarik ibili ezkero ta gabian etxian egon ezkero, nai borondate onagaz ta nai txarragaz egiten dabela, ez deutsa munduko agintarijak konturik artuko. Baina bai Jaungoikuak. Jaungoikuaren legiak eskatuten deusku ez bakarrik aginduba egitia, ezbada baita gogoz, bijotzeti ta nai onagaz egitia bere. Au gaiti Jaungoikuaren lege santuban, garbijan ta zuzenian egitia pekatu dana, nai izatia bere pekatu da. Esatia pekatu dana, gura izatia bere pekatu da. Beredatzi ta amargarren aginduban eragozten deusku Jaungoikuak pekatuzko gura izate edo nai izate guztia. Onan erabagi edo bakartuten dira agindu bi oneek beste zortziretati. Ta eurak bijak alkarren artian bere bakartuten dira. Bada, batak eragozten ditu gurari batzuk ta bestiak beste batzuk.

 

 

III.

 

        Pekatubak bakartuten dirian legez alkarreganik, alan pekatubaren gurarijak bere bakartuten dira. Lapurretia ta inor illtia pekatu bakartubak dira.

        Orditutia ta gaiski esatia bere bai. Maldezinoia ta adulterijua bere bai. Ta alan beste asko. Bada, pekatuko gurarijak bere ez dira ez bat ta ez bardinak, ezbada bakartubak ta bata bestiak ez dirianak. Alan, gorroto bategaz edo gaistoz lagunari gura bazeuntsa kendu daukan diruba, ondria ta bizitzia, egingo zendukez gurari txarreko iru pekatu. Ta esan biarko zenduke konpesinoian, aziendia, ondria ta bizitzia galdutia opa izan zeunsala lagunari. Bada, bizitzia galduteko guraari pekatuzkua ez da bat egiten ondria galdutekuagaz. Ezda oneek bere aziendia galdutekuagaz.

        Au berau gaiti, beredatzi ta amargarren agindubak bijak eragotzi arren gurarizko pekatubak, ez dira bijak bat. Bada, eragozten ditubee aparteko gurarijak. Beredatzigarrenak eragozten dau, inoren emazterik ez desietia edo nai izatia. Non concupisces uxorem proximi tui. Eragozten ditu agindu santu onek kastidadiaren kontrako gurari bide bagako txar ta loi guztiak. Ta amargarrenak eragozten dau, inoren etxerik, krijaurik, krijadarik, ganadurik, solorik eta basorik ez desietia edo nai izatia. Non concupisces domum, servum... bovem, proximi tui. Agindu onek eragozten dau, inoren diruba, aziendia edo balijoko gauzia, dana dala, jaubiaren errazuazko naijaren kontra noberarentzat gura izatia.

        Izentetan ditu Jaungoikuak agindu bi oneetan kastidadiaren ta zuzentasunaren kontrako gurarijak. Ez beste birtute ta on izateen kontrako gurarijak lege onetan eragozten edo barrututen ez dirialako, ezbada kastidadiaren ta zuzentasunaren kontrako gurarijak izentau ta eragotzi ezkero, beste gurari txar guztiak bere izentautzat ta eragotzitzat aituten dirialako. Ta baita, gurari txar guztien artian kanporik andijena ta pekatu geirik zabalena eurak daukeelako bere. Luxurija ta kodizija dira, duda bagarik, pekaturik geijen eragiten dabeenak. Ta oneen gurarijak izentetan ditu Jaungoikuak agindu bi one[e]tan. Pensamentu loijak bere guraz daukazana, ez dago urrin berba loijetati. Gusto loijai bere artian goguan leku emoten deutseena, ez da urrin egite loijetati. Lagunaren senarra edo emaztia desietan dabena, ez dago urrin adulterijoti. Zer, bada? Ez deutsazu pensamentu loiri lekurik emongo zeure bijotzian, dino Jaungoikuak. Non concupisces. Ez zara aragijaren gauza loijak gogoratuta, areetan gusto artuten egongo. Ez dozu kastidadiaren kontrako gurari edo desio deungarik zeure bijotzian eukiko. Non concupisces.

        Inoren beijaren, idijaren edo astuaren desiuari bijotzian leku emon deutsana, ez dago urrin, era seguruba ta ixila euki ezkero, ardija edo bildotsa, idija edo astua ostuteti. Zer, bada? Ez dozu desiauko lagunaren idirik, ez astorik, dino Jaungoikuak. Non concupisces bovem, non asinam proximi tui. Inoren etxia, solua edo basua ostutiari bijotzian leku emon deutsanak, asmo asko topetan ditu inorena beretuteko. Batzubetan, Akak ta Jezabelek legez, jaubia illda. Beste batzubetan, auzi txar bat, solua, etxia edo irabazija kenduteko iminita, auzija irabazteko testigu paltsuak ta bitartekuak topauta noberaganatuten da inoren aziendia. Beste batzubetan, gurarija egin jakon gauziaren merkatari norbera eginda. Engainuz gauza a saldutera jaubia ekarrita noberaga natuten da inoren aziendia, edo erramientia, edo laboria, edo jantzija, edo beste gauza balijokoren bat. Bakizu zeure auzuak zorra daukana. Ta etorten jatzu aren gauza baten gurarija. Ezin zeuretu dozu gauza a bide oneti. Artutekua daukana gana juanda esaten deutsazu, laster kobrau edo beretuten ez badau agan daukan artutekua, menturaz guztia galduko dabela. Eskatuten deutsa zordunari. Ez dauka zegaz pagau. Egiten zatxakoz (au guztia jakinik) gauza aren merkatari zorra pagetako, diruba eskuban eskinita. Ta ekarten dozu etxian biar eukian ta euki eukian gauzia zeuri emotera. Ta menturaz balijua baino merkiago. Ara, zuk inoren gauziaren gurarijari bijotzian leku emonak zeinbat oker ekarri dituban. Zer, bada? Ez naitu, ez desiau, ez bijotzian lekurik emon inoren gauziaren gurarijari. Non concupisces rem proximi tui.

        Onan itxi zituban, neure entzula onak, Jaungoikuak pekatuben atiak bere lege santuban gurari deungak eragotzijagaz. Bederatzigarrenian kastidadiaren kontrakuak ta amargarrenian zuzentasunaren kontrakuak. Berau gaiti, Erromako Katezismuak esaten daben legez, emon biar deutsaguz Jaungoikuari esker andijak, azkeneko agindubetan geure gurari sarritakuen zuzenbidia ain argiro ta ain arimako onera andijagaz erakutsi ta agindu euskulako. Bada, beste agindubetako eginbiar nausija ta ituba da, inori kalterik ez egitia. Baina agindu bi oneetako ituba ta Legegin santubaren gogua da, gurari gaistuakin geure burubai edo arimai kalterik ez egitia. Guraari txarrak bakarrik, ez deutsa noberari baino besteri kalterik egiten. Zure aragizko pekatu guriak, geijagoko bagarik, ez deutsa inori kastidadia galdu eragiten. Zure lapurreta guriak, geijagoko bagarik, ez deutsa inori ezer kenduten. Baina illten dabee zure arimia. Ez dago pekatu txatxarragorik, ez zoruagorik gurari utsezko pekatuba baino. Geure burubai bakarrik kalte egin ez daijogun gurari pekatuzkuakin emon deut[s]kuz, bada, Jaungoikuak azkeneko agindu bijak.

        Ondo ezautu ta maitetu dagijela, bada, zeruban aingerubak geure Jaungoiko ona. Jaso dagijela ta entzun dagijuela bere esana zerubak ta luurrak. Emen guztiok bere lege santuba zuzen, ziatz ta gogoz gordeta, euki daigun bardin bagako ditxia zeru ederrian beti bizi izateko Aitiagaz, Semiagaz ta Espiritu santubagaz. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa