www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jaungoikoaren amar agindubeetako azkeneko bosteen ikasikizunak
Frai Bartolome
1817

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen jatorria: Bizkaiko Foru Aldundia: Idazlan guztiak, Frai Bartolome Santa Teresa (Julen Urkizaren eta Luis Baraiazarraren edizioa), Euskaltzaindia / Bizkaiko Foru Aldundia, 2000

 

aurrekoa hurrengoa

I. IKASIKIZUNA

 

zeinetan erakusten dan:

1. Ze ezaina dan testigantza palsua.

2. Ze zuzenak izan biar dabeen juezak.

3. Zer egin biar dabeen letraubak, eskribaubak eta prokuradoriak.

 

        Santiago apostolubaren berbak erakusten deutskubee dino, neure kristinaubak, Erromako Katezismuak ze premina andikua dan, ez bakarrik ona dalako, ezbada baita biarrekua dalako bere, zortzigarren agindu santuko erakutsija. Miinagaz pekaturik egiten ez dabena santuba da, dino Santiago apostolubak. Baina Apostolubak berak dino miina gaiti: Miina da gorputzaren zati txiki bat, gauza andijak irakoiten ditubana. Oh, ze su andija! Oh ze mendi andija ixioten daben! Izanik bada, neure entzula onak, miina, guztien esanian, zein gauza onerako zein txarrerako prest daguana, Jaungoikuaren zortzigarren aginduba da miina ondo erabiltia. Leengo agindubetan zaintu dau Jaungoikuak, entzun dozun legez, bere amodijo ta ondra santubari jagokana; gurasuen ondriari ta inoren bizitziari jagokana; ta gorputzeko ta arimako garbitasunari ta inoren eukijari edo aziendiari jagokana. Bada, orain zortzigarren lekuban zaintuten dau Jaungoikuak proximuaren ondria. Ta aginduten dau: Ez dozu zeure proximuaren edo lagunaren kontra testigantza guzurrezkorik emongo. Gauza bi Jaungoikuak eskatuten deuskuzala agindu onetan, beste agindubetan legez, dino Erromako Katezismuak berak. Bata da guzurrik ez esatia. Ta bestia, oni darraikona, egija esatia. Arrigarrizko jakiturija ta zuzentasunagaz alkarri dautsala dago Jaungoikuaren lege guztia. Guztia da zuzena ta garbija, zerurutz geure gogua ta arimak jasoten ditubana ta humildiai zentzun andija emoten deutseena, dino Dabid erregiak.

        Agindu guztien artian kanporik txikarrena daukana ez da zortzigarren aginduba. Balijo andiko gauzia da, Jaungoikuak emen gorde ta zaintuten deutskuna. Geure ondria, geure pamia. Kasik bizitzia bera baino geijago maite doguna. Ta beste aldeti, inoren kleituba, ondria edo pamia galduteko dagozan legez ainbeste arte ta moda gaisto, noraezekua da zortzigarren agindubak kanpo andija eukitia. Juezaren aurrian esandako guzurragaz galduten jako geijen proximuari kleituba. Ta au da, lelengo, agindu onek eragozten dabena, dino Erromako Katezismuak. Baita galduten jako proximuari pamia, juezaren aurrian ez eze ostian bere. Batzubetan, proximua gaiti guzurra esanda. Beste batzubetan, bera gaiti deungaro esanda. Beste askotan, bera gaiti deungaro entzunda. Ta ez gitxitan, gaiski proximua gaiti juzgauta. Oneek guztiok eragozten ditu, bada, Jaungoikuak agindu onetan. Eragozten dau proximuaren kontra testigantza paltsua. Eragozten dau proximuaren kontra guzurra esatia. Proximua gaiti deungaro esatia. Proximua gaiti deungaro entzutia. Ta proximua gaiti gaiski juzgeetia. Au guztiau da agindu onetan erakutsi biar dana. Ta baita proximuari ondria edo kleituba galduten jakonian, zelan biurtu biar jakon bere. Guztiai asipena emoteko esango deutsut erakutsi onetan: 1. Ze ezaina dan testigantza palsua. 2. Ze zuzenak izan biar dabeen juezak. 3. Zer egin biar dabeen letraubak, eskribaubak, prokuradoriak... Ez pensau, kristinaubak, ez dala zeubai juazun dotrinia au. Bada, zeubek izan ez arren eginbiar areetakuak, ondo izango da zubek jakitia areek zer egin biar dabeen ta zer egin biar ez dabeen. Endamas geure errijetan. Bai, geure errijetan, bide bagako ta balijo andi bagako milla auzi gorroto ta kastu andiko egunero ikusten dirian lekubetan. Ez dakit au zegaiti. Ala jentia berez auzilarija dalako, ala inoren auzijagaz ondo bizi gura leukeen laarregi dagozalako. Izan leiteke bijak gaiti. Prestau egizu, bada, zeuben gogua entzuteko.

 

 

I.

 

        Guzurrezko juramentuba juezaren aurrian egiten dabenak ze pekatu andija egiten daben ta kalte andijak ekarri oi dituban esan zan, neure kristinaubak, bigarren agindu santuban. An esan zanaren gainera, aitatuten da barriro emen, artu dagizun guztiok gorroto santu bat testigantza paltsuaren kontra. Testigantza paltsuaren ezaintasuna ta Jaungoikuak deutsan gorrotua agiri da argiro, neure entzula onak, Jaungoikuaren beraren legeti. Bada, dino Jaungoikuak: Jakiten bada inos testigantza paltsua emon dabela batek bere lagunaren kontra, egin bekijo berari berak inori egin gura eutsana. Kastigau egizu, bestiak bildurtu ditezan. Ez egizu erruki izan. Bizitzia galdu gura izan badeutsa inori, kendu berari bizitzia; begija galdu gura izan badeutsa, begija; agina, eskuba edo oina galdu gura izan badeutsa, galdu berari agina, eskuba edo oina. Au dino Jaungoikuak egiteko, testigantza guzurrezkua emoten dabenagaz. Alan jazo jakuen Susanari guzurrezko pekatuba jaso eutseen agura zaarrai. Ezarri eutseen Susanari guzurragaz arrika illtia merezidu eban pekatuba. Ta jazo zan, Danielek testigantza paltsua agertuta, agura guzurti bijak jentiak arrika illtia. Beste ainbeste jazo jakon Aman guzurti, paltso, soberbijosuari. Mardokeo gatx bagekuarentzat guzurrez ta enbusterijaz prestauta eukan urkaan, bera urkatu ebeen.

        Modu askotara Jaungoikuak erakutsi dau testigantza paltsuari deutsan gorrotua. Sarritan illak biztu ditu, gatx bagekuak libretako ta guzurti paltsuak kastigetako, san Estanislaoren bizitzan irakurten dan legez. Baita sarri testigu paltsuak kastigau bere. San Narziso Jerusalengo obispuari jaso eutseen guzur desondragarri bat. Artu zitubeen iru testigu paltso. Lelenguak esan eban: Au egiija ez bada, Jaungoikuak erre nagijala. Bigarrenak esan eban: Egiija esaten ez badot, egun onik izan ez dagidala. Irugarrenak esan eban: Bistiak paltau dagidala. Onan juramentu guzurrezkua egin ebeen iru testigu paltsuak. Lelengua, gau baten etxiak su artuta, pamelija guztiagaz erre zan. Bigarrena, biatzetati bururaginoko gatx triste batek artuta, galdu zan. Irugarrenak, lagunen kastiguba ikusita, garbatuta, autortu eban bere guzurrezko testigantzia ta egin eban penitenzija. Baina ak bere negarraren negarragaz galdu eban begijetako bistia ta geratu zan itsututa. Pekatuba damututa, konpesauta bere jadiitxi jakon testigantza paltsuaren kastiguba.

        Gogoratu, kristinaubak, pekatu ezaina dala testigantza paltsua. Txito gorroto andija deutsala Jaungoikuak. Testigu paltsuak desondretan dabela Jaungoikua, beste leku baten esan zan legez. Engainetan dabela jueza, guzurra sinistu eraginda, juzgu okerra emotera dakarrelako. Kalte egiten deutsala proximuari, kleituba edo aziendia edo bizitzia galdu eragiten deutsalako. Baita erri guztiari bere, gatx bageko erritar on bat, deungatzat kastigau eragiten dabelako. Jesukristo geure Jauna illteko bere testigu paltsuak biar izan zirian. Oh, ezautuko balebee kristinaubak ondo ze pekatu andija dan testigantza guzurrezkua! Baina ikusi daigun juezak ze zuzenak izan biar dabeen.

 

 

II.

 

        Ez da orain nire ustia, kristinaubak, erriko buru edo juez baten eginbiar guztiak esatia, ezbada bakarrik zortzigarren agindubari jagokana. Jueza dan legez ta lagun artian oi dirian ezdabaidaak erabagi biar dituban legez, zer egin biar daben esatia da oraingo saila.

        Esaten jakue, bada, Espiritu Santubagaz juez guztiai, norbait juzgetan dabeenian ez dabeela gizonaren eginkizuna egiten, ezbada Jaungoikuarena berarena. Videte, quid faciatis, non enim hominis exercetis judicium, sed Domini. Ez dau, bada, euki biar, Jaungoikuaren lekuban edo tronuban jarrita lagunaren bizitziaren, ondriaren edo aziendiaren gainian erabagija emotera doian gizonak adilla edo entendimentu argija ta zurra, borondate edo nailla arteza ta ondrauba, bijotz garbija, irabatzi gura bagakua ta zelo santukua, errazoiaren ta legiaren maitetasun bizija ta, dan moduban dala, egijari, errazoiari ta legiari jarraituteko opa ona! Baietz esan legi, kristinaubak.

        Orregaiti, Jetrok esan eutsanian Moisi juezak iminteko, gogoratu eutsan zelako gizonak artu biar zituban jueztzat. Imini egizuz jueztzat, esaten deutsa, jente guztien artian billatuta, kodizijarik ez daukeen, dirubaren gurarik ez daukeen, egiija maite dabeen ta Jaungoikuaren bildur santuba daukeen gizon jakitunak, juzgau edo erabagi dagijezan jenten arteko ezdabaidaak. Zentzun ona edo jakiturija, kodizija usainik eza, egiijaren amodijua ta Jaungoikuaren bildur santuba biar ditu juezak, erabagija ondo emoteko. Au gaiti aginduten deutsee Salomonek juezai, ikasi dagijeela zuzentasuna, errijak juzgetako. Entzun egizu, juezak, dino, Jaungoikuak emon deutsu bestiak juzgetako eskubidia. Bada, berak artuko deutsu zeuben erabagijen kontuba. Berak aztertuko ditu zeuben bijotzetako naijak. Bada, izanik bere ordekuak jentia zuzenduteko, ez dozu zuzen juzgau, ez dozu lege santuba gorde ta ez dozu Jaungoikuaren borondatia egin. Orregaiti dino Salomonek berak, munduban andi dirianak, pena andijak irago biarko ditubeela. Esango baleu legez: Juezak jaso ditu Jaungoikuak bere lekuragino. Egin ditu beste gizonen artian txito andi. Baina ez badira juez zuzenak ta onak, gero irago biarko ditubee pena andijak. Potentes potenter tormenta patientur. Entero kontu gogorra, dino, artuko jakuela juezai. Juditium duris simum. Ta Isaias propeta santubak esaten deutsee juez okerrai: Zorigaistokuak ta madarikatubak zara diruba gaiti gaiskina askatu dozunok ta erru bagia katiatu dozunok. Zorigaistokuak ta madarikatubak zara pobria, alarguna ta ume zurtza estututeko ta nekatuteko lege gaistuak edo erabagi okerrak emon dituzunok. Onan Jaungoiko, guztien Juezak, berba egiten deutsee luurreko juezai.

        Lau gauzak juezak okertuten ditubala, esaten eban san Isidorok. Edo kodizijak, edo bildurrak, edo amodijuak, edo gorrotuak, edo guztiak. Kodizijak edo diruba artuteko ustiak luzatu ta okertu eragin eutsan Felix juezari san Paulo erru bagiaren gaineko erabagija. Bildurrak okertu eban Pilatos jueza. Ta ill eban Jesus errubagia. Amodijuak okertu eban Herores. Ta ebagi eutsan samia san Juan Bautistari. Gorrotuak oketu zituban Anas, Kaipas ta beste Judeako juezak. Ta kondenau ebeen Jesus, Bildots mansua. Zeinbat onetariko juez oker agertuko ete dira, guztien erabagija Jaungoikuak emoten dabenian! Esaten jakue, bada, juez guztiai Moisek beriai esaten eutseena: Egiijezu guztiai erabagi edo juzgu zuzena. Nai dala erbestekua, nai dala errikua. Nai dala senidia, nai dala atzia. Nai dala adiskidia, nai dala arerijua. Nai dala pobria, nai dala aberatsa. Juzgau egizuz guztiak legiagaz bardin. Ez egijozu begiratu sentenzija emoteko, noren auzija dan edo nor katiatutera edo askatutera zuazan, ezbada nok errazoia daukan ta legiak zer dinuan. Orduban egingo dozu, juezak, Jaungoikuaren juizijua. Quia Dei judicium est. Juezen urrengo dira letraubak, eskribaubak, prokuradoriak ta baita ez gitxitan bitartekuak bere. Ikusi daigun zer egin biar dabeen.

 

 

III.

 

        Juezak auzijaren erabagija emoteko jakin biar dau nok daukan errazoia. Au jakiteko balijetan da testigubakin. Areek zer dinuen jakiteko, eskribaubakin. Ta areen esanak legiagaz neurtuteko letraubakin. Auzilarijak artuten dau bere laguntzat norbait. Ta oni esaten jako prokuradoria. Onek, alegin guztiagaz begiratuta, zaintu biar dau bere partiaren errazoia juezaren aurrian. Onei darraikuez, oi danez, auzi guztietan enpeñubak ta bitaartekuak alde bijetati. Ez, geijenian, errazoia agertuteko ta zuzenduteko, ezbada dan moduban dala, auzija irabazteko. Ara emen, kristinaubak, ze mendi gatxa, altuba ta aldapatsuba irago biar daben zeuben auzijaren errazoiak, juezak erabagija emotera orduko. Errazoia daukat ta ezin atan itxi negijo, esaten dozu, auzilarija. Baina zure errazoiak esi asko irago biar ditu. Buru askotan sartu ta urten egin biar dau. Ta bakotxian zati bat kenduten badeutsee, ze etxuragaz elduko da juezagana? Ta agan beste zati bat galduten badau, zetan geratuko da zure errazoia sentenzijara orduko?

        Ah, auzilarijak! Zeinbat bidar, letraubak edo eskribaubak errazoia zeunkala esan eutsun auzija galdu dozu? Ez eutsun esan errazoia zeunkala? Ez zeuntsan pagau alobera? Ez zenduzan topau enpeinubak erregalubakin? Zelan, bada, galdu dozu errazoezko auzija? Ah, kristinaubak! Zuri, auzitan asteko, errazoia zeunkala esan eutsubeenak izan leitekez ez gitxitan, zure auzija galdutera egin dabeenak. Eurak dira, ez gitxitan, zuri auzitarako gogua emon deutsubeenak. Ta bein auzitan zu imini ezkero, zein[t]zuk auzija irabazi zein galdu ardura ez deutseenak. Ojala onan ez balitz auzilari askogaz!

        Baina zer egin biar dabee, izentau dirianak euren eginbiarretan utsik ez egiteko? Lelengo egin biar dabeena da: Errazoe bagako, tema utsezko ta gorrotozko kereillarik edo auzirik ez artu bere kontura. Baki letraubak, eskribaubak, prokuradoriak edo enpeinuba eskatuten deutseenak bengaiz edo gorrotoz errazoe bagarik auzitara doiana. Bada, au dakijala ari aurrera bidia emoten badeutsa ta aren saila artuten badau bere kontura, sail atako kalte ta pekatu guztiak duaz bere gainera. Bigarrenian: Itandu ezkero inok, onako edo alako gauzatan eskubidia edo errazoia daukan edo ez, erantzun biar deutsa letraubak edo atariko opizijokuak dakijan moduban, bere saila balitz legez, zuzen. Edo esan, itandu dagijola obeto dakijanari. Au egiten ez dabenian emoten dau testigantza paltsua ta kalte andikua. Irugarrenian: Bein errazoezko inoren auzija bere kontura artu ezkero, zaintu biar dau alegin guztiagaz ta legiak eskintzen dituban medijo guztiakin. Laugarrenian: Ez letrauk, ez eskribauk, ez prokuradorek ez deutsee entzuterik emon biar ez enpeinubari, ez bitartekuari, ez erregalubari, ez dirubari euren kontura daguan auzi zaintzaan bigunduteko, laututeko edo errazoiaren indarra makalduteko, auzija jaokanaren nai agirija bagarik. Bostgarrenian: Ez dabee eskatu biar ez artu biar, legez jagokuen baino alober geijago.

        Oneek dira, kristinaubak, zeregin atarikuen noraezeko eginbiarrak. Ostian austen ditubee zazpigarren ta zortzigarren agindu santubak. Ta askotan geijago bere bai. Ez dakit, kodizijak leku larregi ez ete daukan euren bijotzetan. San Bernardok esaten beeban letrau, eskribau ta prokuradoriak gaiti, eurak diriala miinai guzurra esaten erakutsi deutseenak; txito zurrak, justizi ja austeko; txito jakitunak, guzurrari egijaren etxuria emoteko ta gatx egiteko. Kasiodorok esaten badau, eurak diriala bein kereiliagaz doianaren poltsiari usain egin ezkero, Argok baino begi geijago daukeezanak; Brearioren esku tegija ta tripa tegija daukeenak; Simonen enbusterija darabileenak; Laomedonen juramentu paltsuak egiten ditubeenak; Polimestoren kodizija ta berba salzeiak daukezanak; Ulisen astuzijak daukezanak; Pimalionen sakrilegijuak egiten ditubeenak... Euren isilik egotia bere, dino, pagau biar dala; ta euren miinak bere kaltegarrijak diriala, zidarrezko arijagaz lotuten ez badira.

        Onetarikuak izan ezkero letrau eskribaubak, zeinbat kalte egin legijen errijetan esaten ez da errez. Alperrik errijak ta pamelijak naiko dabee bakia. Eurak irakoiko dabee gerria, auzija ta naastia. Jazo leiteke, kristinaubak, geure errijetan alako papergintzako okerrik ez egotia. Baina nik esaten deutsudana da, letraubakin ta eskribaubakin balijetako, arako ill edo biziko botikakuagaz medikuba edo osalarija balijetan dan legez. Beste erremedijorik ez daukanian, nora ezian emoten jako gaixuari ill edo biziko botikakua, esan oi danez. Beste ainbeste, kristinaubak. Zeuben bizitzia, aziendia edo kleituba jasoteko, (ta oneek bere gauza andija danian) beste medijorik ez daukazunian, nora ezian, azkenengo azkenengo eskribaubaren etxera, auzitan asteko. Ta orduban bere bideti etxera biurtuta, kontubak obeto ateraten badituzu auzitan astera orduko, nekez garbatuko jatzu.

        Eskatu daijogun Jaungoikuari, bialdu daigula zeruko espiritubagaz geure arimetara zuzentasuna, prestutasuna ta egiijaren amodijua. Bialdu dagijuela juez guztiai bere argi santuba, errazoia ezaututeko, ta zelo santuba, legia gordetako. Bialdu dagijuela auzigintzako paperdunai bere bildur santubaren golpe oso bat, berbak zuzenak, atzamar oskolak laburrak ta bijotza Jaungoikozkua erabili daijen euren arrisku andiko eginbiarretan. Alan gura izan dagijala zerubak bere miserikordija andija gaiti. Aitiaren, Semiaren ta Espiritu Santubaren izenian. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa