www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jaungoikoaren amar agindubeetako azkeneko bosteen ikasikizunak
Frai Bartolome
1817

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen jatorria: Bizkaiko Foru Aldundia: Idazlan guztiak, Frai Bartolome Santa Teresa (Julen Urkizaren eta Luis Baraiazarraren edizioa), Euskaltzaindia / Bizkaiko Foru Aldundia, 2000

 

aurrekoa hurrengoa

III. IKASIKIZUNA

 

zeinetan erakusten dan

tratubetan oi dan lapurretia.

 

        Saldu-erosija edo tratuba da, neure kristinaubak, lapurretiak geijen barrututen dabena. Tratuba lapurren estalgi zabala da. Baina Jaungoikuaren begijetan urratuko dira estalgijak ta agertuko dira lapurrak, dirian moduban. Iru modutako tratalarijak kontetan ditu santo Tomasek. Batzuk, etxian palta dabeena erosi ta sobretan jakuena salduten dabeenak. Beste batzuk, erosten dabeen gauzia mudau edo obatuta salduten dabenak. Linua erosi ta euna saldu. Ola erosi ta utxia saldu. Ta alan beste gauza batzuk obatuta edo biarra eginda salduten ditubee. Irugarren tratularijak dira, artuten dabeen moduban salduteko gauzia erosten dabeenak. Dendakua erosi ta dendakua saldu; garija erosi ta garija saldu... Lelengo tratu modu bijak garbijak dira eurenez. Irugarrenari ez deutsee Eleisiaren Gurasuak ondo esate andirik emoten. Sarri pekkatu egiteko bizi moduba da. Kristinau batek bere ez egitia oba dana da. Ez da niri jaotana saldu-erosi utseko tratuba, irabaztia gaiti beste bagarik, nos pekatu dan ta nos ez dan zubei erakustia.

        Tratu guztietako lapurretak ezin erakutsi legiz, neure entzula onak, dotrina labur baten. Tratalarijak alkar artuta egiten dira lapurretako tratubak. Gauziaren balijua gaiti egiten dira lapurretako tratubak. Engainubagaz egiten dira lapurretako tratubak. Ta inoren preminiagaz balijauta egiten dira lapurretako tratubak. Esango deutsut, bada, dotrina onetan: 1. Zeintzuk dirian alkar artutako tratu gaistuak. 2. Prezijo gaistoko tratubak. 3. Engainuzko tratubak. 4. Inoren preminako tratu gaistuak. Entzun egizu kontuz, bat edo bat askori oratuko jatzu ta.

 

 

I.

 

        Alkar artutako tratu gaistuak. Oneek dira, neure kristinaubak, merkatarijak edo tratalarijak sarritan egiten ditubeenak. Esaten jako onetariko tratubari latinez edo griegoz, monopolium. Au da, lagun bik edo geijagok alkar artutia, eurak bakarrik salduteko daukeen gauzia onenbeste baino merkiago batek bere ez salduteko. Edo da alkar artutia, eurak bakarrik erosiko dabeen gauzia onenbeste baino goraago batek bere ez erosteko. Alan salzailak edo eroslak alkar artuten dabenian, eurak iminten dabee saldu erosijaren legia ta prezijua. Ta ekarten ditubee bestiak derrigorrian eurak iminten dabeen prezijuan gauzak saldutera ta erostera. Au aparteko personak ezin legi. Agintarijaren eskubidia da bakarrik. Batoz lagun bi, iru edo lau errijan biar dan gauza bat saldutera. Alkar artuten dabee guztiak, lau balijo baditu, sei baino merkiago, ez emoteko; gora nai merke, salduko dabeena dakijelako. Ta ekarten dabee erosi biar dabena, balijua baino geijago pagetara. Au lapurretia da. Ola jaun bik edo iruk edo geijagok bakijee euren oleetara inguruko iketzik geijenak edo guztiak eruan biar ditubeena, beste olaak urrin dagozalako. Olajaun oneek alkar artuten badabee, zortzi errial balijo deutsen karga iketzari sei baino ez emoteko, egiten dabee lapurretan. Bardin da zein garija zein artua edo beste edozein gauza. Errotarijak egin oi dabee au sarri. Eurak dira leku askotan labore sobriaren ta endamas garijaren eroslaak. Bakijee daukanak saldu biar dabena, ta eurak baino nok erosi ez daguana. Balijo dau ogeta amar errial anegiak. Ta, alkar artuta, ez deutsee batek bere emon gura ogeta sei edo zortzi baino. Au lapurretia da. Baita beste onetariko balijoti kanporako ta alkar artutako tratu guztiak bere. Oneen urreengo dagoz prezijo okerreko tratubak.

 

 

II.

 

        Prezijo okerreko tratubak. Tratalarijak ez gitxik uste dabee, zerbait saldutera duazanian, ainbat goreen saldu arren ta zerbait erostera duazanian, ainbat merkeen erosi arren, ez dabeela pekaturik egiten. Bada, kristinaubak, ez da au tratu guztietarako kontu zuzena. Egiija da, eurijak edo liortiak, bakiak edo gerriak, ez urtiak edo ugaritasunak, salzaila gitxi edo asko egonak, erosla geijago edo gitxiago egonak goratu edo beeratu legije gauzen balijua ta prezijua. Baina salzailiaren naija edo borondatia ez da geijenian erregela zuzena, gauzai prezijua iminteko. Erregela edo neurri zuzen bat artu bagarik, ainbat goren saldu ta ainbat merken erosi beti egiteko ustia daukan tratalarijak, milla lapurreta egingo ditu. Tratubak izan biar dau zuzena, errazoezkua ta tratalari bijen onerakua, esaten deusku santo Tomasek. Bada, balijua baino gorago salduten danian, kalte egiten jako erosliari. Ta balijua baino merkiago erosten danian, kalte egiten jako salzailiari.

        Erregen edo agintarijen aginduz prezijua iminita dauken gauzak gorago saldutia, lapurretia da. Prezijo eginik legez ez dauken gauzak salduteko edo erosteko, begiratu biar jako aituten jakuen gizon eldubak ze balijo emoten deutsen gitxi gora bera. Dinot, gitxi gora bera. Bada, ez dago gauzen balijua, dino santo Tomasek, zatitu ezin legijan puntu baten. Ta apur bat gitxitu edo geitubak ez dau kenduten zuzentasunaren bardina. Baina apur bat geijago edo gitxiago onek beti izan biar dau neurrijaren eskinati kanpora urteten ez dabena. Bide baten doiana juan leiteke bidiaren erditi, baita bidiaren eskina bateti edo besteti bere. Baina, nai eskina bateti, nai besteti nai erditi juan, beti dua a bideti. A gaiti ezin esan legi oker doiala. Baina bideti urteten badau, ez dua zuzen. Lapurrak ibilten dira bideti aldenduta. Beste ainbeste. Tratuko prezijuan puska bat gorago saldu edo merkiago erosi, ak puskiak ez dau urten biar beste konzienzija oneko tratalarijak duazan bidiaren eskinati. Andi aurrekua lapurretia da, dino santo Tomasek.

        Onako prezijo moduban lapur tratu asko egiten dira, kristinaubak. Batian, diruba aurraz emon deutsalako. Bestian, laboria, ganaduba, dendakua edo biar ebana plazura emon deutsalako. Bestian, menturaz kobrauko ez deutsalako. Bestian, tratu batian galdu dabena aterateko. Beriagaz urteteko, eurak esan oi dabeen legez. Onako atxekijak gaiti balijua baino gorago saldutia ta merkiago erostia, geijenian izango da lapurretia. Zerbait ondo bizi dirianen poltsak betetako, pobretxu daguan jentia eskeratuteko, logrerijak geituteko ta arimak kondenetako dira alako tratubak ta asmuak. Amar eskudoko bat edo ogeiko bat emongo deutsut; baina onen beste burdi ikatz botako deustazuz aurten olara. Anega bat edo bi arto emongo deutsudaz; baina abuztuban pagau biarko deustazuz. Eutsi orain dendakua; baina abuztuban popuertza biarko dot nik paguba. Zegaiti au? Diruba aurraz emonda, iketza merke artuteko. Artua abuztu arteko itxanian gora salduta, aren pagutzat garija merke artuteko. Dendakua plazura nai daben prezijuan emonda, abuztuban nai dabeen prezijuan garija ekarri eragiteko. Mesede egiten deutsalakuan, pobre tristiari odola txupeetako. Ah, tratalarijak! Zeinbat onako tratu prezijo okerreko? Ez dira obak engainuzkuak.

 

 

III.

 

        Engainuzko tratubak. Kodizijak eskina guztiak aztertuten ditu, neure kristinaubak. Ta modu guztiak billatuten ditu diruba geituteko, okerrak izan arren. Tratalarijari geijenian jazoten jakona da, diru asko poltsan sartuten daben eguna, egun ona. Bere gustora tratu asko egiten dituban eguna, egun ditxosua, egun alegeria. Zelan illgo dan pensetan daben eguna, egun tristia. Tratuban zuzen ibili dan edo ez gogoratuten daben orduba, ordu penazkua. Sermoetati, liburu on bat irakurteti ta konpesetati ateraten daben prutuba, guz tia dudia, larrija, kezkia, konzienzijako arantzia ta naaste illuna. Zegaiti? Dirubaren gosia daukalako. Saldu erosijan, al dagijan guztian, (beriaz urtetiarren, dinue) zer edo zer bere aldera geijago eruaten dabelako. Beti konzienzija bere kontra diadarka daukalako. Pulpitoti, liburuti edo konpesinoeti bere lapurretak entzuten dibubalako ta gitxituten ez ditubalako.

        Tratu asko dagoz engainuzkuak. Guztiak ezin esan legiz. Neurriko ta pisukuak esango dira geroko ikasikizunian. Engainuzko tratuba da, gauza txaarra ontzat saldutia. Agiri ez daben paltia daukan ganaduba, palta bagakuaren balijuan, ona balitz legez, dakijala, saldutia lapurretia da. Jauna, neuri bere, esan bagarik, onaren balijuan emon eusten. Ori da zuk ta zuri emon eutsunak, bijok lapurretan egitia. Jauna, perija errialian saldu neban. Ta an libre dala esaten dabee. Perija errialak ez dau obatuten zaldi gaixua, mula paltsua edo idi lanparoeduna. Ta txarra gaiti onaren prezijua, dakijala, inok artu ezin legi konzijenzijan. Egija da, legeginak libretan ditubee perija batzuk, tratu bakotxeko auzi bat izan ez dedin. Baina ez dabee kenduten konzienzijako zorra.

        Engainuzko tratuba da, lenagoko urteko arto edo gari arinduba ta iragua, urte atako ona balitz legez edo urte atakuagaz naastauta, esan bagarik, saldutia. Askok eukiten dabee laboria saldu bagarik urteetan, eurak nai leuken prezijora eldu ez dalako. Ah, koitaubak! Ta labore zaar arinduba ta erdi irotuba onagaz nastauta salduten deutsee pobriari onaren prezijuan. Au lapurretia da. Jauna, zaarra zan baina ona eguan dino kodizijosuak. Esaten jako, ona egongo zala laster etxeti kenduteko, baina ez uruna egiteko. Ona beguan, zetako naastau dozu urte barrukuagaz lengo urtekua? Kodizijosuentzat, salduteko dauken guztia da ona; ta erosi biar daben guztia atxekijaz betia. Nos aseko ete dira diruz?

        Engainuzko tratuba da, dendako ustela, erria edo galduba, ona balitz legez, ez dakijanari emotia. Ikusi baino ez eukan, esanak ez dau kenduten engainuba ta lapurretia. Ikusita bere guztiak ezautuko ez dabee ojalak edo dendakuak daukan paltia. Ta zeuk saldu bazeuntsan, zenkijala, onaren balijuan edo balijua baino goraago, egin zenduban lapurretan. Zeinbat onako lapurreta, kristinaubak! Nos pagauko ete dira? Engainuba da, amar kosta jakona gaiti, amabi kosta jakola guzurra esanda, balijo daben baino geijago pagau eragitia. Au jazoten jakue askotan baserrijetako ez jakin pobriai. Ez dakije, ez ze prezijo daukan, ez zelakua dan erosi biar dabeen gauzia. Orduban salzailiak engainetan dau erosla ez jakina milla guzurregaz (ta ez gitxitan juramentu eginda) ta berba labanakin ta eragiten deutsa engainuzko tratuba, edo gauza txarra ontzat saldubagaz, edo balijo daben baino gorago emonagaz. Au ostutia da. Baita inoren preminiagaz balijauta egiten dirian tratubetakuak bere.

 

 

IV.

 

        Inoren preminazko tratu galdubak. Kanpo andija daukan sailla da au, neure kristinaubak. Ta Jesukristo, geure Jaunaren karidadeti urrinen aldenduten dana. Zorrak eta jan biarrak asko eragiten dau. Noraezekuak ez dauka itxaanik. Emeti jazoten da ta ez gitxitan, edo laboria, edo ganaduba, edo soinekua, edo tresnia, edo beste gauzaren bat jaubiari preminiak, danian dala, saldu eragitia. Baita noraezian biar daben gauzia gora nai merke erostia bere. Bigarkua baino gaurkua leenago dalako, esan oi dan legez. Orduban, inoren preminia ikusita, ari balijo daben baino gorago saldutia edo merkiago erostia da orain esaten dan lapurretako tratuba. Exenplu bategaz aituko dozu obetuago.

        Bakizu auzuak diruba biar dabena popuertza. Preminiak zaldi bat saldutera dakar jaubia. Balijo ditu guztien eritxijan ta zeuretzako bere bai berrogei dukat. Egiten zatxakoz merkatari. Ta saldu biar dabena ikusita, eskintzen deutsazuz ogeta amalau dukat. Ez deutsazu geijago emon gura milla atxekijagaz. Ta ekarten dozu aren jaubia lau edo bost dukat galdubagaz zaldija zeuri saldutera, premina daukalako. Au inoren preminako tratu txaarra ta lapurretakua da. Au bide eskinati kanporako tratuba da. Ainbeste bere nok emon ez eukan, esanak ta beste atxekijak ez dabee balijoko Jaungoikuaren aurrian. Biar ez bazenduban, ez artu. Edo guztien eritxiko balijua emon erosi biar dozun gauzari.

        Beste ainbeste. Labore puska bat buruban artuta dua nekezari bat a saldutera, zorra pagetako. Bakizu diruba biar dabena ta, nai gora ta nai merke, saldu biar dabena. Eskintzen deutsazu ez balijua. Ta dakarzu atan emotera. Bada, ostu deutsazu. Beste ainbeste, soineko bat edo etxian biar daben tresna bat preminiak saldu eragiten deutsanagaz. Beste ainbeste, jan biarrian edo nora ezian imina bat edo anega bat artoren eske jatorzunagaz. Beste ainbeste milla tratutan. Erremedijo bagarik saldu edo erosi biar dabena ezaututa, ari guztien eritxiko balijua baino merkiago erostia edo gorago saldutia da inoren preminazko lapurretako tratuba. Au da lagunaren pobrezia, premina orduba edo ez unia diru truke saldutia. Au da pobreen odola txupetia. Au da era dabenian ostutia, mendira juan bagarik bere atetan sosiguz. Orregaiti alakuak oi dira, euren eritxijan, mesedeginak ta gizon ondraubak. Esan bekijue, bada, emeti aurrera: Lapur ondraubak. Alperrik da esatia: Ez nintzan aren billa ibili. Bera etorri jatan. Ez eukan ez emon baino. Mesede geijago egin neutsan. Alakuan gauzak merkiago oi dira. Justizija atetan eukan... ta beste onako errazoe errazoe bagakuak. Estalgi arinak dira oneek, neure kristinaubak, esan dirian lapurretak ontzat emoteko. Alako tratalarijak topetan baditubee pobriak ta preminan dagozanak, ostera bere laster ibili biarko dabee oneek eskian, dauken puskia galdubaz.

        Gogoratu bada, neure kristinaubak, ze astuzijagaz lapurretan egiten dan alkar artutako, ez balijoko, engainuzko ta inoren preminazko tratubetan. Jaungoiko altubak emon daigula guztioi zuzentasunaren bidia ta geuretzat nai doguna proximuari beti opa izateko ta egiteko grazija, zeinegaz gordeko dogun lege santuba ta irabatziko dogun zeruko glorija, Amen.

 

aurrekoa hurrengoa