www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jaungoikoaren amar agindubeetako azkeneko bosteen ikasikizunak
Frai Bartolome
1817

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen jatorria: Bizkaiko Foru Aldundia: Idazlan guztiak, Frai Bartolome Santa Teresa (Julen Urkizaren eta Luis Baraiazarraren edizioa), Euskaltzaindia / Bizkaiko Foru Aldundia, 2000

 

aurrekoa hurrengoa

II. IKASIKIZUNA

 

zeinetan erakusten dan

ze ondotsuba, zabala, luzia ta altuba dan kastidadiaren kontrako pekatubaren etxia.

 

        Kastidadiaren kontrako pekatuba da, neure kristinaubak, gizonaren sortuerako biarretan errazoiaren ta Jaungoikuaren legiaren kontra gorputzari gusto emotia. Esaten da sortuerako biarretan. Bada, janagaz ta edanagaz gorputzari gusto emonda pekatu egin arren, ez da kastidadiaren kontra. Esaten da errazoiaren ta Jaungoikuaren legiaren kontra. Bada, matrimonio santuko estaduba ez da ez errazoiaren ta ez Jaungoikuaren legiaren kontra. Esaten da gorputzari gusto emotia. Bada, beste pekatubak ez dira ainbeste gorputzarenak, ezbada borondatiarenak. Kastidadiaren kontrako pekatubari esaten jako, aragizko pekatuba, aragijan asi ta amaituten dalako. Esaten jako pekatu loija, guztiz loija dalako. Esaten jako luxurijazko pekatuba, alako gauzetan gogua olgetan dalako. Esaten jako pekatu desonestuba, arimako ta gorputzeko garbitasuna ta osotasuna galduten dabelako. Esaten jako lotsarizko pekatuba, danik deungeenak bere, lotsatu bagarik egiten ez dabelako.

        Izen one[e]k guztiok emoten jakoz kastidadiaren kontrako pekatubari. Seigarren agindu santuba austen daben pekatubari. Bera ezaina dan legez, izenak bere ezainak dira; aotan bere kristinaubak artu biar ez litukianak dira. Baina pekatuba bera dan legez ain kanpo andija daukana ta ainbeste arima itsu itsuban inpernura daroiazana, izen bategaz edo beste bategaz erakutsi biar jako kristinaubari pekatu loijaren bereno iraaskorra. Esan daijogun, bada, lotsa arizko pekatuba, beste izen ezainagorik preminiak eraso eragiten ez dabenian. Ta kristinaubak leleengoti artu dagijan lotsarizko pekatu madarikatubaren gorroto santuba ta itzal bildurgarrija, esaminau daigun ze ondotsuba, ze zabala, ze luzia ta ze altuba dan bere erreinu inpamia. Entzun egizu, kristinaubak, gogo onagaz ta artu egizu zeuben onerako dotrina santa au. Menturaz ez deutsu gitxiago balijoko, zeuben betiko salbazinoia baino.

 

 

I.

 

        Inpernuragino elduten da lotsarizko pekatubaren zimentuba. Alan esaten deutsku Espiritu Santubak leku askotan. Leza andija ta ondotsuba dala emakume loija, dino Salomek, ta bere oinak elduten diriala inpernuragino. Inpernurako bidia dala, dino beste leku baten, pekatu lotsarizkuaren etxia. Baina nungua izan leiteke edo nun euki legi sustraija edo zimentuba lotsarizko pekatubak, inpernuban baino? Inpernuba bada illuna, astuna, loija ta atsituba, lotsarizko pekatuba beste ainbeste da. Oh, ze bildurgarrija, inpernuraginoko sustraijak daukazan okerrerija! Ta bere zabaleria?

 

 

II.

 

        Batuko ete da leku txiki baten pekatu ezain au? Geratuko ete da erri baten, probinzija baten edo erreinu baten lotsarizko pekatubaren pestia? Ez, kristinaubak. Mundubak daukan edu zabalera dauka pekatubak berak. Noragino elduten dirian gizonak eta emakumiak munduban, aragino elduten da lotsarizko pekatuba. Izan arren Adanen seme alaba mundu guztian zabaldubak, euren sinistute, penseeta ta oituretan apartekuak ta alkar artuten ez dabeenak: Batzuk jentilak, beste batzuk judegubak, beste batzuk moruak edo Jaungoiko bagakuak edo erejiak ta beste asko kristinaubak, guztietara zabalduten da lotsarizko pekatuba. Alperrik eukiko ditubee gizonak aparteko legiak, ekandubak, azieria ta usadijuak euren gobernurako beste eginbiarretan. Leku guztietan aginduko dau ta topauko dau nok leku emon, pekatu loijak. Ez da batubago bere erreinuba edo egonlekuba mundu guztia baino. Oh, lotsarizko pekatubaren peste zabala ta iraazkorra! Ta noragino elduko ete da?

 

 

III.

 

        Denpora gitxikua balitz alako gatx bildurgarrija, pena gitxiago emongo leuke. Baina ez. Mundubaren asierati ona badirau. Adanen loba bat galdu eban lelengo pekatu lotsarizko onek. Ta arik ona zaartu edo kansau biarrian, egunian baino egunian dauka indar geijago, kanpo geijago, krijadu ta krijada geijago. Giza aldirik giza aldira sendotuten da ta boteetan ditu sustrai barrijak. Pekatu zorigesto[ko] onen kontra propeta santubak, apostolu santubak ta Eleisiaren Gurasuak predikau dabee, diadar egin dabee ta bere gatx negargarrijak kontau ditubee denpora guztietan. Baina gaur eguna ez dau gitxiago aginduten ta ez dau kalte gitxiago egiten arimetan. Oh, inpernuko pozuti urtendako pekatu madarikatuba, denporiak amaituten ez dabena! Ta noragino jasoko ete dau bere etxia edo egonlekuba?

 

 

IV.

 

        Egija esateko, ez da lotsarizko pekatubaren alturia ain andija. Luurrezkua da ta luurraren urrian dabil. Baina luurreko palazijuen ta etxe andijen puntaragino igoten dau. Bai, kristinaubak. Pekatu loi lotsarizko onen gorrotua zeuben bijotzetan artuteko, gogoratu egizu noragino igoten daben ta nori aginduten deutsan. Luxurijak aginduten deutsa aberatsari ta bestek kendu ezin deutsan diruba kenduten deutsa. Aginduten deutsa jakitunari luxurijak; ta isten dau tontotuta, txoratuta, lelotuta jakitunik andijena. Aginduten deutsa ondraubari; ta ondria kenduta ekarten dau guztien burlagarri izatera. Aginduten deutsa indartsubari; ta isten dau makalduta, gaisotuta, orituta, ija illainian. Esposo baten ditxa ta poza da esposa leijala; ta a salduten dau esposuak, luxurija serbidutia gaiti. Beste ainbeste eragiten deutsa luxurijak emaztiari bere esposuaren kontra. Kaballeruak ta señoraak ostikopetuten dabe euren ondria ta pamia. Damaak ta neskatillaak euren onestidadia ta kleituba. Erregiak euren koroiak ta alizate altuba. Ta andi beerakuak ez deutsee gitxiago obeiduten lotsarizko pekatu gaistuari. Ez dago estadurik, ez kondezinoerik luxurijari inzensuba emoten ez deutsanik. Ta, bere bijotzian altara bat eginda, adoretan ez dabenik. Oh, pekatu altsuba! Oh, pekatu atrebiduba! Nor librauko da bereganik? Inpernuraginoko sustraijak daukaz. Munduba edu zabal da. Gizaaldi guztiak edu luzetuten da. Ta gizon ta emakumen jakiturija, eukija, ondria, kleituba ta osasuna baino altubago ta agintarijago da. Oh luxurija, inpernuko basilisko bildurgarrija!

        Nai dozu, kristinaubak, entzun, lotsarizko pekatu ezainak daukan etxiaren, erreinubaren edo agindutiaren irudi ezagun bat? Gogoratu, bada, ez burutazinoe ustzat, ezbada geure oituretako jazo egijazkotzat penseta au.

        Adanek pekatu egin ebanian, etorri zirian inpernuti mundura zazpi agintari. Zazpirak zirian deungaak ta okerrak. Zeinek baino zeinek naijago ebeen agindu mundu guztian. Ekarri zituben agintari areek bakotxak bere tropaak, soldaubak, krijaubak ta krijadak. Inpernuti pekatubagaz mundura etorri zirian agintarijen izenak dira: 1. Soberbija. 2. Kodizija. 3. Lujurija. 4. Enbidia. 5. Gulerija. 6. Gorroto sutsuba. 7. Nagitasuna. Ezin alkar artu ebeen; ta asi zirian gerran alkarren kontra.

        Soberbijak mundu guztia imini gura eukian andituta, aixaatuta, arrotuta. Kodizijak nai eukian, bestiai odolak eta munak, uzanak legez, txupauta, balijo guztia bere poltsaan eukitia. Luxurijak guztiak ikusi gura zitukian loituta, atsituta, aragi artian lizunduten. Enbidijak gura eban, dirianak orituta, sikatuta, igartuta egotia. Gulerijak, eztaarriragino beteta, aseta guztiak egotia. Su-gorrotuak guztiak ikutsi gura zitukian ixiota, alkar erreetan. Ta nagitasunak, guztiak etzinda luurrera begira egotia. Soberbijak ezin ikutsi zituban asiak; ezda luurrera begira etzinda egozanak bere, ta ain gitxi, guztia txupau gura ebeenak. Alan soberbijak imini eutsen gerria gulerijari, kodizijari ta nagitasunari.

        Gulerijak ta nagitasunak ez eben alkar galdu gura. Baina ezin ikutsi eben inor orituta, igartuta ta ixiota egotia. Ta ain gitxi diruba gordetia gaiti, gosia iragotia ta gorputza arro ta sabela zimur eukitia. Alan gulerijak ta nagitasunak irakoi ebeen gerria soberbijaren, kodizijaren, enbidijaren ta su-gorrotuaren kontra. Baina gulerija aseta eguan legez ta nagitasuna alperra dan legez, bertati kansau zirian ta itxi eutsen gerriari.

        Luxurija zan gerrarik gitxien eukana. Besten gerriari begira eguan. Ta esaten eban bere artian: Gero bere oneen bakiak neuk egin biarko ditut. Alan bere soberbijak ta kodizijak imini eutsen gerria luxurijari. Soberbijak ez eban bat egin gura luxurijaren ezaintasun lotsarizkuakin. Ta kodizijak ez eban emon gura luxurijarentzat diruba. Luxurija dan legez lelenguan arpegiera onekua, alegeria ta konbitontsuba, soberbijagaz ta kodizijagaz gerria eukan artian, bera bisitetara juaten zirianak txito ondo eristen eutsen aren berbeta labanari, alegeriari ta guztiai naija egiteko eukan modubari. Egiija da, batzuk esaten ebeen atsa eukala. Beste batzuk ostia eukala loija. Beste batzuk likina erijola. Beste batzuk berenua iraasten ebala. Baina onako esanei bere ez eutsen geijenak entzute andirik emon. Ta zabaldu zan erri guztietan, zazpi agintarijen artian, luxurija zala alegerena, bigunena, ugarijena ta gustuak guztiai eskintzen eutsezana. Geijago bagarik, erri ta erreinu guztiak juan zirian prisaka, luxurijari eskuban mun egitera ta obeidutera.

        Orduban beste agintari txaarrak sinistu eben edo iges egitia edo illtia. Soberbija asi zan arin aringa pabo-errialak mutilduten, aren lumaakin arrotuta, aixaatuta, beste mun[du]betara iragoteko. Kodizijak itanduten eban, ia nun eguan Potosi, ango urria ta zidarra poltsaan ondo gordetako. Su-gorrotua ixiota joian errijak guztiak erretara. Enbidijak topau gura eukian bidia, urtarrilgo ipar otzak urteten daben lekura; agaz bat eginda, mundu guztia orituteko ta igartuteko. Gulerija ebilen karnazerija baten billa, sabela bein ondo beteta, gero biar bazan illteko. Nagitasuna sartu zan korta illun baten ta an geratu zan etzinda, luurrera begira. Terzijo onetan aurkituten zirian inpernuti urtendako sei agintariak, ya euren izatiagaz desesperauta.

        Baina luxurija dan legez señora andija, krijadu ta krijada asko biar ditubana, pensau eban, agintari txaar areek galduta ez eukala probetxurik. Oba ebala, bere palazijora eruanda, guztiakin balijau. Abisau eutseen guztiai, juan zitezala beregana ta ez eutseela gatxik egingo. Juan zirian dirianak luxurijaren aurrera ta agindu eutsen, berari obeiduko eutseela beti. Ikutsi zitubanian guztiak luxurijak bere mendian ta esanian, entero berba leunakin ta jera bigunagaz esan eutsen guztiai ta bakotxari zelan bera serbidu biar eben.

        Luxurijak esan eutsan soberbijari: Zu juango zara beti neure aurrian. Prestauko deustazuz bidiak. Ta edegiko deustazuz neuk sartu biar dodan etxeko atiak. Esan eutsan kodizijari: Nai irabazita, nai logrerijan, nai oostuta, biar dodan diruba beti prest eukiko deustazu. Kodizijak leleenguan burubari eragiten eutsan. Baina laster erantzun eutsan baietz. Esan eutsan gulerijari: Sarri gosetu oi zala ta beti maija prest euki egijola. Esan eutsan enbidijari: Zuk jarraituko deustazu beti neure orpuetan. Esan eutsan su-gorrotuari: Zuk jarraituko deutsazu neure ondorik datorren enbijari. Esan eutsan azkenian nagitasunari luxurijak: Zu kansetan ez nas gura, ta egongo zara beti neugaz. Pozaren pozez erantzun eutsan nagitasunak baietz.

        Ara emen, kristinaubak, zazpi pekatu buru edo kapitalen asieria, gerria ta bakia, luxurija guztien agintari dala. Ez da au, neure entzula onak, burutazinoe sutsu bategaz asmauba. Ez da urrin errijetan jazoten dana, ezbada geure artian, kristinauben artian egunero negarragaz ta peniagaz ikusten doguna da. Soberbija da andiguria, buru eritxija, urten guria, apaindu guria ta arrotasuna. Ta oni jaoko luxurijari bidiak prestetia ta atiak edegitia. Soberbijaren orpuetan dabil beti luxurija. Ez da ikutsiko panparroe, buru eritxirik ta urten gurarik, luxurijaren atsa ondorik ez darraikonik. Kodiziak dauka karguba, luxurijari diruba emoteko. Bada, pobre bilox bati gaiski esan bagarik, lauzuri emongo ez bajako bere, luxurijarentzat ez da inos diruba palta, edo norberarena, edo inorena, edo oostuba, edo ainbagakua. Gulerijak dauka karguba luxurijari maija presteetako. Orregaiti, gulerijazko jan edana dabilen lekuban, inos luxurija paltau ez, dinue Eleisiaren Gurasuak. Enbidijak dauka karguba luxurijaren orpuetan ibilteko; ta su-gorrotuak enbidijaren orpuetan. Bada, luxurijari orpuetan darraiko beti bildurra, zelua, sospetxia, ikutsi ezina, zer esana, gorrotua, bengantzia, penia, tristezia ta larrija, zeintzuk dirian enbidijaren ta su-gorrotuaren seme alabaak.

        Orain esaten dan nagitasuna da, kristinaubak Jaungoikuaren gauzetarako daukan atzerapena, gogo illa ta bijotz otza. Alan esan eutsan luxurijak nagitasunari, beragaz egon zedilla beti. Bada, beti dago luxurijagaz nagitasuna. Lotsarizko pekatubetan sartua daguan kristinaubak, nekez zeruru[t]z begiratuten dau. Nekez espirituba biztuten dau. Pekatubari ta okasinoiari istia, bitzitza deungia mudetia, konpesinoe on bat egitia ta Jaungoikua serbidutiari gogoz ekitia, gauza astuna ta gatxa da luxurijotsuarentzat. Geijenian geratu oi jakoz luxurijotsubari onako gauza onak geroko ta beti geroko, pekatu loijak beragaz darabilelako Jaungoikua serbiduteko nagitasuna.

        Ez da bada, neure entzula onak, guztiz bildurgarrija ta ikaragarrija, beste pekatu guztiak ta bizijo edo okerrerija guztiak beragaz naastuta darabiltzan luxurija edo lotsarizko pekatuba? Gogoratu bada, kristinaubak, ze etxe edo egonleku ondotsuba, zabala, luzia ta altuba daukan munduban kastidadiaren kontrako pekatubak. Ez aaztu bere erreinu edo agindute madarikatubagaz. Bildurtu ta ikaratu urrineti bere pekatu lotsarizkuaren zaatiagaz, bere sarepian sartuta betiko galdu ez zaizan. Eskatu daijogun Jaungoikuari bere miserikordi ja, egiija santuben ezauberia ta kastidade santiaren doe garbija, munduban gogoz bere lege santuba gordetako ta zeruban beti gozetako. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa