www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jaungoikoaren amar agindubeetako azkeneko bosteen ikasikizunak
Frai Bartolome
1817

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen jatorria: Bizkaiko Foru Aldundia: Idazlan guztiak, Frai Bartolome Santa Teresa (Julen Urkizaren eta Luis Baraiazarraren edizioa), Euskaltzaindia / Bizkaiko Foru Aldundia, 2000

 

aurrekoa hurrengoa

III. IKASIKIZUNA

 

zeinetan erakusten dan

Jaungoikuak lotsarizko pekatubari zelan begiratuten deutsan.

 

        Pekatuba esaten danian aitu biar da, kristinaubak, pekatarija edo pekatu dana. Lapurretiagaz aituten da, zelakua dan lapurra. Humildadiagaz, zelakua dan humildia. Jakiturijagaz, zelakua dan jakituna. Kastidadiagaz ta birjinidadiagaz, zelakua dan gorputz ta arima garbiduna. Ta lotsarizko pekatubagaz, zelakua dan berba loijak, egite loijak ta bidebagako gurari loijak daukazan gizona edo emakumia. Ezauberazko egitadiak zelakuak dirian, alakua da Jaungoikoaren begijetan kristinauba. Ezauberazko egitade oneek, nai onak ta nai txaarrak, beragaz daruaz kristinaubak beste munduragino. Onak badira, zeruragino. Txaarrak badira, ta erremedijetan ez badira, inpernuragino. Ez dago erremedijorik. Ikusi ezkero, bada, leengo erakutsijan lotsarizko pekatubak munduban daukan leku andija ta estimauba, ez da errazoeti kanpora izango kristinaubari, zeruban edo inpernuban beti egon biarko dabena sinistuten dabenari, esatia, ia Jaungoikuak zeruti zelan begiratuten deutsan lotsarizko pekatudunari. Baita ia inpernuban zelan begiratuten deutsen bere. Orain esango da leleengua, ta geroko ikasikizunian bigarrena. Entzun egizu gogoz.

        Modu bitara portetan da Jaungoiko zuzena ta santuba bere ordenetan. Baita Jaungoikuaren antzera beste legeginak bere. Bateti, lege santuba austen dabenak ta gaiski egiten dabenak zamaituten ditu ta kastigetan ditu. Ta besteti, erakusten deutsku ontasun neurri bagako bategaz, zelan alderatu biar dogun lege austeti ta eskintzen deusku ondo eginaren sarija. Esango deutsut bada, kristinaubak, dotrina onetan: 1. Jaungoikuak zelan zamaituten dituban lotsarizko pekatudunak. 2. Ze gogogaz erakusten deutskun Jaungoikuak pekatu loijaganik aparteetako. Prestau egizu, kristinaubak, entzutia ainbat gogorik zurrenagaz.

 

 

I.

 

        Edozeinek daki, Jaungoikuaren maldezinoiak ze itzala ta erruba daroian beregaz. Jaungoikuak zerbaiti maldezinoia ezarten deutsanian, bere bijotzeko gorroto ta asarre nautsija erakusten dau. Alan erakusten deutskubee Eskritura Sagraduko jazo askogaz Eleisiaren Gurasuak. Entzun egizu, bada, orain, neure kristinaubak, zeinbat maldezinoe jaurtegiten dituban Jaungoiko itzaltsubak aragizko pekatudunen kontra. Madarikatubak gizon eta emakumiak, lotsaarizko pekatu nasaijakin munduba loituta, Jaungoiko andija uxalagaz guztiak itotera ekarri ebeenak. Lotsaarizko pekatuba gaiti, luurreko gauza bitzi guztiak ondatutera Jaungoikua obligau ebeenak. Madarikatuba Kan eritxon Noeren seme lotsagaldukua, lotsarizko pekatuba gaiti. Madarikatuba Sodoma, Gomorra ta ingurubeetako jentia lotsarizko pekatubak gaiti. Madarikatuba Her ta Onan lotsarizko pekatubak gaiti. Madarikatuba Sikengo jentia lotsarizko pekatuba gaiti. Madarikatubak isrraeltarrak, Moabgo alabaakin pekatu egin ebenak, lotsarizko pekatuba gaiti. Madarikatubak Zanbri ta Madiango alabia lotsarizko pekatuba gaiti. Madarikatuba Amon lotsarizko pekatuba gaiti. Madarikatuba Absalon lotsarizko pekatuba gaiti. Madarikatubak santa Susana garbijari pekatu eragin gura eutsen agura zaarrak, lotsarizko pekatuba gaiti. Madarikatuba Gabaongo jentia lotsarizko pekatuba gaiti. Madarikatuba lege zaarrian edozein emakume adulterijogin lotsarizko pekatuba gaiti. Madarikatuba Korintoko luxurijotsuba, san Paulo apostolubak lotsarizko pekatuba gaiti diabruari entregau eutsana. Madarikatuba Erodes lotsarizko pekatuba gaiti. Madarikatuba E rodias emakume dantzarija ta loija, San Juan Bautistaren samia dantziaren saritzat eskatu ebana izotz gainian iragoten ebilela, izotza ausita samaragino uretan sartuta, oinakin dantzan ebilela buruba urkatu ebana, lotsarizko pekatuba gaiti. Madarikatuba Nikolas Antiokiakua lotsarizko pekatuba gaiti. Madarikatuba Apokalisiko Jesabel emakume loija ta agaz pekatu egin eben guztiak, lotsarizko pekatuba gaiti. Azkenian madarikatubak san Pedro apostolubak bigarren kartiaren bigarren kapituluban izentetan ditubanak, lotsarizko pekatuba gaiti.

        Ara, neure entzula onak, Jaungoikuak zeruti zelan begiratuten deutsen lotsarizko pekatudunai edo seigarren agindu santuba austen dabeenai. Eurak gorputzari ta aragijari gusto loijak emon eutseezanak, batzuk batera ta bestiak bestera jagi dira Jaungoikuaren lege santubaren kontra. Baina Jaungoikuak aragizko pekatubari deutsan gorroto mortala jausi zan euren arimen gainera. Oh, desditxaubak, Jaungoikuaren madarikatubak! Oh, zorigestokuak, pekatu loija gaiti demoninuari betiko entregauta dagozan gizon eta emakumiak! Ze gitxi pensauko eben arima kondenau areek, munduban bitzi zirianian, Jaungoikuak ainbeste gorroto eutsela eurak egiten zituben luxurijazko pekatubai! Baina munduban izan arren pekatu lotsarizkua gizon eta emakumiak enkantauta, itsututa, zoratuta darabilzana, zerutarren begijetan beste bat da. Zeruti begiratuta, guztiz da itxusija, ezaina, illuna, atsituba ta gorrotogarrija lotsarizko pekatuba, gorputzak usteldu ta arimaak kondenetan ditubana. Zerubak eta zerutarrak entzun bere gura ez dabee pekatu loijaren izena.

        Alan esaten deutsku san Paulo Apostolubak, aotan bere artu biar ez dala luxurijazko pekatubaren izena. San Paulo apostolubak, kastidadiaren kontrako pekatuba aitatuten dabenian, dino santo Tomas Billanuebakuak, beti ekarten ditubala gogora Jaungoikuak lotsarizko pekatubari deutsan gorrotua ta bera gaiti egin dituban kastigubak. Engainauta bitzi dira kristinaubak. Jaungoikuak errezto parkatuten dabela pensauta, pekatu loijai ariman leku emoten deutsenak. Diabrubak bere sarepian segurubago eukiteko emoten deutsen itsutasuna da au. Oh, zeinbat onako zorigestoko errukarri dagozan, urte askotan lotsarizko pekatubetan igiri edo ugar egiten dabeela! Ez leukee pensauko oneek, zeruko santuben, ainge[ru]ben, Birjinia guztiz garbijaren ta Jesus ederraren amodijua, karinua ta bijotzak irabazteko, guztiz luurrezkua, aragizkua ta lotsarizkua dala luxurija?

        Luurrezkua da pekatu lotsagarri au. Ta luurreko gauzetan daukaz bere gustuak. Aragizkua da. Ta aragija, arimia apartau ezkero, luurra da. Ze prenda ederra izango dan, bada, kristinaubaren gorputza, berezko luurtasunaren gainera lotsarizko pekabakin loituta daguana, Jaungoiko guztiz santubari ta garbijari aurrera presentetako edo eskintzeko. Ez dira akordauko kristinau loijak, euren gorputzak diriana edo izan biar dabena Espiritu Santubaren tenplu edo egonleku bitzijak? Espiritu Santubaren egonlekubak egingo ditubee, bada, pekatu loijaren ontzi? Ta ez da aserratuko Jaungoikua alako egitade loijaren kontra? Bere etxe santuba luxurijagaz mantxau ta loitu dabenaren kontra? Jesukristoren gorputz garbijaren zatijari, zein dan kristinaubaren gorputza, luurrego lizuna ta atsa bere guraz imini deutsanaren kontra? Oh, kristinaubak! Jaungoikua ez litzaate Espiritu garbija izango, aparteko gorrotua ez baleutsa lotsarizko pekatubari. Aingerubak, Ama Birjina guztiz santiak, santubak eta santak, zerutar guztiak deutsee gorroto ixiua aragizko pekatu ezainari.

        Sinistu bada, kristinaubak, sinistu, munduban dala lotsarizko pekatuba labana, leuna, zabala, ugarija ta maitetuba. Sinistu arima arimati, zerubak beti izan deutsala ta izango deutsala gorroto; beti zamaitu dabela, madarikatu dabela ta kastigau dabela Jaungoikuak aparteko zeluagaz lotsarizko pekatuba. Baita erakutsi bere guztiai zelan apartau biar dogun pekatu inpame atati.

 

 

II.

 

        Aita on batek seme batari, gaiski egin dabelako, asarre bitzijagaz zurra andija emonda, beste semiari, alako gatxik egin ez dagijan amodijoz ta karinoz konseju onak emoten deutsa[za]n legez, alan Jaungoiko onak bere, lotsarizko pekatudunak maldezinoe ikaragarrijakin inpernuko satanasari entregauta gero, erakusten deutsee amodijo ta karino andijagaz kristinau guztiai, zelan apartau biar daben pekatu loijetati. Leku askotan gauza onen gainian Espiritu Santubak erakutsi deusku geure zeregina. Guztiak ezin esan legiz dotrina labur baten. Banaka batzuk ekarriko ditut zeuben gogora. Ta areetati aituko dozu geure Aita zerukuaren opa ona. Dirausku, bada, Espiritu Santubak Eskritura Sagraduban leku askotan.

        Ez egijozu emon emakumiari zeure goguan lekurik, galduta geratu ez zaitezan. Ez egijozu emon emakume loijari konpijantzarik; ta ez zaitez izan aren adiskide, zeu ta daukazun guztia galdu ez dagizun. Espiritu Santubaren egonlekuba da zeure gorputza; ez, egin bada loitu lotsarizko pekatubagaz. Emakume loija ostikopian darabilee guztiak, simaurra edo satsa legez. Kontu egizu, ene semia, aragizko pekatuban jausi ez zaitezan. Leza andi baten modukua da emakume berdia; lapurra legez dabil, inozentiai pekatu eragiteko; ta pekatubagaz illten ditu arimak. Luxurijotsubagaz bat egiten dana, galduba da; aarrak ta usteltasuna baino ez jako geratuko. Inoren emaztiagaz ez zaitez jarrita egon; ez egizu agaz ardaozko konbitik euki; zeure gogua bereganatu ez dagizun ta galdu ez zagizan. Iges egizu pekatu loijeetati. Beste guztiak baino ezainagua da, aragizkua dalako. Zaldi sutsubak legez duaz pekatu loijetara; ta ez nas asarratuko aren kontra? Luxurijari leku emoten deutseenak, ez dabee penseetan Jaungoikuagana biurtutia. Ez egijozu entzuterik emon emakumiaren leunkerijari. Lelenguan berba egingo deutsu txito laban; baina azkenerako, sugiak legez, aginka eginda itxiko zaitu. Luxurijotsubaren begijak illunduta dagoz; ta esaten dau bere artian: ez nau inok ikusten. Ardauak eta emakumiak jakitun asko kondenau ditubee. Emakume leunaren etxia da inpernurako bidia; ez zaitez juan aren bideti. Illuntzietan plaza eskinetan ta bide baztarretan itxaanda, laban berba eginda, engainauko zaitu; bada, birtute andikuak bere engainau ta kondenau ditubee emakume leunak. Neskatiliari ez eigijozu begiratu; bere edertasunagaz engainauta, galdu ez zaitezan. Lau gauza dagoz inos aseetan ez dirianak: Inpernuba, luurra, suba ta luxurija. Mortipikau egizuz zeuben gorputzak, lotsarizko pekatuban jausi ez zaitezan. Luxurijotsubak ez dabee zeruko erreinuba artuko.

        Baina zeinbat onako konseju on ta geure ondo gurazko abisu emoten deutskuz Espiritu Santubak, lotsarizko pekatubetati gu apartetako? Oh, geure zeruko Aita ona ta biguna! Ezin bakiak egin legiz pekatubagaz Jaungoikuak. Kastigau biar dau, penitenzijagaz birrinduten ez dan peka[tu]ba erremedijo bagarik Jaungoikuaren justizija zuzenak. Berak ezaututen dau pekatu guztien ta bakotxaren ezaintasuna ta malezija. Ez geuk uste dogun moduban, ezbada dan moduban. Baki kristinauben pekatubeetati lotsarizkuena ta gorrotagarriena dana. Baki zerubak gogor kastigeetan dabena. Baki satanasak pekatu agaz geijen engaineetan dabena. Baki, kristinaubak pekatu lotsarizkuan jausteko okasinoe asko daukezana. Ta au guztiau jakinda, esaten deutskuz Jaungoikuak bere Eskritura Sagraduban, pekatu ezainari deutsan gorrotua ta aganik aparteetako moduba.

        Zer gurako dau, bada, kristinaubak geijago gauza onen gainian? Ukatu legi Jaungoikuaren borondatia? Dudau legi zerubak luxurijari deutsan gorrotua, ainbeste zamaigaz ta maldezinoegaz pekatu loidunak satanasari entregau ezkero? Ez, kristinaubak. Ezin ukatu ginai. Ta ez dogu ukatu biar. Sinistu biar dogu bene benetan, aparteko gorrotuagaz Jaungoikuak kastigetan dabela lotsarizko pekatuba.

        Denpora guztietan izan da lotsarizko pekatuba zerubaren gorrotokua. Baina Jaungoikuaren seme bitzija gizon egin zan ezkero, oraindino zerubaren gorrotokuagua da. Zegaiti, bada, au? Jaungoikuaren semia gizon eginagaz, gizonaren naturalezia leen baino santubago ta Jaungoigotubago geratu zalako. Ama Birjiniaren sabel santan artu eban Jaungoikuaren semiak geure eriko gorputza edo aragija ta odola beragana. Ta geratu zan Jesusen gorputz santuba Jaungoikotuta. Gure gorputzak dira Jesusen gorputzaren erikuak. Ta geratuten dira bautismo santuban garbituta, santututa, moduren baten Jaungoikotuta. Orregaiti gara kristinau guztiok Jaungoikuaren semiak ta zeruko erederubak. Edo obeto esateko san Paulo apostolubagaz, geure gorputzak dira Jesusen gorputz santubaren zatijak ta Espiritu Santubaren egonleku bitzijak. Zer izango da, bada? Edozelan begiratuko deutsa Espiritu Santubak bere egonleku bitzijari, kristinaubaren gorputzari, lotsarizko pekatubagaz loituta dakutsanian? Oh, kristinaubak! Edozeinek dakuts, gogoratuta beste bagarik, ikara eragiten dabena pekatu ezain onek. Tristetuten dau Espiritu Santuba. Ta aparteko injurija egiten deutsa Jesukristoren gorputz santubari ta garbijari. Au gaiti esaten dau san Agustinek: O ze maldade andija! O ze pekatu negargarrija, Jesus maitiak bere odol santubagaz irabazi ta garbitu eban arimia, istanteko gustua gaiti luxurijagaz loitutia! Inpernubaren etxurakua da luxurija, dino san Buenabenturak. Inpernuban dago su ixiua, ar aginkarija ta atsa. Alan lotsarizko pekatudunak dauka aragijaren suba, konzienzijako arra ta luxurijaren atsa. Orregaiti, dino erakusla santubak, ya zelanbit beragaz daukala pekatu loidunak inpernuko penia.

        Gorrototu, bada, kristinaubak, lotsarizko pekatubaren kontra. Artu bakotxak beretzat Jaungoikuaren esan zintzuak ta opa oneko abisubak, pekatu ezainetan inos jausi ez gaitezan. Berak esaten deutsku txito argiro, ia lagun gaistuak eta aragizkuak, endamas emakumiak zelan engainetan dituben ta pekatu deungiaren sarian sartuten dituben arimak; zelan ardaozko konbitak ta jan edan laarregijak dagozan lekuban artuten daben indarra pekatu ezainak; zelan okasinoeko lekubetati alde egin biar dan; zelan geure begijak, mijna ta sentidubak edo zuzmaarijak gorde biar ditugun, arimia ta gorputza loitu legijeen gauzetati.

        Eskatu daijogun, bada, geure Aita zerukuari, bialdu daigula bere grazija. Ya ditxia daukagun ezkero bere aoti entzuteko garbitasuna gordetako bide zuzena ta biarrekua, gorde daigun geure bijotzetan, arimetan ta gorputzian kastidadia. Au galduta, geure gainera etorri ez ditezan Jaungoikuaren beraren maldezinoe ikaragarrijak. Jesukristo geure Jaunak egin daigula mesede au bere odol santubaren balijua gaiti. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa