www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



La Fontainaren Aleghia berheziak neurt-hitzez
Jean Baptiste Arxu
1848

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio informatiko honen egilea: Ricardo Gomez Lopez; E.H.U.

 

aurrekoa hurrengoa

        50
BI ADIXKIDIAK

 

        Bi adixkide Monomotapan

                Bizi ziren;

        Bataren gauza orotan

        Bestia ere nausi zen.

        Herri hartako adixkidiak

        Balio, umen tu, gurekoak.

        Gau batez bakoitxa lo zelarik,

        Ilhum piaz probetxatzia gatik,

        Adixkide bata ohetik jauzirik,

        Lasterrez lagunaren etxera

        Badoa, muthilen jaikiraztera.

        Loak etxe hartako atheak

                Berekatu zituen.

Oheko adixkidia espantaturik,

        Bere bolsa harturik,

        Bertan da armatzen

        Eta laguna ganat jinik

        Derio erraiten:

        Etzira hanbat ibilten

        Lo dutenian gendek eghiten;

        Eta uste dizit ghizon zirela,

Hobeki igaraiteko loko denbora.

        Jokian galdu zinukia

        Zure diru guzia?

        Ori ene bolsa.

Aharra zenbait izan baduzu,

                Onxa;

        Hotx, ezpatarekin nuzu.

        Ezta, derio adixkidiak

Gauza hoietarik bata ez bestia;

        Hortako ori ene eskerrak.

        Bena lo ninzalarik

Iduritu zitzaizt pixka bat tristia.

        Eghia zela uste ukenik

        Lasterrez honat jin nuzu;

        Madarikatu amex batek

                Ekarri nizu.

        Adixkide hetarik zoinek

        Hobeki zuen maithatzen?

Irakurzalia, zer zaik iduritzen?

        Gauzak balio dik jakitia.

        Eghiazko adixkidia

        Ala gauza eztia!

        Zure beharren ikhertzera

        Badoa zure bihotz erdira;

        Etzitu zu uzten

        Beharraren erraitera.

Amexak, ez deusak dizu loxerazten,

Adixkidia han denian zerbaiten.

 

aurrekoa hurrengoa