www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



La Fontainaren Aleghia berheziak neurt-hitzez
Jean Baptiste Arxu
1848

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio informatiko honen egilea: Ricardo Gomez Lopez; E.H.U.

 

aurrekoa hurrengoa

        21
EMAZTIAK ETA KOXELUA

 

Koxeluaren beghiratzia beno

        Deusik ezta gaitzago.

Emaztek eztiote hurrun erraman;

                Eta gauza hortan

Emazte dira ghizon hanitz.

Bere emaztiaren esprabi nahiz

Ghizon bat, gauaz haren saihexetik,

                Oïhuz da hasten,

Zer da hau? Jinko jauna, erraiten duelarik;

Eztiot ghehiago, naute urratzen...

Zer!... arraultze bat dut erruten!

—Arraultze bat? —hau duzula freskik

        Eta errun berririk.

Nihori ere eztuzu erranen

Bestelaz oilloa nute deithuren.

        Gauza hortan emaztia

        Orano zen berria,

Beste hanitz gauzetan bezala.

Gauza aisa sinhexi zuela

Jakinzazu, irakurzalia.

Bere Jinkoez hitz eman zuen

Hortaz deusik etzuela erranen.

Bena gauazko odeiren gainen

        Haren zinak joan ziren.

Arghi hastian ohetik jaikirik

        Emazte hau aski tontorik,

                Lasterrez doa

Bere aizoaren etxera

                Erraitera:

                Ene maitia,

         Eztakizu berria?

Eztuzu, othoi, deusik erranen

Bestelaz naizu joeraziren,

        Ene senharrak egun

        Arraultzebat dizu errun.

Othoi, eztezazula hitzik erran

        Barnen ez kanpoan.

—Trufatzen zira? dio bestiak,

Eztakizu onxa nor nizan.

Zoaza, eztezazula loxaik ukan.

        Errulearen emaztia

        Bere etxerat da jiten

         Eta aldiz bestia

Berriaren erran nahiz erratzen.

Iaurtzen du hamar lekutan;

        Arraultze baten tokian

        Hirur ditu ezarten.

        Gauza hor ezta egoiten;

Beste emazte batek behariala,

Ahapetik lau errun tiela

                Du erraiten.

        Eta nola ere ahoz aho

        Berria jin beitzen handiago,

        Arraxa beno lehen

        Errana izan zen

        Ghizon hark ziela errun

         Arraultze berehun.

 

aurrekoa hurrengoa