www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



La Fontainaren Aleghia berheziak neurt-hitzez
Jean Baptiste Arxu
1848

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio informatiko honen egilea: Ricardo Gomez Lopez; E.H.U.

 

aurrekoa hurrengoa

        11
LEHOA ETA ELXOA

 

Hurrun hebentik, hurrun elxo txarra,

Lur gorotza, zioan lehoak elxoari.

Elxoak emaiten derio gherla.

Uste duka hire erreghe izenari

Beldur dudala ukenen?

Elxoak deio erraiten;

Idia hi beno, azkharago duk,

Eta nik nahi bezala joaitenduk.

Hitz hoiek tielarik erraiten

Gherla du berehala hasten.

Lehenik egoiten da hurrunti,

Ghero bere exaia hartzen lephoti.

Lehoa kasik da erhotzen;

Ahotik gahuna du galzen.

Beghiak ari zaizko tximistaz

Eta bera dago orroaz.

Bazterrak oro dira loxatzen;

Ihizi guziak aldiz gordatzen.

        Loxeria hori da

        Elxobaten lana.

Ullu txar horek eztio phauzurik emaiten,

        Behin bizkarra,

        Ghero sudurra

        Dero ausikitzen,

Eta ghero sudur zilotik zeiko sartzen.

        Lehoa da errabiatzen.

Elxoak aldiz karkaillotxez,

Exaiaren khexian ikhustez,

        Erri du eghiten,

        Berari zeren

Aztaparrez eta hortzez lehoak diren

        Min eghiten.

Leho gaizoak bera du kolpatzen,

Buztanaz saihexak ditu joiten.

Airian herox eghitez

Eta sobera khexatzez,

Akitzen da eta flakatzen,

Eta lurrerat erailtzen.

Elxoa badoa botzturik

Bitoria, erraiten duelarik.

Guzier dio tutez: bitoria!

        Bidian du edireiten

        Ainharbabaten

Zephoa, eta han uzten bizia.

Zer deiku elhe honek ikhasten?

Bi gauza: lehena, gure exaien

        Gaixtoenak

Ussu direla txipienak.

Bigherrena: Eghiteko handietarik

        Jalkirik,

Txipienetan,

Hanitz alditan,

Egoiten ghirela ithorik.

 

aurrekoa hurrengoa