www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



La Fontainaren Aleghia berheziak neurt-hitzez
Jean Baptiste Arxu
1848

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio informatiko honen egilea: Ricardo Gomez Lopez; E.H.U.

 

aurrekoa hurrengoa

        12
LEHOA ETA ARATHOA

 

        Ahal oroz mundu guziari

        Izan, adi bethi zerbitzari,

        Hanitz aldiz txipienak

        Dituzkek sokorzaleak.

Eghia hau bi ghezur hoietan

Ikhassiren duk aisa eta bertan.

Lehobaten aztapar artian

Arathobat, lurpeti jalkitian,

Uste gabe, zen ediren.

Ihiziren erreghia

Ordian jakin zen

        Norzen,

Eman zeron bizia.

Honki eghin hori etzen galdu.

Nihork sekula sinhexi lukia

Arathoaz lehoa dela behartu?

Gauza da hatik eghia.

Oïhanetik jalkiten zelarik

Lehoa saretan izan zen atzamanik,

        Eta sare hoietarik

        Etzaitien jalki.

Hara lasterrez arathoa helturik

Hainbeste du eghiten bere hortzeki

        Zoin beitu hausten

        Sarearen puntia.

        Indarra etra errabia

                Eztia

Pazienzia bezain baliatzen.

 

aurrekoa hurrengoa