www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



La Fontainaren Aleghia berheziak neurt-hitzez
Jean Baptiste Arxu
1848

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio informatiko honen egilea: Ricardo Gomez Lopez; E.H.U.

 

aurrekoa hurrengoa

        8
HARITZA ETA KANABERA

 

Kanaberari haritzak

Behin erran zeion:

Ezteizu zuri Gainkoak

Eman sortze eta indar hon.

        Erreghexopitbat

                Zuretzat

Karga handia duzu.

Naturak oghen dizu.

Aizen haur txipiennek,

Urrari irri eghinerazlek,

Deizie buria aphalerazten.

Gure belarak, Ahuñe bezain gora,

Ekiaren leinhurak ditizu baratzen,

Tenpestak ere bai gahaitzen.

Oro zurezat ditzu hegora;

Guziak iphar zitatzut iduritzen.

Oraïno sortbazinte ene osto pian,

Nonbait, ene zain hoien artian,

Zoinez betitut bazterak estalzen,

Etzunuke zuk hainbeste minik;

Beghira zinzaket tenpestatik.

Bainan kasik bethi zira sortzen

        Urraren ondoetan,

        Aiziaren lurretan.

Natura zurezat ezta xuxena,

Eghiazki, baina bai amaizuna.

Zure pietate hau, dero zuhatzak,

Emaiten deizu, arauz, zure bihotz honak;

Bena ezazula ukan anxiarik

Aizen eztit zuk beno loxarik.

        Baniz ere aphalzen

        Enuzu ni hausten.

Oraïdano aizen kolpu izigarriari

Lerdenik etxeki duzu zuk bizkarra,

Erakutxi ere zer duzun indarra;

Bena biak ghitien beha urhenziari.

Zutelarik hitz hoiek erraiten

Zeru zolatik khexu da jiten

Orroaz, odei sabelian

Hegoaren seme ghehiena.

Azkharena baiere gaiztoena.

                Ordian

Zuhainac azkhar du etxekitzen;

Zuhatzak buria du aphalzen;

Bere indarrak dutu hegoak doblatzen,

Erroz gora aldiz aurthikitzen

Buruz kasik joiten zuena zelia

        Zankoz ere bai ifernia.

 

aurrekoa hurrengoa