47 ZAPATAINA ETA DIRUDUNA
Zapatain bat goizetik araxera
Kantarrapikotxez ari zen.
Haren ikhustez
Eta enzutez
Handi zen plazera,
Botza beitziren erabilten
Ederki goiti behera.
Zuhurrak baino irusago zen.
Haren aizoak, diruz josiak
Kantu, ez loik etzuen eghiten,
Dirudun ghizon bat beitzen.
Behin ere arghi hastiak
Lo bazeion igorten,
Zapatainaren kantiak
Zuen iratzarerazten.
Gure dirudunak zuen galthatzen
Zeren merkatian loa etzen salzen,
Edaria eta janharia bezalak.
Kantazalia bere jaureghiala
Du jinerazten
Eta galthatzen:
Errazu, ori,
Jaun Gregori,
Urthean zenbat duzu irabazten?
—Urthean! dio zapatainak,
Nik eztit hola kontatzen
Ez eguna egun gainen ezarten;
Aski dit, ene fedia,
Urthe buriaren atzamaitia:
Egun bakoitxak ditazut emaiten
Bere oghia.
—Erradazu beraz,
Zer duzun egunaz
Irabazten?
—Behin ghehixago,
Ghero gutixago.
Min handia, jauna, min handia
(Hori ezpaliz gure irabazia
Lukezu ederki sorthia)
Min handia bai, urthe egunak
Zeren diren laurdenkatiak.
Phestek ghitizie lehertzen
Batek bester oghen dizie eghiten;
Eta bethi gure aphezak
Saindu berri zenbaitez
Kargatzen tizu goiz mezak.
Dirudunak erri eghitez
Zapatainaren hitz hoiez
Erraiten do: nahi zitut egun
Aberatx eghin. Ehun
Lus hoiek hart zatzu,
Behar orduko beghira zatzu.
Zapatainak uste uken zien
Lurrak ehun urthez eman zien
Diru guzia zuela ikhusten.
Bere etxerat da joaiten.
Ezkaratz pian ditu gordatzen
Dirua eta boztarioak.
Adio kantiak:
Guri phena emailiaren
Irabaztian
Botza galdu ziren;
Etxetik loa zeion joan,
Etxeliar jin zeitzon phenak,
Aiherrak eta loxeriak.
Diru beghiratzen cgunaz
Ari zen, eta gauaz
Herotxik gathuek bazuten eghiten,
Dirua zeioten ebasten.
Ghizon gaixoak azkenian
Iratzartzen etzenaren etxera
Joan behar uken zian
Erraitera:
Emadatzu ene kantuak eta loak,
Eta hart zatzu zure lusak.
|