www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



La Fontainaren Aleghia berheziak neurt-hitzez
Jean Baptiste Arxu
1848

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio informatiko honen egilea: Ricardo Gomez Lopez; E.H.U.

 

aurrekoa hurrengoa

        14
ERBIA ETA IGHELAK

 

Erbi bat bere ohian amexetan zen.

(Zer eghin ohian amex baizik?)

Hanitz zen erbi debeiatzen,

Triste beitzen, loxak eiharturik.

         Gente loxorrak,

        Zioen, eztia dohaxiak;

Eztiote jan poxirik ghizenzeko;

Bethi plazerik gabe, bethi lasterka,

Holaxet niz ni bizitzeko:

Eta loxaz (Gaincoak deidala pharka!)

        Eztiot eghin loïk

        Beghiak zabalik baizik.

        Ezazula loxaik uken,

        Erranen deit kasko honbatek

        Loxa ahal deia uzten?

Eghiazki, ustedut ghizonek

Nik bezain dutela loxa handia.

        Hola minzo zen erbia

        Beha zelarik egoiten.

Etzakien zer eghin, anxia zen;

Osto baten itzalak edo heroxak

        Emaiten zeitzon helgaitzak.

Gaiza hoietan zielarik gogoa,

        Azanza bat du enzuten;

        Bere xiloaren ondoa

        Lasterrez du atzamaiten.

        Igaraiten zelarik

        Putzubaten ondotik,

Ighelak urren barna dira jausten

Eta bere xiloetan gordatzen.

O! ô! dio, nik ere bester duta loxa eghiten!

Ene ikhustiaz gentiak direia izitzen!

        Zer dute animale hoiek?

        Gherlari handia niza arren!

        Oraï ikhusten dut loxorrek

Loxor handiagoak dioztela ediren.

 

aurrekoa hurrengoa