www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



La Fontainaren Aleghia berheziak neurt-hitzez
Jean Baptiste Arxu
1848

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio informatiko honen egilea: Ricardo Gomez Lopez; E.H.U.

 

aurrekoa hurrengoa

        6
HIRIKO ARATHOA ETA KANPOKO ARATHOA

 

Behin hiriko arathoaren etxera

Kanpoko arathoa kumitatia izan zen

Txorizko apairu batetara,

Biak adixkide hon beitziren.

Turkia oihalbaten gainen

Apairia hedaturik izan zen.

Eztut erranen zer bizia

Adixkide hoiek eghin zuten.

        Hona zen apairia

        Deusit menx etzuten.

Barazkariaren erdian

Amurratiak izan zian.

Borthan herox bat dute enzuten;

Behala adixkide hoiek barnia husten,

                Eta laster eghiten.

        Herotxa da ixiltzen.

Akaba dezagun apairia,

        Dio hiritarrak.

—Egunko badizugu asia,

        Dio kanpotarrak,

Bihar ene etxera zira jinen,

Ezteizut hain apairu ederra emanen.

Bena herotxik eztuzu enzunen.

Adio arren, enuzu mengoa plazeren

        Loxareki hartzen direnen.

 

aurrekoa hurrengoa