www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



La Fontainaren Aleghia berheziak neurt-hitzez
Jean Baptiste Arxu
1848

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio informatiko honen egilea: Ricardo Gomez Lopez; E.H.U.

 

aurrekoa hurrengoa

        10
OXOA MINZO HAXERIAREN KONTRA TXIMINOAREN AITZINIAN

 

Oxobatek zion ebaxi zaiotela

Eta haxerik, haren aizoak,

Bizi aski gaixtokoak,

Ohoinkeria hori eghin zuela.

        Tximinoaren aitziniala

        Jiten dira bi aizoak.

Emaiten duzte bere arazoak,

Batak hola, bestiak hala.

Kaxetan gainen izerdiz zagoen

Tximinoa; egundano ezuen

Gauza belzagorik ikhussi.

Aizoak hitzkatzen dira biziki,

        Oïhuz, marraskaz

        Eta debrukaz.

Tximinoak hoien gaixtokeria ikhussirik

Diote: aspaldian zirade ezaguturik,

        Ene adiskidiak,

Etziraie itzuliren botzak.

Oxoa, hik duk erran

Zerbait deierala eraman,

Nahi bada deusik eztian galdu.

Haxeria, hik duk aldiz hartu

Zer ere beteie galtatzen.

Tximinoak uste zuen

Nolako nahi erranak

Kastigatzen dituela gaixtoak.

 

aurrekoa hurrengoa