www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



La Fontainaren Aleghia berheziak neurt-hitzez
Jean Baptiste Arxu
1848

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio informatiko honen egilea: Ricardo Gomez Lopez; E.H.U.

 

aurrekoa hurrengoa

        13
URZOA ET INHURRIA

 

        Ihizi txipiagoetarik

Da beste exenploa idokirik.

Erreka argibaten ondoan

Urzobat edaten arizelarik,

Inhurribat, buria aphalturik

        Urrerat zen joan.

Itsaso hartan inhurria

        Igherika zabilan,

        Galzera zoan bizia,

Bazterra atzaman ezpeitzioan.

        Karitatez urzoak

Belhar bat derio aurthikitzen.

Belharra atzamanik inhurriak

        Bazterrialat da jiten,

Eta urretik bizirik jalkiten.

        Ihizlaribat aurthoxik

Hanti da igaraiten,

Eta urzoa ikhussirik,

Hilen direla pensaturik,

Emeki, emeki da joaiten.

Haren hilzera delarik isseiatzen

        Inhurriak aztaletik

        Du aussikitzen.

Ihizlariak burua itzulzen;

Urzoak hura du enzuten

        Eta hegaltaz joaiten.

        Ihizlariaren afaria

Urzoareki da hegaltazen

        Eta gosia

Bera zaiko egoiten.

 

aurrekoa hurrengoa