www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



La Fontainaren Aleghia berheziak neurt-hitzez
Jean Baptiste Arxu
1848

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio informatiko honen egilea: Ricardo Gomez Lopez; E.H.U.

 

aurrekoa hurrengoa

        26
HAXERIA ETA ZIKOINA

 

Haxeri jaunak behin

Beghiatu zien berekin

Zikoina barazkaitako;

Guti, guti zuten jateko.

Jaunak bere apairuko

Moillia mehe bat zien;

Eskele ghisan zen bizitzen.

Gathulu zabal baten barnen

Moillia hori ezari zien.

Zikoinak bere mosko luziaz

Txortik atzaman etzioan:

Koki txarrak bere mihiaz

Oro xiflatu zian.

Falsukeria hortzaz mendekatzeko

Zikoinak barazkaita du kumitatzen.

—Gogo honez, derio erraiten

Haxeriak; ene adixkidentako

        Bethi nuzu lehian.

Egun eta oren erranian,

Badoa lasterka zikoinaren etxera.

Edireiten du etxe hori ederra,

        Eta barazkaria

        Ezin hobeki erria.

        Gosia zien handia,

Gose menx ezpeita haxeria.

Araghi ussainak plazer zeion eghiten,

Hona zela zeion iduritzen.

Apairia izan zen zerbitzatia

Unzi lepho luze batetan;

Zikoinaren moskoa han

Doidoia zen sartzen.

Haxeri horrek zien

Lodixeghi sudurra.

        Ixil ixila itzuli zen

        Barurik bere etxera;

        Ahalketurik oillo batek

Atzaman balu bezala;

Ezaririk sabel pian buztana

        Beharriak aldiz behera.

Falsia, hau hire duk izkribatia;

        Igurikak bethi ordaria.

 

aurrekoa hurrengoa