www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



La Fontainaren Aleghia berheziak neurt-hitzez
Jean Baptiste Arxu
1848

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio informatiko honen egilea: Ricardo Gomez Lopez; E.H.U.

 

aurrekoa hurrengoa

        31
AXOA ETA HAREN BI NESKATOAK

 

Axo batek bi neskato bazutien

Irule hobenetarik ziradien.

Axoaren lan handiena

Zen haier ematia lana.

Arghia beno lehenago

        Murkuillak,

        Ardatzak

Zoin beno lasterago,

        Egun oroz lanian

        Parrastaz ari zian.

Iguzkia jaiki gabetarik,

Oillarra kukurukuz hassirik,

        Axoa zen iratzartzen.

        Oheti jauzi eghinik,

        Axotto hau, bilauzirik,

Lasterrez, aurthoxik zen joaiten,

        Kanderabat eskian,

        Khexia belarrian,

        Neskatoen ohera

        Haien jaikeraztera.

        Neskato hoiek loian

        Gogo honez zaudian.

        Axoaren botziala

        Pizten zeien odola.

        Batak beghia zabalturik,

        Bestiak bessoa hedaturik,

        Bere hortzen artian zuten

                Erraiten:

        «Oillar debria!

        »Galduren duk bizia!»

        Erran zuten bezala

        Jakinzak, irakurzalia,

        Buhurtu zutela

        Oillarari lephoa.

        Zer zen haien gogoa!

        Zoinen tontoak ziren!!

        Etzen hobetu haien zorthia,

        Nahi bada galdu zuen

        Oillarak bere bizia.

        Axoa gauaren erdian,

        Bere zankoen gainian,

        Harat, honat dabila;

        Galdu zuen izkila.

        Zer nahi tenorez jaikirik,

Beldurez orena zen igaranik,

        Bere etxe guzia

        Goiti behera zuen ezarten,

Eta neskatoak oïhuz jaikirazten.

        Hola hola, hanitz aldiz,

Eghiteko gaixtotik jalki nahiz

Eghitekoa dugu txartzen,

Ghihauren putzian ghira ithotzen.

Gure faltaz erorten ghira

        Mandotik astora.

 

aurrekoa hurrengoa