3 BI MANDOAC
Bi mando zoatzan bidian;
Batak olho bestiak diru bizkarrian.
Diru zuen mandoa, buria txutirik,
Zango arhinez bazoan,
Txinxila iharausten zuelarik.
Ohoinek, bidiala deithurik
Diruaren zeiniaz,
Eta haren mengoaz,
Mando diruduna dute baratzen,
Eta kabasturutik atzamaiten.
Mandoak, bihurtzen zelarik
Ganibet txistaz kolpaturik,
Inzirikotxez zioen:
Oi! hau da bai eni hitzeman zeitena?
Ene laguna
Minik gabe badoa:
Ni niza erorien
Eta hemen hilen?
Adixkidia, lagunak derio erraiten,
Eztuzu ez hon bethi
Jaun hand' izatia:
Eihera zainbat, enia bezala,
Izan baliz zure nausia
Etzinate oraï hain eria.
|