www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



La Fontainaren Aleghia berheziak neurt-hitzez
Jean Baptiste Arxu
1848

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio informatiko honen egilea: Ricardo Gomez Lopez; E.H.U.

 

aurrekoa hurrengoa

        16
KHAMELIA ETA MAKHILAK IGHERIKAN

 

Lehenik kamelubat ikhussi zienak

Lasterka harenganik hurruntu zen;

        Bigherrena huillantu zen;

Kabasturu bat hirurgherenak

        Harenzat eghin zuen.

Holaxet ussu gauzen ikhustiak

Eder eghiten tu itsusiak.

Eta zer ere iduri beizeikun izigarria

Gurezat ezti da edireiten;

Askida haren ussu ikhustia.

Gauza hortan ghirenaz gheroz,

        Ghizon batzu zaudien

Beha zer urrak eramaiten zien.

Batek, so eghinik beghi oroz,

        Zioten unzi bat zela.

        Denbora gutitan barnen

        Gauza hori izaten da,

        Xahakoa, baxeta

        Eta haxe egurra.

        Azkenian ikhssi zuten

Makhilak zirela igherika joaiten.

        Hanitz badira mundian

        Hola ikhusten dienik.

        So eghiten denian

                Hurrunetik

                Zerbait da;

Huillanetik so ghin eta deusik ez da.

 

aurrekoa hurrengoa