www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



La Fontainaren Aleghia berheziak neurt-hitzez
Jean Baptiste Arxu
1848

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio informatiko honen egilea: Ricardo Gomez Lopez; E.H.U.

 

aurrekoa hurrengoa

        23
ARZAIÑA ETA HAREN ARREZ SALDOA

 

        —Zer! bethi menx dutek

        Zonbait ene arrez saldotik?

        Hoien kontatzez eztuket

        Sekulan nik probexurik?

        Oxoak deitazta janen!

        Elgarreki mila ziren

Eta eramaitera utzi dute Marroa,

        Marro, ene ahari gaizoa!

        Jarraikiten zaitadan

        Oghi poxibaten, hirian,

        Jarraiki zatien mundu bazterriala!

Jiten zen lasterrez en xurulala:

        Hurruntik senditzen nundian.

                Ai ene Marroa,

                Ahari gaizoa!

Ghillen, elhe hoiek erran tienian,

Bere Marroaren ohizpena

        Ezarririk bihotzian barna,

        Arres orrori da minzatzen.

        Ahariak, anxiak, axuriak

        Loxa ez izatez ditu othoitzen,

Erraiten derelarik haien ikhustiak,

        Junto badira egoiten,

        Oxoak dituela izituren.

        Harriak bezala egoiteko

        Bat bakoixak eghiten du boto.

        Nahi dugu, zioten, itho

                Behala, Marroa

                Jan deikun oxoa.

        Bakoitxak buriaren gaineti

         Zin eghin zien gogoti.

        Ghillenek hoier zien sinhexi

        Eman ere bai besta berri.

        Bena arraxa beno lehen

        Gauzak gaizki itzuli ziren.

                Oxo bat agherturik,

Arrez soldoak laster du eghiten.

        Aghertu ezten oxorik

Haren itzala baizik etzen.

                Minza zite genter,

                Bihotzik eztiener,

Hanitz deizie hitzemanen.

        Bena perill txipienian

Dizie bihotza galduren;

        Eta zure erranian

        Ez fidaturen.

 

aurrekoa hurrengoa