www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



La Fontainaren Aleghia berheziak neurt-hitzez
Jean Baptiste Arxu
1848

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio informatiko honen egilea: Ricardo Gomez Lopez; E.H.U.

 

aurrekoa hurrengoa

        1
BELIA ETA HAXERIA

 

Zuhain baten kukulan jaririk,

Bele jauna zagon gaznabat moskoan.

Haxeri jaun usainaz deithurik

Ghelditu zen zuhainaren ondoan.

Hitz hoiek diotzu hegaltariari:

Egun hon, agur, gure jaun beliari!

Zoin pollit, zoin eder den!!

Eghiazki, zure botzak zaiaren

Balinbadu iduria,

Bortutan diren ihizi ederrenen

Zu zira erreghia.

Beliak, hitz hoietzaz hanturik,

Bere botz ederra erokutzi nahidu;

Mosko handibat zabalturik,

Gazna lurerat uztendu.

Haxeriak, gazna atzamanik,

Beliari erran zuen ordian:

Jakinzak, jauna, lausenkaria

Hari beha denaren khostuz mundian,

Bethi danik izan dela jankidia.

Ene lezioneak, arauz, balio-dik

Gaznabat segurki.

Bere tontokeriaz ahalketurik

Beliak, berantxki,

Zin eghin umen zuen

Ghehiago ezutela atzamanen.

 

aurrekoa hurrengoa