Ahapetik
Mikel Ibarguren

Kutxa, 2007

 

 

8

 

Arrazoi zenuen

ez neukan galdera guztientzako erantzunik,

baina zure soak

min eman zidan begiratu zidanean.

 

Agian inor gabeko gorputzak

dira gureak,

hutsik daude begi barruak,

hutsik gomutak ere,

eta betirako ezer ez den ziurtapenarekin

dena joan badoa.

 

Ahaztura izan ezik.

 

Ahapetik
Mikel Ibarguren

Kutxa, 2007