Ahapetik
Mikel Ibarguren

Kutxa, 2007

 

 

12

 

Ilunabarra kaleen gainera abailtzera doa

eta ni zalantzaz hartu ohi dugun bide horietatik

joan naiz berriro,

ezabatu ezin diren lekuak badirelako gogoan txertaturik,

inork ez dakizkien pausoak birgaitu ostean

beti izango dut leku bat gorderik gu biontzat,

beti izango dut alde hau menturari lekutua,

errepikaezinak diren momentuak bizitzeko,

gauzen hastapenak amaitu ez daitezen,

gabezien akorduei eutsi ezinik bada ere

zure lorratzen iragan galdua aurkitu ahal izateko.

 

Ahapetik
Mikel Ibarguren

Kutxa, 2007