Ahapetik
6
Berriro saia ninteke baina
inoiz baino gehiago dira gailendu beharreko oztopoak.
Eguzkiak erretako begiztak etetera doaz
eta ezin gorderik nabil bozkario honen larritasuna.
Gauza galduen zerrendan ezarriko ditut
asebetetzen ez nauten jomugak,
galmen zaizkidan urrats nekatuak,
desagertuko ez diren ainubeak, pilaturiko ezintasunak.
Etorriko denaren geroa baizik ez zait gelditzen
hatzamar egarrituekin zugana egiteko,
instanteen iheskortasunari itzuri eginez,
nora joan ez dakienarentzat
ezin zeharka daitekeen paraleloa baita
horizonte urrun hori
Ahapetik |