Ahapetik
Mikel Ibarguren

Kutxa, 2007

 

 

7

 

Udagoienak ahoz aho dakar

zure gomuta nire oroimenera.

 

Gure galerak betirako

iraun lazakeen beldurrez

keinu sotilenek gogobetetzen gaituzte

hitz biluzienek hunkitzen.

 

Esan ezin diren atsekabetan harilkatu zait biotza,

ukabila odolbildu,

baina orain

etorriko zaren ala ez jakin nahi dut,

gauez honaindian izango zarenez

beste begietara lekualdatu aitzin.

 

Ahapetik
Mikel Ibarguren

Kutxa, 2007