Ahapetik
9
Begira hotzaren arkupe okertuak
argiaren dekadentzia
desanparo handienean jasaten.
Ikusi nola egiten duten hostoek
beren buruaz beste
udazkenaren adarretatik.
Edo nola hasi den eratzen eguna
gure gorputzak ahantzita
ausentziari bide emanda.
Begira.
Ahapetik |