Ahapetik
Mikel Ibarguren

Kutxa, 2007

 

 

45

 

Kale hustu haien tolesdurak berrosatzen dihardut,

noiz arte luzatuko den jakin minez,

gaurtik biharrerako distantziak nahi nituzke laburtu

baina ezin dut,

nahi nuke besteen gain utzi oraina eskuratu,

ahoz aho mindurak osatu,

ezinean nabil ordea

alderik alde zabaldu den espazio mugagabea

ezin zeharkatuz,

iraganaren egonezinak gaztigatzen nau

hotz honen bihotzetik irten

eta gauaren altzora egin duzun arte.

Besarkatu egin nahi zaitut, besarkatu

gorputzetik urrun sentitzen ditudan beso hauekin.

 

Ahapetik
Mikel Ibarguren

Kutxa, 2007