Ahapetik
Mikel Ibarguren

Kutxa, 2007

 

 

41

 

Nire oraina dabilen harria da.

 

Hitzez haragoko jarrerak gaitu elkartuko,

non oroimen azkenduak errauts bihurtuko diren

betirako,

non denborak ez digun gehiago

ihes egingo.

 

Amilean hondoratuko gara ezinbestez

gauberandua urrun bada ere,

alferrik gara oldartuko,

alferrik haztatuko ditugu besteen desirak,

gure ezaldiak geuk behar ditugu eraman,

geuk ditugu bizkarreratu behar

eta pilatzen doazen orduez haratago

geure egin behar dugu egun bakoitza,

bizipen bakoitza,

ez dut gehiago

zure iraganeko amesgaitz ainguratua izan nalti.

 

Ahapetik
Mikel Ibarguren

Kutxa, 2007