Ahapetik
Mikel Ibarguren

Kutxa, 2007

 

 

40

 

Begiak ezin bildurik

argitasun bila jo dut ilunpean barrenuts,

zalantzen debadioetan desegin burutazioak dauzkat

barne-muinetan aterpeturik,

nigandik urruntzen doazen hitzak gorde ezinda

eskuok sustraitu nahi ditut nire sabelpean

hezur-haragizko gorputzean,

ez dut besterik behar, ez dut beste ezer nahi

zure hurbiltasuna baino,

edonon, edonola

itzulbiderik ez duen urratsen bilaketa

ez dadin azkena izan,

datorkeen laudorio hori ez dadin gure galera izan,

ez dadin inola

nire bakardadea zure leize bilakatu.

 

Ahapetik
Mikel Ibarguren

Kutxa, 2007