Ahapetik
Mikel Ibarguren

Kutxa, 2007

 

 

20

 

Betazaletan gordea daramazun soa baitaratu eta

desagertu egin dira gauza guztien itzalak.

Iraganera lotzen gaituen soka eten ezinda

mingarri zaizkigu desgogoan ditugun izenen aurpegiak,

egunetik egunera hedatzen doan ezintasuna baino ez

          dago

emergentziazko hitzak bilatu ostean,

norabide ezaren mendean badoa oraina

eta asetzen ez gaituen irudipenetan oinutsik gabiltza

ahotsa ahotsari segika,

zer irabazi eta zer galdu dugun galdezka.

Eta hala ere

kezka eta galdera berberak ditugu gordetzen

isilean,

ezin eramanez,

denbora lekuko jasanezin dugula.

 

Ahapetik
Mikel Ibarguren

Kutxa, 2007