Ahapetik
Mikel Ibarguren

Kutxa, 2007

 

 

39

 

Habitatu gabeko gorputzak dira gureak batzuetan,

hutsalak dira,

bazter utzitako sentipenak ditugu iraunkortzen,

osatzeke dauden zauriez galdetzen dugu

ezpain minberatuak musukatu ondoren.

 

Abandonatu beharra daukagu betierekotasun hau

higatu gabeko denborak irents ez gaitzan,

baztertuak izan baino 1ehen

etenik gabe eman diezaiogu elkarri,

ez dut gehiago hitzik ahoratuko,

ez dut errendatuko gogoa neguminera,

zure aiduru egongo naiz,

han edo hemen,

larritasunaren erroetan mututurik,

zure larmintzaren bizkarrezurrean ezdeus

oinaze urtuan aurkitzen nauzun arte.

 

Ahapetik
Mikel Ibarguren

Kutxa, 2007