Ahapetik
Mikel Ibarguren

Kutxa, 2007

 

 

42

 

Etxe abandonatuen leihoetan ez da inor bizi

zure beso nekatuetan besarkadarik ez den bezala.

Une hau noizbait bizi izanaren sentsazioak hartu nau

eta inork ezagutuko ez gaituen aldirietan ibiliko gara

ezin gauza daitezkeen aldarrien susmopean lekutuz.

Gure barnean noizero itzartzen den bakartasunak bizi

          gaitu,

urrun honetatik hurbil hartara zenbat dagoen jakin gabe,

muga ezinak diren norabideak ditugu hartuko

hausturak zenbatu ahal izateko,

denboraz beste egin dezagun,

zaurien barnean zorna gaitezen,

negu-mineko arrastoetan gailenduz

berandu gabe

biharrak gehiago itxaron ez dezan.

 

Ahapetik
Mikel Ibarguren

Kutxa, 2007