Ahapetik
Mikel Ibarguren

Kutxa, 2007

 

 

48

 

Ausentzietan lokartuak bizi izan gara noizbait

baina nire isiltasunak

ez dizu alde bakarreko epairik onartuko.

Askatasunaren ezinbestekotasuna ametitu genezakeen

errealitate guztien itxuraldaketak

guregan ito aurretik.

Ez daukagu zereginik gainera datozkigun ezorduen

          aurka,

irudi basatienen begirale bilakatuko gara,

oinazearen hegal zorroztuak gaitu zaurituko,

egun ankerren geldotasuna pairatuko,

alferrekoak dira ordea arrazoiketa guztiak

udako euri epelak bustitako

betileen desolazioa jasan behar izan genuenontzat.

Suntsiezinak diren jarrera hertsietan hartzen dugu

          aterpe,

inoiz ukitzera iritsi garen sentipena deskribatzeko

          beldurrez,

hurbilen egiten zaizkigun doinuen urradurak barneratuz

larrimin bortitzenak jasango ditugu,

nahiz eta ez garen ohituko besteen onespenera

hemendik egin dezakegu beti aurrera

ilusio galduen erantzukizunik gabe

biharra anekdota huts izan ez dadin,

biharra gaur guztien berme izan dadin.

 

Ahapetik
Mikel Ibarguren

Kutxa, 2007