Ahapetik
Mikel Ibarguren

Kutxa, 2007

 

 

46

 

Azkenaurreko betebeharra izango da honakoa,

bihotz itxien barrualdera

zer dagoen asmatu nahian nabil

hurbilen egiten zaidan isilgunetik.

Barrena gotorturik

momentua bizitzera natorkizu

arnasbeheran,

noiz zeureganatuko nauzun aiduru,

behin-behineko edo behin betirako,

etorriko denaren ezjakintasunean

hunkiduraz

amiltzera noa

labana lurrera bezala

ahobiko.

 

Ahapetik
Mikel Ibarguren

Kutxa, 2007