Ahapetik
Mikel Ibarguren

Kutxa, 2007

 

 

33

 

Galdutzat eman genuen itxaropena

berreskuratu dugu azkenean

hala ere ahopean sortu esamesek

ez gaitu batere lasaitu.

 

Aurrez aldetik galbidea izango dela pentsa arren

biziraun nahian goaz aurrerantz horretara,

atsedenik hartu gabe,

oinatzak betiko bidean areagotuz.

 

Kristalezko baso garbia bezain huts

agertu da gaur goiza.

 

Ahapetik
Mikel Ibarguren

Kutxa, 2007