Ahapetik
Mikel Ibarguren

Kutxa, 2007

 

 

11

 

Ez esan gehiago hasieratik ekiteko,

oinazearen urraketak banaka zenbatzeko,

ezin esan direnek min ematen dutela

atzendutako bozkarioak ihes egiten digunean.

Edonora doazen egunen atzetik noa

ezer berririk gabe,

ispiluaren barneko paisaian

ezabatuz doaz zure urratsak

eta isil-hizketen zelata egin beste aukerarik ez dugu

betetzera datozen iragarpenen itxarongelan.

 

Ahapetik
Mikel Ibarguren

Kutxa, 2007