Ahapetik
23
Barnean dugun ondoeza urratu ezean
iraun lezake bizikidetza honek,
hitzen arteko loturak dira estutuko
badakigu eta noiznahi helduko dela aukera berri bat
atzean utzitako zailtasun guztiak gainditzeko.
Baina momentuz urrun honetatik
haragoko lautadak kausitzea besterik ez dut eskatzen
distantziak lehengoratu baino lehen
gure urratsek haienekin bat egin dezaten
kristalezko kale hauskorrak iragateko.
Ahapetik |