Ahapetik
Mikel Ibarguren

Kutxa, 2007

 

 

29

 

Hitz egin duzu

eta zure eleak

aingura baten pisua hartu du.

 

Mahats zuriak bezalakoak

dira zure malkoak

negar egitean.

 

Hauskorra da zure hutsunea

ezintasunaren leizean

bakarrik gelditu zarelarik.

 

Irri egin duzu

eta zure irribarrea

luma bat bezain arin begitandu zait.

 

Ahapetik
Mikel Ibarguren

Kutxa, 2007