Ahapetik
17
Bakarrik gelditu naiz
eta gauza bakoitza bere galerak darama.
Orain ez nuke asmatuko zure simetria sotil hori
trazatzen,
ez nintzateke ausartuko esaten egun bakoitza leiho
irekia denik
ihes egin dezagun inora,
hausturez bizirauten dugunontzat
urruntasuna dugu galbide, urruntasuna bizi-bide,
horregatik uler nezake zure eskuen mintzoa,
zure bihotzaren dardara
baina ez etorri
itxaropen faltsuak berritzera,
iragan garaiak ekartzera,
beti geldituko da zerbait ezabatzeke,
ahaztutako aurpegiren bat gogoratzeke,
eztarrian itotzen diren izenak ahoska ezinez,
zugan ikusi ditut oinazeak urratzen,
zugan aurkitu ditut errendatutako zainak
eta erori egin naiz, ezinbestez
itolarri honen zulora.
Ahapetik |