Ahapetik
27
Esaidazu nik sentitu dudana
sentitu duzula zuk ere.
Benetan badela desmaitatzea baino
are gauza okerragorik.
Esaidazu ahazturak ez zaituela
indiferente bihurtuko.
Gureaz besteko galerarik
badela besteen bihotzetan.
Esaidazu ez dela egia
gezurretan bizi izan garela,
ez dugula egia honetan bizi nahi.
Ahapetik |