www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak-I
Juan Mateo Zabala
1816-1833, 1996

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Sermoiak (I), Fray Mateo de Zabala (Luis Villasanteren edizioa). Euskaltzaindia, 1996

 

 

aurrekoa hurrengoa

5. PURGATORIOKO ARIMEEN
LENENGO SERMOIA

 

(B, 177-181.or.)

 

Audierunt quia ingemisco ego,
et non est qui consoletur me.
Thren. c.1.v.21.

 

        1. Jerusalengo uriak bere estutasun andien artean euki eban nekerik andiena zan bere burua bakarrik ikustea. Aberats egoanean Dabid eta Salomon-en egunetan, guztiak gura euden adiskidetzat euki. Erregeak emoiten eutsezan doe andiak: uri ta erriak ekarten eutsen ondasun andiak: erreinuak gura ebeen bere laguntasuna, eta guztiak dei egiten eutsen ao betean zorioneko eta bedeinkatea: baia arako bere arerioen menpean ikusi zanean eta guztia banatu pobre, eta negargarrizko premiña estuturik egoanean etzan aurkitu nok poztu egian: arako leen guzurrezko adiskide zireanak, burla eta barre egite eutsen, eta lagunik maiteenak zireala esaten ebeenak, areriorik gogorren biurtu yakozan. Leenago alabetan ebeenak, orain zorroztuten dituez euren miñak bere kontra, eta leen anditasun, edertasun eta ondasunakaz poztuten zireanak, gero atsegin artuten dabe iruli, banatu eta errerik dakuselako. Eskerdeunga gogor onexek minik andiena emoiten eutsen, eta alan ziñoan, esan bere Jeremias Profeteak Jerusalem-en izenean: Dei egin neutsen adiskideai; baia ez eusten iñok yaramonik egiten. Vocavi amicos meos et ipsi deceperunt me. Enzun zituezan nire negarrak, baia ez ninduan iñok pere poztu egin gura izan. Audierunt, etc. Ain zan andia adiskide onen gogortasunak emoten eutsan nekea ze, eskatuten eutsan Jaunari arren bada ikusi egiala gogortasun ikaragarri au, eta emon eioela merezidu euden kastigua, eta diño alantxe egingo dabela Jaunak. Reddes, eis vicem, Domine, secundum opera manuum suarum. Jerusalengo uriaren bakartasunean daukagu, Ne. Ea. Mk., Purgatorioan dagozan arima bakar ta aztuaren irudi benetako bat. Leenago maite ebeenak ezteutse yaramonik egiten, eta eztaude aurkituten euren adiskiderik andienen artean bere gomuta danik. A zelan esan leikeen Jerusalen-ek baño bere errazoe andiagoagaz: «deadar egiten dot su gar bizi onen erditik, eta eztago enzun gura nabenik. Vocavi. Enzun dituez nire negar, zizpuru eta erreguak; baia eztago errukirik euki gura deustanik. Audierunt, etc. Baia bildur izan daitekez gizon biotz gogorreko oneek beste onen beste yazo zedakien. Etorriko da egunen bat, zeinetan aurkituko direan ni nagoan moduan, eta orduan neurtuko dituez, ni eurak neurtuten naben neurriagaz. Auxe eskatuten deutsee arima areek antxina Jeremias-ek Jerusalen-en izenean burla ta barre egiten eutsenen kontra eskatuten eutsana legez. Reddes eis vicem, Domine, secundum opera manuum suarum. Aror non daukazuen neure sermoe-gei edo asuntua zati bitan: lelengoan esango deutsuet ze gogortasun ikaragarria dan Purgatorioko arimaak aizturik eukitea; eta bigarrenean zeinbat aserratuten daben gogortasun onek Jaungoikoa.

        2. Trentoko Batzaar edo konzilioak irakasten deusku J.K°. gure Jaunak emon eutsezala Elexa Santeari eskubidea parkamenak emoteko ta konzedietako. Parkamena edo induljenzia ezta beste gauzarik ezpabere pekatu egiten dogun bakotxean, gure ganean artuten dogun zorra pagetea. Onetarako yakin bear dogu ze Elexa ama santeak daukala ondasun aberats edo andi bat: ondasun au da, J.K°., bere ama guztiz santa, eta ganeko Santu-Santeen merezimentu ta irabaziak. Orain bada esatea Parkamena dagoala da adietan emoitea Aita Santuak edo Obispo Jaunak idigi daudeela ondasun au, bertantxe artu daigun zegaz kitutu deutsagun Jaungoikoari zorra. Ara obeto ulertu dagizuen irudintxu bat. Zor bazeutsez edonori eun bat dukat, eta ez eukirik zegaz kitu egin, irigiko baleutsue gizon aberats batek bere diru edo ondasun guztiak dirautsuela artu dagizuela, eta pagadu zeuen zorra, erraz erraz pagadu zinaikee zeuena izan ez arren: bada auxe berau egin ginaike Aita Santuak, Elexako ondasunak parkamenen bitartekoz idigiten deuskuzanean berak aginduten dabena egin giñai. Parkamenak ez bakarrik irabazi ginaikez guretzako, baita bere purgatorioko arimeentzako: baia ez edozein parkamen, ezpada eskubide onegaz autortu edo konzedietan direanak. Asko eta andiak dira arimak gaiti irabazi leitekezanak: Aita-gurea, eta Abe-maria bat errazaduagaz gauez arimeen kanpaea yoten danean irapazten dira induljenziak: auxe berau eginik norbait il eta kanpaea enzuten danean bardin irabazten diraz. Beste parkamen guztiz asko irabazi leitekez purgatorioko arimeentzako. Orregaitik txito da oitura ta ekandu ona Elexara sartzen danean Gure Jaunaren estaziñoa esan, edo altarak bisitetea edo ikustea. Ara emen ze gauza erraza dan, Ne.Kk., arimaak Purgatoriorik ateratea, eta alan-da guzti bere auxe puska au bere nekea egiteko. Askok ta askok gura dabe meza aurrean Elexako ateetan barriketan egon barrura sartu eta estaziño bat arimak gaiti errezau baño, mezako denporea bere luze egiten yakela. Kk., ez gaitezan ain gogorrak izan arimakaz: egin daigun alegina betiko atsegina artu daien, ze aintxe eukiko dituguz gure bitarteko Jaunari erregututeko, biraldu deigula bere grazia. Abe-Maria.

 

 

Lelengo zatia

 

        3. Ezin aurkitu leiteke mundu onetan gogortasun andiagorik, nekez beterik dagoanari gatx egitea baño, S. Juan Krisostomo-k diñoaneti, ze au egiten dabenen krueltasuna ez bakarrik elduten da sensunbako animalien gogortasunera, baia andiagoa bere ba abererik uzuenena baño; bada ezi-bakoena izan arren, beti maitetu edo ametan ditu bere lagun eta irudikoak. Baia atsakabez beterik dagoanari min egiten deutsanak eztau laztan bere izaite edo naturalezea eta zeinbat eta andiagoa dan iragoten dan lana, ainbat eta gogorragoa da ari gatx egiten deutsanen biotza. Ain gogor eretxi eutsan Dabid Erregeari modu erruki bagako onek ze, kastigurik itsaltsu eta ikaragarriena eskatuten eutsan Jaunari gogortasun au egiten ebeenen kontra. Ezarri egiozu, Jauna, zirautsen, gatxa gatxaren ganean, eta ez egizu beren errukirik euki: ez egizu onelangoa ifini justuen artean; ez egizu eskribidu salbaziñoko liburuan, bada zu kastigetan dozunen kontra yaigiten dira, eta neureen mineen ganean egiten deustez zauriak. Ain kastigu andia merezidu beeben Dabiden kontra egozanak, nos erruki geiago euki bear ebeen, eta ain gogor eskatuten beutsan Jaungoikoari gizon erruki baga oneen kastigua, zer deritxazue mereziko eztabela purgatorioko arimeen dei, negar eta zizpuruak entzun gura eztituzanak? bada arima aek igaroten dituezan neke ala eta tormentuak, ez bakarrik dira Dabid Erregek igaroiten zituzanak baño andiagoak, baita mundu onetan asmau (eta pensau) ta gogoak emon al leikezanak baxen bere andiagoak, bada S. Agustin-ek diñoandi, pena ta neke andiagoa da purgatorioan puntutxu baten egotea mundu onetako neke eta min guztiak igaroitea baño.

        4. Ze gogortasun, ze krueldade andiagorik su ikaragarrizko arterik deiez eta deadarrez dagoan arimeari ez yaramonik egitea baño? Esan egidazue, Ne.Kk., ikusiko bazendue gizon bat karobi, laba edo sutegi isio baten yausirik deadarrez an dagoan lagun bateri, eta onek eskuetan emonik atera al daiala ezteutsala yaramonik egin gura, zer esango zeunkee? Etzeunke esango arria baño biotz gogorragoa daukala? Kruelago dala abererik uzuena baño bere? Yausten da bada arima tristea purgatorioko su ikaragarrien erdira, deadarrez erregututen deusku arren atera deigula leku itsaltsu atati; eta izanik guri ain erraz eskari au, ezteutsagu kausiñorik egin gura. Gogortasun neurribagea benetan! krueldade parebagea! Deadar egiten dau lau-oñekoak, diño S. Agustinek, eta beste lagun guztiak irrinza egiten dabe: yausten da troka, edo leza baten idi, bei, zaldi, edo mandoren bat, eta guztiak doaz bertatik andik ateraten. Yausten da Jaungoikoaren irudira eginiko arimea purgatorioko su ikaragarrizkoen erdira, deadar egiten dau, erregututen dau negarretan urturik, eta eztago nok enzun dagian: ezteutso iñok eskua emon gura, leza itzaltsu atatik urteiteko. Begira, gizon sensunbakoa, deiez yagotzun ori bear bada zeure aita da, arako izaitea emon eutsun aita, arako zugaitik ainbeste emon eban aita, arako zuri yateko, yasteko, bizi izaiteko, eta beste bear zenduan guztia irabazteko nekepean bizi izan zan aita, bere guraari guztia zu ondo ikustea izan da eta ameneko zuri eutsun amodio larregiak dauko erre eta kiskilduten. Orrako presondegi edo karzela ilun orretatik deiez yagotzun zure ama, da benturaz arako izaitea emon eutsun ama, bederatzi illabetean bere sabelean erabili zenduzana, eta zu mundura etorteko ainbat min eta ala igaro zituzana; berak azi zenduzan bere ugatz gozoagaz. Zeinbat gau galduko zituzan zu zainduterren? Zeinbat bider itxi eban bere aoko kopaua zuri yaten emoterren? Eta alan da guzti ezteutsazu ori baxen yaramon geiago egingo? Eztituzuz enzun gurako bere negar zizpuru, eta zotin tristeak? Bada benetan diñot animaliarik sensunbakoenak baño bere biotz astunagoa daukazula, bada abererik ezibageenak ezagututen dituz bere gurasoak, yarraituten deutse eta ezagututen dabe euren moduan deutsen esker ona. Ilten dozuezala zeuen gurasoak diño Espiritu Santuak.

        5. Obeto ezagututeko gogortasun onen aserrea ta anditasun eskergea eztaukagu begiratu baño zer eskatuten dabeen arima oneek. Ezteutsue eskatuten itxiteko zuen etse, seme, alaba, senar edo emaztea, ez galdu dagizuezala diru, ondasun, edo haziendak; ez ibili zaitezala elexarik-elexa, ez egin dagizuezala penitenzia, barau, eta gaubelaak; gitxiagogaz kontentetan dira; bakarrik eskatuten deutsue atera dagiozuela meza bat, edo ezin badozue, gitxienez enzun dagizuela, errezadu dagizuela estaziñoren bat, bisitadu dagizuezala altarak, konfesadu eta komulgadu zaiteezala bere izenean, irabazi deiozuela induljenzia bat edo beste, eta onelango beste gauza erraz batzuk. Au guzti au egin zinaike neke andi bagarik, eta zeure bear ta zereginak itxi bagarik, diru eta ondasunak galdu bagarik, alperrik zagozen artean, edo meza aurrean barriketan zagozen artean. Eta, au puskatxu au bere eztozue egin gurako zuen gurasoak gaitik? Zer egingo zeunkee, zer esango zeunkee eskatuko baleutsue egiteko eurak gaitik eurak zuek gaitik egin dabeen lainbeste, galdu dagizuezala gau osoak eurak zuek gaitik galdu dituezana legez: egon zaitezala goxerik arratsera bearrean eurak zuek gaitik egon direana legez, emon daizuezala zeuen diru eta ondasunak eurak zuek gaitik gastau dituezana legez? Eta alanbere, eztozue egingo auxe puska au bere zuekgaitik ainbeste egin dabeenak gaitik? Eztozuez enzun gurako izaitea emon eutsuenen negar zizpuru eta erreguak? Bada ara, zuen zori gogorrekoa etorriko da egunen bat, zeinetan aurkituko zareen orain arek dagozan moduan, eta eztozue orduan eukiko nok yaramonik egin (daizuen), ze kastigu onexegaz zematuten dituz Jaungoikoak besteen errukirik eztaukeenak, eta obeto ezagutu dagizuen egia au, enzuzue zeinbat aserratuten daben Jaungoikoa gogortasun onek.

 

 

Bigarren zatia

 

        6. Sarri yagoku esaten Espiritu Santua yustuak dagozala eskatuten Jaunari kastigadu dagizala eurekaz gogor izan direanak, edo euren erruki izan eztireanak, eurak premiña eta nekepean egozanean. Nor arrituko ezta, Dabid Erregeak Jaunari beragaz esker deungako izan direanentzat eskatuten deutsan kastigu edo benganzeagaz? (Sal. 108). Imini begi, Jauna, dirautso, onen nagusi pekataria eta Diabrua euki daiala bere eskoako alboti, judizioan kondenadurik urten daiala, eta pekatu sortu dakiola bere eskaria, edo oraziñoa; egun gitxi bizi deila, bere semeak ume zurtz geratu deitezala, eta alargun bere emazte, aterik ate eskean ibili deitezala bere semeak, eta bota daiezala euren etseetatik: eztaiala aurkitu lagundu gura deutsanik, eta eztaiala iñok pere errukirik euki, eztaiala iñok bere bere izena gomuta, eta batu deitezela bere kontra guraso eta aasaben pekatu guztiak. Eta zegaitik, deritxazue, eskatuten ebala Dabidek benganza eta kastigu ain gogorra eta itzaltsu au bere arerioentzako? A, Ne. Kk.! Bere errukirik euki gura izan ez ebeelako pro eo quod non est recordatus facere misericordiam. Dabid-ek beronek eskatuten eutsan Jaunari beste leku baten, arren bada enzun egizala Santuen deadarrak, zeintzuk eskatuten eutsen biortuteko zazpi bider geiago arerioak egin eutsezan gatxak. S. Juan Ebanjelisteak dirausku, ikusi zituzala altarapean arimak, erregututen Jaunari, bengadu egiala euren odola. Eta deritxazue eztabela arima purgatoriokoak zure eurak ganako gogortasunaren kastigua eskatuko? Eskatuko daude, sarri eskatu dabena legez: deadar egingo dabe euren seme, eta oñordekoen kontra, Abel-en odolak Kainen kontra, eta Nabotenak Akab-en kontra baño bere sendoago ta zoliago.

        7. Eta, uste dozue eztituzala enzungo Jaungoikoak deadar oneek, edo eztituzala bengadu gurako eurai egiten yakazan gatxak? Enzuzue zer diñoan Moises-ek: «Jaungoikoak bengauko dau bere serbitzalleen odola, eta galduko dituz euren arerioak». Jeuskristok berak arako juez alargun pobre bateri justizia egin eutsanen irudian adierazoten deusku ze laster enzuten dituzan bere serbitzalleen eta arima santeen negarrak, eta euren arerioen kontra egiten dituezan eskabideak. Deritxazue eztituzala Jaungoikoak kastigaduko bere adiskideai egiten yakazan gatxak? Bene-benetan dirautsuet laster egingo dabela benganzea. Dico vobis quod cito faciet vindictam illorum. Eztau luzatuko zuen kastigua; laster kastigaduko dau arimak ganako daukezuen astuntasun eta gogortasuna, zeinegaz eztozuen egin gura zeuen guraso, aide eta ongillaak euren testamentuetan agindu eutsuena, cito, etc. Laster galduko dozuez zeuen ondasunak, erreko yatzuez etseak, kenduko deutsue haziendea, ostuko deutsuez ganaduak, edo etorriko yatzuez beste kalteren batzuk, cito, etc. Laster sartuko da zuen etsean gatxa, galduko dozue osasuna, ilgo yatzuez seme-alabak, senarra, edo emaztea, eta geratuko zaree pobre, kaden eta erkinik. Cito, etc. Laster ikusiko dozue labore faltea, gosea, premiña, nekea ta tristezea, cito, etc. Eta, zegaitik? zeuen gurasoak aiztu dozuezalako, eurak itxi eutsuezan obligaziñoak bete gura eztozuezalako.

        8. Zeinbat bider dakusgu beste onenbeste? Itxiten ditu gizon batek ondasun andiak, errepartietan dituez semeak euren artean, abietan dira gizon andi eta aberats izaten: apainduten dituez etxeak, yasten soñeko ederrakaz, mai ugaria, otseiñak naiko beste, guztiak dagoz eurai begira, eta beingo beingoan, nondik nora eztakiela, gastetan dira ondasunak, aurkituten dira guztiz pobre, zer yan eztaukela, altsiz yanzirik, eta iñok yaramonik egiten ezteutsela. Artzen dau beste batek hazienda zabal eta aberatz bat gurasoakganik, eta urte gitxi barru asten da auzi bat, erretan dira etseak, egiten dira zorrak, saldu bear dira soloak, eta orra non eztaukan zer yan, ez zer yanzi. Daukaz beste batek gurasoak itxiriko ondasun eta hazienda andiak, etse miragarriak, yanari gozoak, oe bigunak, naiko beste kriadu, eta berba baten esateko, dauko gizon batek gura al leikean guztia. Baia zer deutso? Beti dago geixorik, yanariak gatx egiten deutso, ezin urten dau etxetik, eztauko ezetan pozik, lorik pere ezin egin dau, beti dago argal. Itanduko bagendu nondik datozan gatx guzti onek? Batzuk esango leuke ardurarik ez etxeko gobernurik eztaukelako: beste batzuk desfortunea dala: beste batzuk dala geixokia, eta guztiak gaitik (guztientzako) aurkitu gurako leukee atxakiaren bat nori errua ezarri. Baia sarri eta sarri neke oneek biralduten dituz Jaungoikoak, purgatorioko arimak azturik dagozalako: euren testamentuak kunplidu gura eztirealako, agindu zituezan mezaak, limosnak, edo beste obra onak atera gura eztirealako. Askok dauke maldiziñoa ilen ondasunak osturik daukezalako S. Bizente Ferre-ek diñoaneti: ideo multi habent malediccionem, quia detinent bona mortuorum. Eta uxala mundu onetan geratuko balitz gizon biotzbako onen kastigua, eta gordeko ezpalitz beste mundura beti betiko irauteko, baia bildur izan daitekez infernuetan yausi ezteitezan, eta ango su ikaragarrien artean negar egin eztaien ilakganako euki ebeen gogortasuna, bada diño Espiritu Santuak; biotz gogorra deungaro aurkituko dala azkenengo egunean. Cor durum male habebit in novissimo.

        9. Bildurrez beterik euki bear gaituz, Ne. Kk., sentenzia onek, bada atserengo egunean deungaro urteiten badogu betiko galduak izango gara, eta pelleburu onetan dagoz arima purgatoriokoakaz gogor dana, bada bere kontra deadar egingo dabe, eta Jaunak enzungo dituz eta bengauko dituz, eta eztago mundu onetan ez bestean gauza itsaltzuagorik Jaungoiko biziaren eskuetan yaustea baño, S. Paulo Apk. diñoandi: horrendum est incidere in manus Dei viventis. Alegina egin daigun, Ne. Kk., ordu ikaragarri atan sentenzia on bat (euki) daigun arima purgatoriokoakaz errukiorrak izanagaz, bada dirausku Jaunak bedeinkatuak direala errukiorrak, bada eurak aurkituko dabela errukia. Auxe izango da modurik onena, gero bere eurakaz gu bat eginik, Jauna beti beti alabetako zeruko atsegin artean. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa