www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak-I
Juan Mateo Zabala
1816-1833, 1996

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Sermoiak (I), Fray Mateo de Zabala (Luis Villasanteren edizioa). Euskaltzaindia, 1996

 

 

aurrekoa hurrengoa

10. ZE BIDETI
GALDUTEN DIREAN PEKATARIAK:
PEKATARI GOGORTUEN GANEAN

 

(J, 189-199. or.)

 

Curavimus Babilonem et non est sanata;
derelinquamus eam.
Jerem, c.51.v.9

 

        Ai kristiñauak! bazenkie zelan daukadan nik biotza gaurko arratsaldeko sermoia egiteko! Banator egitera Jgkoak.mundu onetan pekatari baten emon leikion kastigurik gogorrenaren ganean. Berba egin gura deutsuet arako pekatariak pekatu eginagaz ta eginagaz gero ta gero bere artu oi daben biotzeko gogortasunaren ganean, arako Jgkoak ezin beragaz ezer aterarik gogaiturik legez bere eskuti itxita dirautsanean: zabiltz zabiltz zeure gogora, egizu gura dozuna, pekatuz ase ase egin zaitez. Eta onelango gauza itzal au gogora etorteak neure biotza ilun ilun eta larri larri egiten deust. Ai baneunko nik orain antxinako Profeta santuak izan ebeen santutasuna ta indarra onango gauza itzal ikaragarrien ganean bear dan legez egiteko! Isaias, Jeremias, Ezekiel nok euki leikean orain zuen indar guztia, neure entzula maiteak ulertuten emoteko zer dan, ta ze bildurgarria dan Ygkoak pekatari itsuai mundu onetan emoten deutsen kastigu gogorra, arako bere eskurik itxita pekatuan gogortuten itxiten deutsenean! Baia, izango ete litzateke asko ori indar guztiori alango ikaragarrizko kastiguaren ganean bear dan legez egiteko? Balitz or neure entzulai esatea euren pekatuak gaiti galdu bearko dituezala euren ondasun guztiak, asko izango litzateke zuk legez, Isaias, narrugorrian billosik urtetea. Balitz or esatea pekatuakaiti preso kastigu eroango dituezala erbesteko erri (aragoetara) urrunetara, asko izango litzateke zuk legez, Jeremias, kateaz beterik urtetea. Balitz esan bearra euren pekatuakaiti goseta andi eskergaak ikusi bearra asko izango litzateke zuk legez, Ezekiel, berrogei egunean yatea errari utsa bei korotzagaz nastauta. Baia egin bear dodanean Jgkoak pekatariari gogortuten itxita emoten deutsen kastigurik gogorrenaren ganean, zer egin nei, edo zer esan nei? Ai! eztakit nik ondoen izango ez bada esatea zuk legez, Jeremias, ume bat nasala eta eztakidala berbarik egiten (berbetan eztakidala).

        Pekataria, pekatuaren lo zorroan gogor gogorrik zagozana, esan eikezu antxina beste batek legez: nik pekatu egin dot, baia, ze gatx izan dot orregaitik? Bear bada zeure buru-ganean daukazu Jgkoak. munduan emoten daben kastigurik gogorrena, edo ameneko urrean zagoz kastigu ori zure ganean ikusteko. Bear bada ya orainganik zagoz infernuko ilinti baltz izateko ebagirik, edo ebagi izateko urrean. Iratzartu zaitez, iratzartu al bazintekez eta begiratu egiozu zeure buruari guztiz galdua izan baño leen. Eta ori egin daizuntzat nik arrastegi onetan zer dan biotzeko gogortasuna (azaldauko deutsut).

        Eta asi baño leen, yakin bear dozue Ygkoak iñori bere iñori bere ezteutsala ukatuten zerua irabazteko bear direan besteko graziak. Baia grazia eta laguntza oneek modu bitakoak izan oi dira: batzuk dira zerurako bidean paretako egin eginak direanak; beste batzuk dira pekataria beingoan zerurako bidean paretako eztireanak, ezpabere beste gauzonen bat egiteko, zein eginda emongo litxakion, geldi geldi emongo litxakion zeruko bidean sartuteko grazia bere. Lelengo moduko graziai esan daroakioe Teologuak grazia urrekoak, bigarrenai grazia urrenekoak. Alan pekatari batek Jgkoaren bidean yarteko bear dau damu zolia, ta zindoa, bear dau aleginez konfesiño ona, bada ori egiteko grazia Jgkoak emoten badeutso, izango da grazia urrekoa. Baia emongo ezpaleutso, konfesateko grazia, ezpabere beste gauzonen bat egiteko, berbarako, limosnea, edo oraziñoa egiteko, zein eginda gero emongo leuskion konfesiñoa bere egiteko grazia, orrek izango leuke grazia urrunekoa. Orrelango grazia urrenekoak ezteutsez Jgkoak iñori bere ukatuten ezta pekataririk andienari bere; baia bai, eta askori, grazia urrekoak.

        Yakinda egon bear zare bere pekatariak pekatu eginagaz ta eginagaz artuten dabeela pekatu orrentzako etxuntasun, zaletasun, eta egarri andia, eta egiten direala Jgkoaren graziai indar eta kontra andiak egitera. Emeti yatorke gero izkunez pekatu egitea eta Jaunaren graziai ez erantzutea, eta onetara eldu direan pekatariai esan yoake pekatari gogortuak, Jgkoaren graziakaz onduten eztirealako, eta ondu bere egingo eztirealako. Au yakinda, entzuzue orain zelan asten dan gogortasun ori; zelango aurrera bideak dituzan, eta zetara yoten daben geroenean.

 

 

Induraverunt cervicem suam supra petram,
et noluerunt reverti.... confregerunt
jugum, ruperunt vincula...
Numquid super his non visitabo dicit Dominus?
Aut super gentem hujuscemodi
non ulciscetur anima mea?
Jerem. c.5. v.3, 5 et 29..

 

        Fedeak erakusten deuskun egia ederra da: bizi garean artean, eta arnaseak dirauskun artean edozeinbere ordutan Ygkoagana biurtu gintekezala, eta biotzerik egiten badogu, izango dogula geure pekatuen parkaziñoa. Ezekiel profeta santuaren aotik Yaunak berak diño eze, eztabela berak gura pekatariaren eriotzarik, ez iñoren galtzairik; ezpada guztiak ondu eta bizi ditezan. Baia, zer diñot nik, esan? Yuramentuaren azpian dirausku Yaun orreek ze pekataria onduten dan edozein bere ordurik eta geiago ezteutsela gatxik ekarriko ordura-arteko (artietako) pekatuak. Ori alan da, baia orregaz batera Eskritura santuan esaten yaku eze, Ygkoak batzuen begiak itsutu egiten dituzala, eta euren biotzak gogortu, begiakaz ezer ikusi eztagientzat, eta biotzagaz ezer aditu (ulertu) eztagientzat; esaten yaku eze, Ygko orrek gura dabenen erruki dauela, eta gura dituzanak gogortu egiten dituzala. Yaun orrek bere aoti egiten deutse pekatariai zemakuntza bildurgarri au: «Nik deiez egin da zeuek muker egon zareelako, nik eskua luzatuta, zeuek begiratu bere eztozuelako; ostikopean erabili izan dozuelako nire ondo-erakutsiak, eta nire agirakai yaramonik bere egin ezteutsezuelako, nik bere zeuen eriotzako orduan barre egingo deutsuet, eta burlazar egongo natxatsue bildur zareen aldi txarra etorri dakizunean. Orduan, diño aurrera, dei egingo deuste, baia nik ez entzun egingo deutseet, Yaunaren bildurra alde-batera bota ebeelako».

        Zelan da bada ori, esango deustazue, alde bateti Ygkoak guztiak ondu gura, guztiai parkatu gura, guztiak salbau gura; eta besteti, barriz, batzuk itsutu, gogortu; beste batzuei barre egin, dei egiten deutsenean bere, ez entzun egin? Zelan dan au? Ai! ori da bada biotza minez bete bear deuskuna. Ygkoak guztiai dei egiten deutse, guztiak ondu gura dituz, guztiai yagoke parkaziñoa opaka; baia askok ezteutse yaramaiten, aurrera eroan gura dituez euren okerreriak; Yaunak dei, eurak ez entzun; Yaunak deadar, eurak gor; eta onelan eurakaz pelaska, eta burruka legez ebili ezkero, azkenean gogaiturik legez esaten dau bere artean: bada, eztozu nire esanik egin gura? Or dozula; egizu gura dozun guztia, eze ni nire aldeti nago. Zeu etorriko zatxataz eskupera; eriotzean nik atrapaduko zaitudaz eta orduan alkar ikusiko dogu. Onetara ezkero bere, egia esateko, emoten deutsez bere graziak, laguntasun batzuk, eta dei batzuk; baia ez lengo dei zoliak eta laguntasun indartsuak, eta zelan eurak pekatu eginagaz eta eginagaz euren biotzak lengo aldean gogorrak egin izan dituezan, leen dei zoliagoai ez entzun egiten beutseen, gero motelagoai obeto egingo deutse, eta leen laguntasun eta grazia indar andiagokoakaz onduten ezpazirean, gero laburragoakaz gitxiago onduko dira. Onelangoai esan daroakegu Ig-koak. gogortuak, ez Ygkoak gogortasun ori emon deutseelako, ezpada ze Ygko orrek ainbeste alegin alper eurakaz egin ezkero, lengo yaramon andirik egiten ezteutseelako, eta orregaz gero eurak euren buruak gogortuten dituezalako. Eta ori egitera ezkero, ai ze zorigaistokoak direan pekatariak! Ya egin eban eurenak: iltea besterik bear eztabe infernua ikusteko. Onduko balira orain bere, artuko leukeez Ygkoak: bear dan legez damutuko balitxake, parkatuko leuskioe; baia etxake damutuko eztira onduko; eta alan yakina da euren infernura bearra.

        Izango eta da neure entzuleen artean alango pekatari gogorturik? Izango eta da alangorik? Eztakit nik: baia beldur nas, izateko urrean asko zagozela. Baia ez: iratzartu bear dozue arratsalde onetan: ezagutu bear dozue ze arri labanaren ganean zagozen labrast (larraprast) egin eta infernuan yausteko. Beintzat nik orretarako aleginak egiteko asmuak dakardaz. Entzun bada zeen ganean izango dan gaurko arratsaldeko sermoia. Erakutsiko deutsuet nondi asten dan pekatari bat galduten; zelango bideak daroazan gero; eta zetara yoten daben azkenean. Edo laburrago esateko azaldauko deutsuedaz pekatari gogorraren asierea, geroko bideak, eta azken txarra.

 

 

Cum diabolus jam misisset in cor ut
traderet eum Judas Simonis Iscariotae.
Joann. c. 13.v.2.

 

        Oneek berbok entzun dozuez puntuan kantau dan Ebanjelio santuan: Diabruak emon eutsala Judas-eri Jesukristo salduteko burua; eta nik euretati bidea artuten dot zuei berba egiteko pekatari gogortuen ganean, eta zuei iragarteko zelango bideetati galdu oi direan pekatari errukarriak, euren pekatuen ondarrean eta biotzeko gogortasunean yo artean. Orretan bere, Kk., begiratuten badogu zer egiten daben J.K.k Judas-en aurrean, eta Judasegaz beragaz, eta zer egiten daben Judas gaistoak, zer ikusiko dogu Judas-egan, gizon guztizko oker bat, eta pekatari gogortu bat baño?

        J.K°. ge. Jaunak afaria yan ezkero, yagiten da mairik, kenduten dituz ganeko soñekoak, ifinten dau garriti miesa eun garbi bat, garbituten deutsez banaan banaan oñak Apostulu guztiai Judas euren artean zala. Yesarten da barriro lengo lekuan; bertantxe asmetan dau modu miragarrizko bat, bere gorputza gizonai yanari emoteko, eta bere odola euren edari egiteko eta bera oso osorik eta bizi bizirik ogiaren eta ardaoaren irudian euren bularrean sartuteko; emoten deutso Judas-eri berak bere eskuz komuniño santua. Baia Judas ori ezta orregaiti bapere onduten, ezta arean atzeratuten bera salduteko arturik eukazan asmuetati. Ulertuten emoten deutso J.K.k. Judaseri, berak bakiela aren gogoen barri, bekiala zelango asmu txarrak darabiltzazan esku artean. Baia orregaiti bere Judas beti gogor, beti gaisto, eta onduteko gogo bagarik.

        Baia, zer diñot nik, leen legez gogor eta onduteko gogo bagarik? Leen baño gogorrago egiten da Judas, leen baño gaistoago, eta egarri geiago erakusten dau bere Maisu Jauna salduteko. Eta alan diño Ebanjelio Santuak komunio santua artuta berla sartu zala Judas-en biotzean Satanas, eta beingoan urten ebala bere maisua gau atan berean bere arerio gogorren eskuetan iminteko gogoagaz. Auxe da, Kk., pekatari askogaz yazoten danaren irudi egin egina. Onenbestean sartuten eta gogortuten dira euren pekatuetan eze eztira ezegaz bere onduten, ez sermoiakaz, ez liburu santuakaz, ez Jaunaren deiakaz ez areanegaz bere. Ai eta zeinbat onetariko izan oi direan Misiño santuak egiten direan errietan. Batzuk Misiñoa errian izan arren, eztira sermoietara elduten, eta besteak Jgkoaren bideetan sartuten direan artean, geldituten dira eurak leen baño deungago ta gogorrago. Beste batzuk batoz sermoietara edo ikustearren Predikadoreak zelan egiten daben, edo euren kreitua yagotearren, eta munduaren begietan eder-erestearren. Baia entzunda entzunda bere eztira onduten, eta iñosko alditan Jgkoaren. berbeagaz ikara aldi bat artuten badabe, laster aztuten yakez entzun dituezan berbaak, eta galduten dabe ikara ori. Gauza ikaragarria beintzat, eta bildur andia emon bear deuskuna. Zuen biotzetan onelango bildur santu au sartu dedin, eta kontuz ibili zaitezen alango negargarrizko moduetara ez etorteko, berba egingo deutsuet biotzeko gogortasunaren ganean.

        1. Ezta iñor beingoan ta batpatean deunga deunga egiten. Pekataririk andienak asi dira gauza txiki bateti, gauza txiki onen atzean egin dabe gauza andiagotxu bat, gero andiagotxu bat, geroago ostera andiago bat, eta ibilian ibilian, eldu dira azkenean pekatu anditzarrak bere egitera eta galdu batzuk izatera. Gorputzeko gatxakaz yazo oi dana, yazo oi da arimako gatxakaz bere. Gorputzeko gatxak eztoaz beingoan etorri: lelengo sentietan da burukomin puskatxu bat, gorputzeko astuntasuna, alboko errenkuratxu bat. Orduan itanduten badeuskue ea zer dogun, laster erantzun daroagu: e! Ezta ezer, laster yoango yat. Baia gerora gerora deungetuaz doa gatxa, etxun bear izaten da oean, ofizialeari edo medikuari deiegin bear, elexakoak artu bear; eta atarik atara (atan onetan) eriotzea bere etorri doa. Alantxe da bada pekatuakaz bere, eta pekatari andito tzar guztiai yazo yake arako Jgkoaren esana: gauza gitxien yaramonik egiten eztabena bera geldi-geldi andietan bere yausiko da.

        Nondik uste dozue asi direala lapurto tzar andiak? Lauziri laumarai ostuteti: sagar bat, arrautza bat, arta mitxer bat, kabilla bat kenduteti. Gero kendu zituzan diru apur batzuk, egin eutsen soñerako gurasoai laborea: geroago kendu zituzan orreek baño geiago zirean gauzak: eta azkanean lapur galdu eginik ortxe dabil bideetara urteten ta ondasun andiak ostuten, edo lagunak artu eta etseetan sartu eta etse beroa galantak ezer bagarik itxiten. Nondik asi zan galduten arako gaurko egunean seigarrenekoan begi bietagiño ondatuta bizi dan gazte ori? Lelengeran etzan izan dantza nastu baten edo gau bigira baten labankeriatxu bat epelik entzutea baxen, gero gogoz eta barrez entzuten zituzan berba arinak eta zelebrekeriak, geroago berba nasaiak bere bai; geroago abiau zan besteari erantzuten, eta berak bere beste ainbeste esaten; geroago izan eban ukiera arintxu bat, gero zirri bat, gero mosu bat, gero laztanga bat, geroago zantarkeria bat, eskua bear eztan tokietati erabilte bat, eta gerora gerora aragizkoan bere yausi zan. Lelengoa egin ezkero errazagoa izaten da bigarrena, errazagoa oraindo irugarrena eta laugarrena; eta azkenean onenbestean bota dituz itzalak eta galdu deutse bildurra aragizko orrei eze, ur otza legetxe parra parra edaten dituz gaurko egunean.

        Auxe da pekatari galdu guztiak eroan daben bidea: pekatu mortal tzarren oña beti izan da pekatu txikiren bat. Birao andien oña birao txikerra, guzur andien oña guzur txikerra, murmuraziño andiena murmuraziño txikerra. Gurasoai lotsa txarra artuteena burrufada (murruskada) bat, gorroto andiena ezin ikusi bat, ordi galantenak tragutxu bat geiago ezartea, eta alan besteetan. Nondik asi zan zorigogorreko Kainen galdu-bearra? Dakiguneti bere lelengo pekatua izan zan Jgkoari opatutea artu zituzan frutuetarik txondorrenak eta motxorrenak; gero izan zan bere anaie Abel-eganako ezin ikusia; geroago gorroto gogorra bere bai; gero il eban anaie ori, eta azkenean penitenziarik egin gura bagarik ebili zan Jgkoaganik igesi. Saul Erregearen galtzaieraren oña ta asierea izan zan Jgkoaren agindu txiki bat ez yagotea; gero ausi eban beste andiago bat; gero ezin ikusi izan eban Dabid; geroago ain gorroto aserrea sartu yakon biotzean eze askotan ta askotan ibili zan nondi nora ilgo eban Dabid ori, eta azkanean iltzan pekatari gogor eginik.

        Baia, zetarako izango dot burua austea onelango yazokuntzaren atzean gaurko Ebanjelioak aitatuten deuskun Judas-egan badaukagu onen ganeko yazokune ikaragarrizko bat? Judas-egaiti dirauskue S. Agustinek, S. Leonek, S. Gregorio Nazianzenok eta beste yakitun askok lelengo asikeran guztizko santu andi bat izan zala, eta milagro andiak bere egin zituzala. Baia ara gerora zetara yo eban. Eta, bakizue zein izan zan bere galdu bearraren sustrai guztia? Judas-ek eukan lagunen arteko diruen kontua: atarik atara asi zan ziri-miri zerbait bere aldera atzeratuten eta lapurreta txikiak egiten; otzitu zan J.K°. eta Apostoluakganako amodioan, deungaro bere esan eban Madalenea gaiti: ibili ta ibili J.K°. Jgko. ta gizon egiazkoa saldu eban, eta komuniño santua deungaro artu eban; eta azkenez bere buruagaz ernegauta berak bere eskuz urkatuta iltzan pekatari gogor eginik. Alantxe izaten da pekatari gogortuen galtzaierea pekatu txikiren bateti.

        2. Baia, zelangoa izan doa euren aurrerantzako bizitzea? Ai! guztiz deungea eta pekatuz alde guztietarik betea. Onelango pekatariak pekatu txikiak eginagaz ta eginagaz lotsea galduten deutse onelango pekatu txikiai, eta artzen dituez bideak pekatu anditxuagoak bere egiteko; onei lotsea geldi geldi galduta datoz egitera pekatu mortalak bere; onei bere laster lotsea galduten deutse eta onelango pekatu mortalak eginaz yausten da pekataria pekatuen ondarrera, eta, orduan? Orduan Jgkoak berak diñoana: Bekataria pekatuen ondarrean yausi danean contemnit, eztau ezeren yaramonik egiten, eztau ezegaitik bildurrik artuten, ezteutso ezeri bere lotsarik yagoten. Ezteutse lotsarik artuten ez gurasoai, ez maisuai, ez bere buruari zor deutsan kleitu ta izen onari, ez munduaren esan errazoazkoai, ez Jgkoari berari. Eta alan orretara ezkero ur otza legez parra parra edaten dituz pekatuak. Judasegaitik Ebanjelioak diñoana yazoten yake onelango pekatari galduai: sartuten yake Satanas barruan, eta onelango yaubea biotzean daukeela, zer egin leie ezpada diabruaren obra gaistoak, pekatua, ta pekatua, ta pekatua?

        Ikusi dozue zer yazoten dan ibaiakaz neguan arako euri andiak eginda uriolea etorri danean? Bada auxe da pekatari galduakgaz yazoten danaren irudi egin-egina. Ibaiak lelengo eran eztira izaten iturritxu batzuk baxen. Iturritxu onek dakarren ur guztiari geldieragin leikio eskuagaz, orbel batzukaz, arri bategaz, zoi bategaz, edo edozein gauzagaz. Ur puska oneri batzaiten yako beste iturri baten ura, gero beste batena, gero beste batena, eta geldi geldi egiten da erreka bat. Erreka oneri batuten yako emeti erreka bat, besteti beste bat, besteti beste bat, eta egiten da ibai bat. Datoz gero euritza andiak, egiten da uriolea; eta orduan zegaz lotuko da (lotuten dabe) ibai ori? Ezegaz bere ez. Ateretan dituz ondarretik aretx zar lodi sustrai ta erro andietakoak; daroaz urrunetara arri astun pisu andikoak; daroaz errotak, zubiak, presak, olaak, berba baten, ezteutso lotsarik aurrean iminten yakan edozein gauzari.

        Ea ezpabere, zer yazoten da seigarrenekoan begi bietagiño ondatuta bizi direanakaz? Leleng'ueran, zelango lotsea emoten eutsen aragizko pekatuak ez eze, baita bere edozein zantarkeriak, edozein berba-loik! Alangoren bat ikusi edo entzuten ebeen orduko, gorri gorri egiten yaken arpegia, eta non egozan bere ozta ozta yakiten ebeen. Gerora berbai lotsea galduta bere, ze lotsea gauza txarra egiteko! Zeinbat bider ebili zirean egin gurarik eta lotsaarren esan ezinik? Geroago egiten abiau zireanean, ori egiteko bazterretati, eta okeluetati ebili zirean, eta iñok yakin legioen bere gura ez ebeen. Baia gero azkanean onenbestean galdu deutse lotsea seigarreneko orreri eze eztirudi ezpabere ori dala beuren yana, beuren edana, beuren loa, beuren guztia. Gau ta egun, lagunagaz ta bakarrean, ezkutuan ta agirian, plazai, bideai ta elexai eurai bere parkatu bagarik beti darabildez esku artean seigarrenekoa. Beuren gogoak ezteutse besterik ekarten seigarrenekoa baño: beuren miñak eztaki beste berbarik egiten seigarrenekoak baño: beuren eskuak beti dagoz prest zantarkeriak egiteko: beuren gorputza beti bero seigarrenekoan ibilteko. Al daben guztian al daben guztiakaz dabilz; ezteutse parkatuten ez neskatilleari, ez alargunari, ez ezkonduari, (ez libreari), ez atzeari, ez aldeari ez batari ta ez besteari. Eta S. Pedro-k diñoan legez, eztakie onelangoak zelan itxi pekatu egitea.

        Zer yazoten da tratu okerretan sartuta bizi direanakaz? Lelengoan bildurrez ebiltzazan puskatxu bat euren aldera kenduteko, atzeratuteko, apur bat neurrian ta pisuan laburrago (gazatxuago) emoteko: gero ardura bagarik ta bildur bagarik ostuten dabe geitxuagotxu izan arren edo asko izan arren bere, ezteutse ezer tratu okerrak egin arren, eta erri guztiaren aotan ibili arren, eta lapurren izena izan (entzun) arren, ezteutse ardura aberaztuten badira eze [sic]. Zer da yazoten dana arako ordi konkor galduagaz? Arako lelengo ardaoan igarota bere buruaren yaube etzala guztien aurrean barregarri eginik parau zanean, zelango lotsea biaramunean!, zelango atserakuntzea iñoren aurrean agertuteko! Ta gaurko egunean? Al daben guztian ordituten da bapere ezteutsala guztien aotan ibiliagaitik, guztiak bera orditzat daukeela. Ibili zaiteze alan bein banaan pekatari anditzar guztietati, eta ikusiko dozue zelan lelengoan lotsa andi bat eta bildur andi bat artuten eutsen pekatuari; zelan yoan direan geldi geldi apurka apurka bildur ori galduaz; eta zelan azkanean itzalak guztiak galdurik, ezteutsen ezeri bere lotsarik artuten; zelan eztituzan ezek bere atzeratuten pekatu egiterik, eta alan ur otza legez zarra zarra edaten dabeela, eta eztakiela zelan itxi pekatu egiteari.

        3. Emetik yatorke onelango pekatariai euren gaistokerian gogorturik egotea, eta ezegaz bere ez ondutea, ezta bear dan bidean sartutea. Arpelak dira onelangoentzat beste modutako pekatariak onak izatera ekarteko asko izaten direanak: arpelak sermoiak, arpelak liburu santuak, arpelak sakramentuak, arpelak ejenplu onak, arpelak errian yazoten direan subituko eriotzak, arpelak euren ganera Jgkoak biralduten dituzan kastiguak, arpelak euren biotzetara Jaun onek biralduten deutseezan argi-aldiak eta dei gozoak. Bera ebiliko da alangoetati igesi, berak itxiko dituz begiak, berak zarratuko (gortuko) dituz belarriak, berak gogortuko dau biotza alangorik ez ikusi, ez entzun, ta ez artu egiteko. Eta iñosko alditan biotzez kontra ta gogoaz bestera alangoren batek artuten dabenean, ezta onerako puskatxu bat bere zirkinduko, edo laster itoko dituz biotzean erne ta biztuko yakazan (biztu lekikezan) samurtasunak eta gogo santuak.

        Judas-egan daukagu onen ganeko irudi ta yazokera bildurgarri bat. Egoan Judas J.K°.ren eskolan: bizi zan Jgko ta gizon onegaz eta Apostolu santuakaz batera; egunean egunean ikusten zituzan onen exenplu on ezin obeak, eta bere aurrean egin zirean milagro ta mirari guztiz andiak, eta beste Apostoluak bere lagunak geroago ta obeago egiten zirean artean, Judas geroago ta okerrago egitentzan eta onenbestean eze artu zituzan asmuak bere Maisu Jauna zeru-lurraren yaubea salduteko, eta bera ilteko ebilkozan arerioen eskuetan iminteko. Onetara ezkero bere garbituten deutsez J.K°.k oñak apostoluai Judas bera euren arteantzala; lotsatuten da S. Pedro bere Maisua bere oñetan alan ikusirik; baia Judas ezta orregaiti bigunduten. Ulertutera emoten deutso J.K°.k bekiala berak aren biotzaren barri; bekiala ak eskuartean ze dollorkeria erabilen; baia ezta Judas orregaitik atzeratuten, eta bere burua guztien aurrean garbi egin gura dau: emoten deutso Jesusek bere korputz santua komuniñoan yaten, ta bere odola edaten, eta orduan urteten dau J.K°.ren arerioagaz egoten, eta oneek ekarten Jaun ori preso artuteko. Bator soldaduakaz eta Pontifizen otsein mutilakaz Jesus preso egitera, emoten deutso, besteai irudina emoteko, bere arpegian guzurrezko mosua; eta ori ezer ezpalitz legez esaten deutso J.K°.k bapere aserratu bagarik, guztiz gozoro: adiskidea, mosu bategaz salduten nozu? Baia ezta orregaiti bigunduten. Damututen yako azkenean bere oker egina arako bere Maisua ain gogor artuten ikusi ebanean, baia eztau orduan bere onduteko asmorik artuten, eta Jgkoari parka eskatu bearrean, eta penitenzia egin bearrean, bere burua urkatuten dau.

        Bai, Kk., bai; arpelak izango dira pekatari gogortuak onduteko alegin guztiak, eztau berak ondu gurako, eta alegin orrei utsean yo eragingo deutse. O eta zeinbat onetariko ikusten direan gure artean! Eztaukazue begiratu baxen zer yazoten dan askogaz misiño denporan. Bator misiñoa erri batera, asten dira sermoiak eta orra non datozan lagunak eurrez ta bide beteetan Jgkoaren berbea entzuten. Baia pekatari gogortuak edo eztabe oñik iminten elexan, edo badatoz izango da munduaren esa-mesa gaiti, edo ikustearren predikadoreak zelan egiten daben. Dei egiten da konfesetara etorteko, batoz asko ta asko euren arimak garbitu gurarik, eta Jgoikoagaz bakeak egin gurarik. Baia pekatari gogortuak? Orreek bai. Eztira konfesorearen oñetara elduteko, edo elduko dira onduteko gogo bagarik, pekatu-laguna etseti kanpora kendu gura eztabela, pekatuen bideetati, dantza nastuetati, gau-bigireetati, mutil-neskatillen batzarretati alde egin gura bagarik, ekandu gaistoak galdu gura bagarik, bakotxari berea biurtu bagarik, eta biotza otz otzik eta gogorturik daukala. Baita izan doaz onen artean damu artuten dabenak Misiñoa errira datorrelako, eta aleginak egiten dituezanak galarazoteko, zein Jgkoak bere berbeagaz biotzera bildurren batzuk bota dagioezan, edo zein pekatu-laguna sermoiakaz ondu dakien.

        Egongo da errian bat edo bat txikitarik asi zana seigarreneko zantarkeriak egiten, andi eginda pekatuak bere andiago eta ugariago egin dituzana, tratu okerretan sarturik dagoana, edo ardaoan sarri igaroten dana; konfesiño, komuniño onik egiten eztabena eta berba baten azur ta guzti pekatuz eta okerkeriaz betebeterik dagoana. Jgkoak bere erruki andiz biralduten deutsaz nekeak, eta betetan deutsaz arantzaz bere bide guztiak, ea iñondi ekarri al balegi ona izatera. Galduten dituz auziak; suak erretan deutsaz etseak; urak daroioz presak eta errotak; ilten yako laguna, ilten yakaz umeak; galduten dau osasuna, eta beti dabil gaxoki eta makal. Artuten daue nekeak nekeen ganean, atsakabeak atsakabeen ganean, naibakoak naibakoen ganean; ozta ozta dauko aldi gozorik ez pozezkorik; eztirudi besterik, ezpabere Jgkoak bere gauza guztiak asensioz eta beaztunez bete deutsazala, ea alan ama batek umeari ugatza legez galerazo al baleio pekatu-gauzeetarako daukan zaletasuna eta oneretxia. Baia ondo arpelik: arpelik yo (ebagi) dau Jgkoak bere zigorragaz, arpelik bana bana egin dau; eztau ikasi gura izan Jaunak irakatsi gura izan deutsan bidea; aurrera eroan gura dituz orain arteko bide makurrak eta gaistoak.

        Bai, arpelik izango dira Jgkoak, besteak onduteko artu daroazan bideak, ezta ezegaz bere onduko: ezta ezegaz bere bear dan bidean sartuko. Zer egingo dau bada Jaunak onelango pekataria bide onean sartuteko? Artuko dituz beste bide gogor eta indar andiko batzuk? Baia onelango bideak ezteutsaz iñori zor, eta berak dakizan eta berak gura dituzan aldiren batzuetan baño artuten eztituz. Eta artuta bere, onduko ete litzateke pekatari ori? Eztakit nik: bildur nas onduko elitzatekeala. Nik dakust eskritura santua bete beterik alango pekatari gogortu onelango bide indartsuakaz bere ondu eztireanakaz. Ze kastigu gogorragoak eta itzalagoak egin eukeezan Jgkoak Faraon gogorragaz egin zituzanak baño? Eta, ondu zan? Ez beintzat, eta geroago ta gogorrago egintzan. Ze predikadore obarik biraldu eukion Herodes-eri S. Juan Bautistea baño? Eta, itxi eutsan koñateagazko adiskidetasun loiari? Ez beintzat; eta atati artu eban Sn. Juan Bautista ori ilteko bidea. Etzan asko izan zeruko Angeru bat agertutea Balan gaistoa onduteko, eta aurrera eroan eban bere gaistokeria. Etzan asko izan J.K°. Jgko ta gizonak egin zituzan milagro andiak, ez bere sermoi guztiak Yudegu gogorren biotzak bigunduteko, eta onak izatera ekarteko, eta euretati (andixe) artu ebeen bidea J.K°. bera kurutze baten ilteko. Eta J.K° berberaren esana da, eta egia J.K°.ren esana legez, Jaungoikoaren legeak diñoanagaz, eta Profeta santu Jaunaren partez egiten dabenen berbakaz onduten eztireanak, elitekezala ondu ezta il bat beste munduti prediketan baletorke bere. Eta alan onei Jgkoak ondoen ondoen egin leikioena da, ainbat lasterren mundu onetarik garbitutea, eta infernuko ondarretan ondatutea; bada zeinbat eta mundu onetan geiago dagozan, ainbat eta pekatu geiago egingo dituez, eta infernu gogorragoa irabaziko dabe.

        O ze bildurgarria dan, eta ze negargarria arima gogor baten suerte zorigaistokoa! Ze su gitxitati asi dan, eta zelango abaro andi zabal ederra erre dan, ezegaz bere amata ezin dala artu daben garrak! Pekatu txikietati asi zan galduten pekataria, eta geldi geldi eldu zan andiak bere egitera; galdu eutsen onei bere lotsea, eta ardura bagarik ezer ezpalira legez egiten dituz: eta gogorturik bere biotza ezta ezegaz bere onduten, ez bear dan bidera etorten.

        Eta itanduten badeustazue ea zer diñodan zuekaiti, ea zuek pekatuan gogorturik bazagoze, nik esango deutsuet zeuen biotzari begiratuteko eta oneek esango deutsuela bazagoze edo ezpazagoze. Begira sermoiakaz bigundu bazare, eta aleginak egiten badozuez zuen arimak garbituteko, pekatu bideetati alboratuteko, ekandu txarrak galduteko, bakotxari berea biurtuteko, azpaldiko zorrai erantzuteko, eta berba baten Kristiñau onak izateko, etzagoze gogorturik. Baia alango indarrik egiten ezpadozue, zuen biotzak ezetara bere bigunduten ezpadira, eta lengo pekatuetan lotuten bazare, bildur izan beartzare pekatuan gogortuta dagozala zuen biotzak. Bein danik bein pekatu asko ta anditzarrak egin dozuezanok bildur izan beartzare gogortuteko bidean zagozela, eta orretarako aurrera andiak eginda daukazuezala.

        Eta guztien artean bildur izan bear dira besteai pekaturako bideak emon deutseezanak; bada besteai onerako bidea emoten deutseenak zeruan izer ederren moduan argi egingo dabeen legez, alantxe besteak galduten dituezanak izan bearko dabee infernuko ilinti baltz bertako surtan erre bearko direanak. Bildur bildur bada gurasoak, zuen biraoakaz, ta araoakaz, zuen añenakaz, zuen berba loiakaz, eta iñoren deungaro esanakaz zuen umeai pekaturako bidea emoten badeutsazue; bildur zuekaz naste eratzoagaz bear eztanerako begiak idigiten badeutsazuez; bildur, fiestetara, yolasetara, gaubeleetara, bigireetara yoaten itxiagaz zantarkeriak eta loikeriak egiteko bideak emoten badeutsazuez. Bildur bildur batzarreetan, eskaratzeetan, bear-lekuetan esaten dituezan zelebrekeria eta berba arin loiakaz gazteak euren artean erretan iminten dituezanak. Bildur bildur neskatilla, artean garbiak, pekaturako bidea emonda galdurik itxi dituezanak. Bildur bildur mutil gazteai zantarkeriak eta loikeriak egiten irakasten deutseezanak. Bildur bildur euren yoko larregiakaz, alperkeriakaz, ordikeriakaz, askori galdu batzuk izateko bideak emoten deutseezanakaz. Oneek eta olangoak bildur izan bear dira euren biotzak pekatuan gogorturik dagozala edo orretarako bideak darabildeezala, eta gero ta gero bere orretara yo bearko dabeela. Eta zuen artean badago iñor alangorik, bildurtu bedi, eta egin begiz aleginak bere biotza samurtuteko eta Jgkoaren bideetan sartuteko. Eta alegin orrek egiten badituz agiri dau oraindokoarren gogorturik eztagoala. Baia ez luzatu, bada laster sartu lekikezue biotzeko gogortasun ori. Ea bada gaur entzuten badozue Jaunaren deia, nolite obdurare corda vestra.

 

aurrekoa hurrengoa