www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak-I
Juan Mateo Zabala
1816-1833, 1996

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Sermoiak (I), Fray Mateo de Zabala (Luis Villasanteren edizioa). Euskaltzaindia, 1996

 

 

aurrekoa hurrengoa

4. GARIZUMA ARRATSALDEETAKO
EUSKERAZKO SERMOEAK.
SARTZAIEREA

 

(B, 121. or.)

 

In omnibus operibus tuis memorare novissima tua,
et in aeternum non peccabis.
Eccl.c.7 v.40.

 

        1. Mundu onetako gauza guztietan agiri da Jaungoiko esku-andikoaren ontasuna: bada direanak egin zituzan gizonaren onerako: zeruak, luna, eguzkia, izarrak, abere edo animaliak, eta beste dakusguzan gauza guztiak. Eta ez bakarrik oneek, azaz ganetik mundu onetan direan gatx, neke, lan, eta naibageak bere ao betean dirauskue Jaungoikoa guztizko on-ona dala guretzako. Alazo baten diño onen ganean S. Juan Krisostomo-k:ezta gitxiago igarten Jaungoikoak deuskun amodioa gu kastigetean, palagetean baño: eta alan ezta maitetsuago, ez laztanago gloriako ondasun ta pozak aginduten deuskuzanean, infernuko penakaz zema-zemaka yagokunean baño. Baita esan leiteke, diño santu andi onek beronexek, oraindokoarren andiagoa dala infernuagaz zematut'orduan erakusten deuskun amodioa, zerua opa deuskunean baño. Zegaitik-ze indar geiago dauko eriotza, juizio ta infernuaren bildurrak gu pekatu ta ekandu deungeetatik aterateko, gloriaren akorduak baxen. Orregaitik pekatu egin bagarik bizi izaiteko eztago gauza obarik, geure begien aurrean gure bizitzearen atserenak eukitea baño (eztago geure begien aurrean... eukitea langorik), dirausku Jaungoikoak berak.

        2. Zegaitik gero? itanduten dau S. Bernardo-k. Bildur onek kentzean dabelako pekatua, eta biztuten gaituzalako egikera edo obra onak egiteko. Gomuta izanak, gero ta gero bere zetan yoko dogun, amatetan dau aragiaren sua, S. Juan Krisostomo-k diñoandi, kenduten dau ondasunen zaletasun larregia, beera egiten dau gure andigura ta asko-eretxia, bigunduten dau biotzeko gogortasuna, eziten dau aragia, eregiten dau arimea, biztu karidadea, exetu Jaungoikoaganako amodioa, eta maite izan eragiten deusku areriorik andiena. Eta beingoan esateko, Santu onen ustez (eretxian), ezin leitekean gauzea da, au sarri buruan darabilenak pekatu egitea eta ezta onelangoa sekula bere infernura joango. Okerretara barriz, zori-gogorrekoa, ta betiko galdua izango da gauza oneek aiztuten dituzana. Auxegaitik artuko dodaz garizuma onetako neure sermoe-gei ta berba-bidegarritzat. Baita mundu onetako neke, lan eta arduraak epetasun eta pazienzia andi bategaz igaro daizuezan, esango deutsuet, zelango saria daukazuen zeruan: eta ezagutu dagizuen, zeinek zarratuten deuskuzan zeruko ateak, eta botaten gaituzan infernura, adietan emango deutsuedaz pekatuaren kalteak. Ara bada ze-en ganean berba egingo deutsuedan bost domeka oneetan: gaur enzungo dozuez zeinbat, eta zelangoak direan pekatuak dakarguzan gatxak. Bigarrenean, ze itzaltsua dan eriotzea, eta zelan aurkituko zareen orduan. Irugarrenean esango deutsuet ze ikaragarrizkoa izango dan eriotza-ostean Jaungoikoari emon bearko deutsagun kontu estua. Laugarrenean ze arrigarrizkoak direan infernuko su, ala, min ta penak. Bostgarrenean, barriz, ze zori-onekoak direan zeruko atsegin eta pozgarri txitozko andiak.

        3. Jaungoikoaren ama, Aingeruen erregiña, eta gizonen itxaromen edo esperanzea, izan zaitez bitarteko zure Seme Jesus-egaz gure artean, eta alkanzadu egiguzuz beraganik bear dana legez, sermoeak egin eta enzuteko bear doguzan graziak: adi-erazoteko neure enzula maiteai ze iraun-gitxikoak direan mundu onetako gauzaak, eta zeinbat balio dabeen bestekoak. Yosi egizuz, arren, geure biotzak Jaungoikoaren bildur santuagaz bere legeko bide artezetatik ibili gaitezan. Ea bada, geure ama ona, ama laztana, eta amodioz betea! emon egiguzu eskua gure ekandu deungeetatik urteiteko; gorde gaizuz geure arerioen atzamarretatik, eta bialdu egiguzu grazia ugaria, gure arimaak edertuta, Jaungoikoaren seme maite egin gagizan. Auxe eskatuten deutsugu gure biotz guztitik esaten deutsugula Aingeruagaz batera Abe Maria.

 

aurrekoa hurrengoa