www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ogeta bost lezinoe ta sermoe bat
Frai Bartolome
1807

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen jatorria: Bizkaiko Foru Aldundia: Idazlan guztiak, Frai Bartolome Santa Teresa (Julen Urkizaren eta Luis Baraiazarraren edizioa), Euskaltzaindia / Bizkaiko Foru Aldundia, 2000

 

aurrekoa  

BOSTGARREN MANDAMENTUKO LAUGARREN LEZINOIA

 

zeñetan erakusten dan

nos eta zelan ordijak pekatu egiten dabeen.

 

        Jan eranian dauan laarregija da, neure kristinaubak, gauza bat, txito nekez ezaututen dana ta nekezago erre[me]dijetan dana. San Pablo Apostolubak aintxina ezautu eban, ze kalte andijak ekarten dituban kristinauben arimeetara jan edan laarregijak. Ta esaten atrebietan da apostolu santuba, alako ordijak eta jaatunak ez daukeela sabela baño beste Jangoikorik ta euren despeidia dala kondenazinoia. Ezin geijago esan eukian ordijen kontra. Isaias propeta santubak dino kasik beste ainbeste: Zorigestokuak ardaua edaateko gogo onagaz beti prest dagozanak! Esango baleu leez: Zorigestokuak eta desditxaubak, eria dabeen guztian ordituteko prest dagozanak! Emakume ordija, dino Espiritu Santubak, dala bijotzeko sugar andija edo kolera andija, ta ez dabela ezkutauko bere desonestidadia ta desondria. Nun ordija, an diabruba; nun jaate andija, nun berba loija, an demoninuak dantzan, dino san Juan Kristostomok. Orditutia, dino san Basiliok, dala arimiari bere guraz ezarten jakon demoninua. Demon voluntarius. Egija esateko, ordi batek demoninuaren itxura bizija dauka. Batzubetan begijetati suba darijola bidaoka ta maldezinoeka. Beste batzubetan inun dirian kantarik berdeenak ta berbarik loijenak esaten ditubala. Beste batzubetan beragaz dagozan gizon eta emakume guztiak tentetan, diabrubak berak leez; batian jokora, bestian eraatera, bestian burrukara, bestian dantzara ta bestian pekatura. Beste batzubetan bideetako arbola ta ormaak albo alboka joten ditubala. Ta beste batzubetan basatza edo bide baten etzinda, aoti bitsa ta ardaua darijola ta gorputza oñen gañian euki ezin dabela. Ipini lei mundukok demoninuaren itxura agirijagorik, ordi batek alda batera ipinten daben baño? Orregaiti esaten deutsee Elexako santu guztiak ao bategaz orditutiari lujurijaren, bake txaarraren ta maldade guztien geija, asieria ta ama; ta ordijari, ez gizona, ez emakumia, ezpada alemanija edo demoninua.

        Gauza ona izango da bada, kristinaubak, zubei erakustia jan eran laarregijaren gañian: 1º Zetan dauan ordijaren pekatuba. 2º Zeintzuk dirian, gizona edo emakumia orditu dana ezaututeko senalliak. 3º Ze pekatu egiten dabeen jan eran laarregijagaz.

 

 

I.

 

        Orditutia gauza ezaña, itxusija eta lotsaarizkua dana juizijua daukeen guztiak ezaututen dabeena da, neure entzula onak. Ez da ezautu denporarik, ez jenerazinoerik, orditutia ontzat emon danik. Jesukristo geure Jaunak uragaz naastau bagarik ez eban inos bere eran ardaorik. Ta atara bere gitxitan. San Pablo apostolubak, ardauaren puska bat eraateko lizenzija emon eutsan Timoteo bere diszipulubari estomanguko gatxa gaiti. Senalle agirija da au, orduko kristinaubak ardaua nekez eta gitxi eraaten ebeena sinistuteko. Maoma erejegin paltsuak, kasik pekatu guztiak egiteko lizenzija moruai emonda, eraotzi eutseen ardaua eraatia. Asko kanseetan dira examineetan, ia zegaiti eraotzi eutseen Maomak ardaua eraatia, berak emondako legia gordeetan dabeen moruai. Nik esango neuke, beekijala Maoma paltso madarikatubak, ez gauza onak, ez txaarrak luzaro iraun ezin leijana ordijen artian. Ta euren lege okerrian ta pekatuzkuan pirme egon ditezan, eraotzi eutseela ardaua eraatia.

        Ordikerijaren malezija guztia da, neure kristinaubak, errazoiaren usuba galtzeia. Naturaleziak gizonari emon deutsan doerik estimaubena da errazoia ren usuba. Au dala medijo erabagiten da gizona alemanijetati. Errazoerik ez bageunka, alemanijak edo arrijak edo beste gauza illen batzuk izango ginaatekez. Zer egiten dau, bada, ordijak? Jangoikuak emon deutsan entendimentuko argija ta errazoiaren usuba illundu, ezkutau ta galdu, bere eskubekin orditubagaz. Gizon ordijak ez zer egin daben daki, ez zer egiten daben, ez zer esaten daben. Ordija ez examinia egiteko da, ez damuba pormeetako, ez konpeseetako da; ez bere gauzen kontu ta errazoia emoteko, ez gizonaren egitaderik daukana da; pekatuzko alemanija bat baño ez da. Au gaiti da, Jangoikuak ordijari deutsan gorrotua. Au gaiti da, mundubak daukan ordijaren ikusi ezina. Au gaiti dira, ordijen kontra egin dirian lege gogorrak. Au gaiti da ordijaren pekatuba; berak bere naiz, dakijela ta ezaututen dabela, trago bat ardao geijago sabelian sartzeia gaiti, errazoiaren usuba galdu ta alemanijaren gisaan bere buruba iminten dabelako. Ara, kristinaubak, berba gitxitan esanda, zetan dauan ordijaren pekatu egitia. Ikusi daigun oan, zeintzuk dirian kristinaubak laarregi eran dabena ezaututeko senalliak.

 

 

II.

 

        Ardaozaliak uste dabee, eran dabeen guztia sabelian koberneetan badabee, ez diriala ordituten, asko eran arren. Au sinistuta bizi dira ordirik geijenak pekatu mortalian. Eran dabeen lekuti atzera etaraten ezpadabee ardaua, ez dabee penseetan, pekatu egin dabeenik. Baña juez txaarrak dira ordijak, gauza onetan eurei sinistuteko. Santo Tomasek eta beste Elexako erakuslaak esaten dabee, orditutia dala biar daben baño ardao geijago eraatia. Ta au edozein bere ardao jenerotan. Bada, guztiak dira, tertzijoti aurrera irago ezkero, juizijua galtzen dabeenak. Kristinau guztiak ez dirian leez janian ta eranian bardinak, ezin imini lei guztientzako neurri bat. Baña guztiak ezautu leije ta ezautu biar dabee, nos dan laarregi. Ta jakin daizun kristinaubak nos eraaten dabeen biar dan baño ardao geijago, iminten dira erregela batzuk, zeintzubetati ezaututen dan klaru nos ordituten dan ardaua eran dabena.

        Lelengo, ardaua eran daben bijaamonian zer esan daben edo zer egin daben, ardaua eran bagarik dauanian leez, akordau ezin danian esaten da orditu dala. Bigarrenian esaten da orditu dala kristinauba, ardaua eran daijanian, bestelan esaten ez dituban edo egiten ez dituban gauzaak esan edo egiten ditubanian. Irugarrenian esaten da orditu dala, eran bagarik dauanian leez, gauza onak eta txaarrak erabagi ezin ditubanian. Kontu bat etarateko, zer egingo daben esateko edo leenago egindakuen errazoia emoteko, ardauak juizijua laino artian leez naastauta iminten deutsanian ta burubagaz ondo erabagi ezin ditubala iminten dabenian. Laugarrenian esaten da orditu dala, ardauak berbaak ondo erabagi ezin dituban moduban, miina laztu ta motelduten deutsanian. Bada, laarregi eranak ekarten dau tertzijo atara. Bostgarrenian esaten da orditu dala, oñen gañian zuzen juan ezin dan tertzijora ta albo alboka egitera, ardauak ekarten dabenian. Ta baita ikusten dituban gauzak, etxiak eta arbolak eurekautan balebilz leez, begitanduten jakozanian bere. Bost erregela oneetati ezautuko dau gizonak nai emakumiak, ia terzijoti aurrera ardaua eran daben edo ez; ta ia laarregi eranagaz pekatu egin daben edo ez. Bada, guztietan erakusten da klaru, nos illundu ta borreetan dan ardauagaz errazoiaren usuba. Ta errazoiaren usuba illundutia edo lañotutia eranagaz, berez beti da pekatu mortala. Baña obetuago aitu daizun, esango dotsut azkenian, zelan pekatu egiten dan jan eran laarregijagaz.

 

 

III.

 

        Inok bere ukatu ezin lei, neure kristinaubak, orditutia pekatu dana. Ta ez edozein bere pekatu, ezpada pekatu ezaina, lotsarizkua ta txito Jangoikuaren gorroto andikua. San Pablo apostoluba azartuten da esaten, ordijak ez dabeela gozauko zeruko Erreñuba. Esan da ze mailezija daukan orditutiak, esan da zetan dauan orditutia. Baña orraitino bere esan biar da zerbait geijago, nos eta zelan pekatu egiten dan ezaututeko.

        Jazo leiteke, kristinaubari ardauak burura igotia ta pekaturik ez egitia. Au izaten da, edo gorputzaldi txaarra daukalako, edo jan zaarrian daualako, edo besteetan eraaten ez daben ardao jenerua dalako. Alako okasinoe baten ustez uste bagarik eta akordau orduko ardao puska batek gizona galtzeia, ez dau inok esaten pekatu mortala dala. Ta endamas inos orditu ez oi dan personia bada. Beste ainbeste jazo leiteke, ardao gitxi eran arren, berak gatx egitia ta menturaz egun bateko buruko mina ta gorputz aldi txaarra emotia. Onek bere, besteetan juizijua galdu bagarik eran oi daben beste eran ezpadau ta berak aintzat ez eukala galdu badau ardauak, ez dau pekaturik egiten, pekatu mortalik ez beintzet. Bada, gauza bat da gorputzaldi txaarra daukalako ardao puska batek burura igotia ta gatx egitia ta beste bat da orditutia. Lelengua ez da pekatu, bigarrena beti. Egija da, kristinaubak beti kontuz eran biar dau ardaua. Ta, edo jan bagarik dauanian, edo bustita dauanian, edo gorputzaldi txaarra daukanian, edo ardao mudauba eraaten dabenian, obeto begiratu biar deutsa bere burubari. Ta gatx egingo deutsana edo burura igongo deutsana dakijela eraaten badau, gauza gitxija izan arren, pekatu eiten dau.

        Osterantzian, zein gizonak eta zein emakumiak, leenago esan dirian bost erregeletati baten nai baten tertzijora eldu artian eraaten badau edozein bere ardao jenero, egiten dau pekatu mortala. Bada, guztietan eta bakotxian iminten dau kristinaubak bere buruba errazoiaren usu osua bagarik ta egiten deutsa kaltia osasunari. Eria daben guztian edo sarritan ordituteko oitura inpamia daukan gizona edo emakumia, beti dago pekatu mortalian ta inok bere asolbidu ezin lei, erremedijau artian edo orditutiari isteko berba pirmia ta senalliak emon artian. Ordituten danak ez deutsa gatx bat bakarrik ekarten bere buruari, ezpada asko. Galtzen dau errazoiaren usuba ta geratuten da alemanijaren gisan. Galtzen dau osasuna ta iragoten dau gau txaarra ta bijamoneko buruko mina ta gorputzeko aginterik eza. Galtzen dau arimia; bada, esan dan leez, ordituten danak egiten dau pekatu mortala. Galtzen dau aziendia; bada, gauza jakina da, ordijak premina bagarik eta modu txaarrian asko kasteetan dabena. Ez dago begiratu baño, ordijak ze itxuratara ekarri ditubeen euren etxiak, aziendaak eta pamelija. Galtzen dau bere kleituba; bada, umeetarañoko guztiak barre ta burla egiten deutsee ordijari. Auzuak ez dabee ordirik gura izaten inporta daben gauzatarako. Errijak bere ez deutsa ardauan jausten dan gizonari, entzutia daukan opizijorik emoten, nora ezian edo suertian baño. Galtzen dau bakia; bada, senarra edo semia ordituta doian etxian nekez paltako da agirakia ta bake txaarra.

        Enpin kontau ezin leiz gizon ordijaren pekatubak. Ardaua aora daroianian uste dau, dino san Lore[n]zo Justinianok, artzen dabela eztija ta sabelian sartu daijanian, bieztuna ta berenua da. Oh, ordi tristiak eta desbenturaubak! Oh, ezautuko bazendu zeinbat kalte ekarten deutsazuzan zeuben arimiari, zeuben bakiari, zeuben kleitubari, zeuben aziendiari ta zeuben osasunari! Ta gizon ordijak onako itxura txaarra ta lotsaarizkua badauka, emakume eraaliak milla bidar txaarraua dauka. Emakume ardaozaliak, euki leizan gauza on guztiak galduta daukaz edo galtzeeko arrisku agirijan daukaz. Orregaiti esaten dau Espiritu Santubak, emakume ordijak ez dabela ezkutauko bere desondria ta desonestidadia. Berba oneetan esaten dau, emakume ordija desondrauba ta desonestuba dala. Ta onen gañera esaten dau, ordija izan ezkero emakumia, ez dabela ezkutauko bere desondria ta desonestidadia; agiriko dala, ezaguna izango dala, publiko izango dala emakume ordijaren desonestidadia ta desondria. San Juan Krisostomok dino, ezer bere ez dauala loijagorik eta torpiagorik emakume ordija baño. San Jeronimok, Klemente Alexandrinokuak eta beste Elexako maisubak esaten dabee, guztiz dala loija, guztiz dala atsituba, guztiz dala zikina emakume ordija. Nihil turpius. Nihil foedius. Admodum turpis.

        Erroman eukeen lege bat, etxian ardaua eraaten eban emakume ezkonduba, adulterazat kastigetako aginduten abana. Mezenak ill eban bere emaztia, ardaua eraaten ebalako ta juezak ez eutseen kargurik artu, ill ebalako. Luzio erregiak beste ainbeste egin eban bere emaztiagaz, dino Arnadiok. Guztien eitxijan egija da, emakume ordijak senarrari pedia gordeko ez deutsana; zaarra bada, berdia ta pekatu estalgilia izango dana; ta gaztia bada, galduba.

        Oh, kristinaubak, begiratu zeuben arimaak gaiti, bizijo inpame oni leku emon baño leenago; bada, beragaz dakaz beste pekatu jenero guztiak. Emakume ordija daukan etxiak edo errijak diabru baten truke emon al balei edo kendu al balei, tratu ona egingo leuke nire eitxijan. Bada, diabrubaganik apartau geintekez errezto; baña ezin erremedijau leiz emakume ordijaren kaltiak. Ta onegaz akabetan ditut lelengo partiaren lezinoiak. Eskatzen deutsat bijotz osuagaz Aita Eternuari miserikordija, Seme Dibinuari bere pasinoe santuko merezimentubak, Espiritu Santubari karidade bizija, Ama Birjina guztiz santiari laguntasuna, aingerubai sokorruba, santubai erregubak ta zubei guztioi zeuben orazinoe garbijak eta egijazkuak, Elexa Ama santiaren pediagaz, esperantziagaz ta karidadiagaz entregetako Jangoikuari geure arimaak ta eukiteko zeruban eternidadeko bizitza ditxosua. Amen.

 

Lelengo partiaren despeidia.

O. S. J. S. R. E. K. A.

 

aurrekoa