www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ogeta bost lezinoe ta sermoe bat
Frai Bartolome
1807

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen jatorria: Bizkaiko Foru Aldundia: Idazlan guztiak, Frai Bartolome Santa Teresa (Julen Urkizaren eta Luis Baraiazarraren edizioa), Euskaltzaindia / Bizkaiko Foru Aldundia, 2000

 

aurrekoa hurrengoa

LELENGO MANDAMENTUBAREN ZORTZIGARREN LEZINOIA

 

zeñetan erakusten dan

zer dan projimua ameetia, ta ze ordenagaz amau biar dan.

 

        Ikasi ezkero kristinaubak zeintzuk dirian bere projimuak, jakin biar dau, zelan amau biar dituban. Projimuen artian erabagi andija dago, ta guztiari begiratu biar jako projimuak ameetan ikasteko. Projimo batzuk dira senidiak, beste batzuk ongillak, beste batzuk kristinau ez dirianak, ta beste batzuk arerijuak: 1º Zelan amau biar dirian geure projimuak. 2º Ze ordenagaz amau biar dirian arerijo ez dirian projimuak. Geroko dotrinan esango da, arerijuak zelan amau biar dirian.

 

 

I.

 

        Jesukristo geure Jaunak esan ezkero bada, neure kristinaubak, geure buruba leez geure projimuak ameetako, ya inos bere ukatu ezin lei obligazinoe au. Projimuak ameetia ez da beste gauzarik, ezpada arimako ta gorputzeko gauza on guztiak projimuari desietia. Inoren gauza onagaz atsegin artzeia, ta naibagiagaz ta trabajubagaz atsekaba artzeia. Kristinaubak bere buruba leez projimuarena ameetako, bere burubarenzat nai daben leez osasuna, nai izan biar dau projimuarenzat osasuna. Beretzako nai daben leez bakia, nai izan biar dau projimuarenzat bakia. Berezat nai daben leez kleituba, ondria ta ondasuna, desiau biar deutsa projimuari kleituba, ondria ta ondasuna. Berezat desietan daben leez ta desiau biar daben leez arimako grazija, erijotza ona ta zeruko glorija, desiau biar deutsa projimuari beste munduko gauzaak baño geijago, arimako grazija, erijotza ona ta zeruko glorija.

        Ara emen, neure entzula onak, berba gitxitan, zer dan projimua ameetia. Ondo gura deutsagunari ta ameetan dogunari, ez deutsagu inos bere dakigula edo adbertenzijaz gauza gatxik egiten. Ez dogu adiskide maitia gaiti dongarorik esaten, ez deutsagu gauza gatxik desietan, ez dogu gorrotoz joten, ez deutsagu ezer oostuten, ta Jangoikuaren izenian ameetan dogunari, ez deutsagu pekatu eiteko biderik edo okasinoerik bere emoten. Ta projimo guztiak alan amauko bagenduz, mundu guztia zeru bat eginda egongo litzaateke. Oraindino geijago: Geuk ameetan dogun projimuari bere pena ta trabajubetan pozik eta gustoz lagunduten deutsagu. Triste badago, konsolau gura genduke; gose bada, kopau bat baño ezpada bere emoten deutsagu, euki ezkero; penaz badago, pazienzija presteetan deutsagu aleginaz, ta errukituten gara bere peniagaz. Pekatu mortal bat egin badau, sentietan dogu oraindino beste bere gatxak baño geijago; erregututen deutsagu Jangoikuari projimo a gaiti ta berari bere esaten deutsagu modu onagaz erremedijau della laster, pekatuban il ez dein.

        Au guztiau jazoten da, neure entzula onak, geuk ameetan ditugun kristinaubekin. Oh, ze gauza ona izango litzaatekian, guztiok onan bata bestia ameetia ta alkarri lagundutia! Oh, ze enbidija emoten daben onako kristinauben bizitza bateginak eta karidadezkuak, pensauta beste bagarik! Errazoiagaz esaten dau san Pablo apostolubak, projimua biar dan moduban ameetan dabenak, ez dabela gauza gatx bat bere egiten, ta gordeetan dabela lege guztia. Ez dakit zelan emoten deutsagun ainbeste leku geure bijotzian enbidijari, gorrotuari, maldezinoiari, ikusi ezinari, kodizijari ta tema gaistuari, geure projimuen kontra!

        Projimua biar dan moduban ameetako, ez da asko auagaz esatia: guztiak ameetan ditut nik; ez deutsat nik inori bere gatxik gura. Auagaz onan esatia gauza ona ta biarrekua da; baña onan berba egin arren, euki lei bijotzian projimuarenzat amodijuaren ta karidadiaren paltia, endamas obreekin erakusten ezpadau. Borondatiak nai dabena, auak esan biar dau; ta borondatiak nai dabena ta auak esaten dabena, eginagaz erakutsi biar da. Orregaiti esaten dau san Juanek, mesede eginagaz amau biar ditugula geure projimuak, ez berba utsagaz. Ta Santiagok esaten dau: Zeure projimua bilosik eta gosiak ilik ikusita, zuk esan arren ari: zuaz Jangoikuagaz gizaajoori; zer edo zer jan eizu ta berotu zaite al daizun moduban, ezer emoten ezpadeutsazu daukazuneti, zer balijo deutsa pobre tristiari ondo esanak. Bada, zure pedia ta ondoesana bere obra on bagarik illa da, dino Apostolubak. Onezaz ostian, Elesa Ama santiak erakusten dosku, ez dala asko auagaz, projimua ameetan dot, esatia; ezpada borondatiagaz amau biar dala. Ta borondate ona obreekin erakusten da.

        San Pablo apostolubak beste ainbeste esaten dosku, dinuanian: Aingeruben miinagaz berba egingo baneu bere, misterijo guztiak ezautuko banitu bere, jakiturija guztia jadiitxiko baneu bere, mendijak bateti bestera iragoteko pedia ta sinistutia baneuka bere, ta neure gorputza erretaraño kastigauko beneu bere, karidaderik ezpadeukat edo projimua ameetan ezpadot, utsa nas, utsa balijo deuts guztiak. Ta karidadia edo projimuaren amodijua espliketako, esaten dau Apostolubak berak: Karidadia itxan onekua da, pazienzija andikua da, biguna da, enbidija bagakua da, gatxik egin gura ez dabena da, banidade ta andiari bagaukua da, karidadia daukanak ez dau asarrerik erakusten; ez dau gatxik penseetan, ez deutsee bere gauzei ainbeste kasu egiten, ta inoren gauza on guztiekin alegeretan da; karidadia daukanak guztia supriduten dau, guztia sinistuten dau, guztia espereetan dau, ta inor gaiti bere ez dau gatxik penseetan. Ara emen, kristinaubak, senalle batzuk txito agirijak, projimua ameetan dogun edo ez ezaututeko.

        Projimuaren karidadiaren kontra modu askotara pekatu eiten da. 1º Projimuaren gauza onagaz tristetuten garianian. 2º Projimuaren gauzeen enbidija daukagunian. 3º Projimuen arteko bakia galtzeen dogunian. 4º Projimuen gatxagaz alegeretan garianian. 5º Nezesidadian dauan projimua sokorriduten ez dogunian, al daigula; edo konseju ona emonagaz, edo limosna eginagaz, edo lagundubagaz premina daukan moduban. 6º Projimuari pekatu eraiten deutsagunian, edo pekatu eiteko bidia emoten deutsagunian. Inok dakijela, dakusela edo dantzubela egiten dirian pekatubak, beti dira karidadiaren kontra, projimuari Jangoikua serbietan lagundu biarrian, pekatu eraiten jakolako.

        Onan inori exenplu txaarra emoten deutseenak gaiti esaten dau Jesukristo geure Jaunak, zorigaistokuak eta madarikatubak diriala. Merezietan dabeela alakuak, errota arri bat samati lotuta, itxasoko ondarreetara boteetia, eurak pekatu eitia ezer ez dala, bestiai pekatu eraiten deutseelako. Oh, inori pekatu eraiten deutsazunak! Oh, inor pekaturako konbideetan dozunak! Oh, projimuari exenplu txaarra emoten deutsazunak, Jesukristoren maldezinoia daukazu zeuben gañian!

        Beste gauza asko dagoz projimuari zor deutsagun karidadiaren kontra; baña zabalduta dagoz kasik mandamentu guztietan, ta esango dira bakotxa bere lekuban. Gauza onetan erregela bat dago txito laburra, baña kanpo andija daukana. Ta da, geurezako gura ez dogun gauzarik, inori ez egitia; ta geri bestiak egitia gura doguna, geuk bere aleginagaz projimuari egitia. Orduban amauko dogu projimua geure buruba leez.

 

 

II.

 

        Baña Salomonek aituten emoten daben leez, karidadiak dauka bere moduba ta ordenia. Ta karidadiaren ordenia konzienzijan obligetan dabena da, dino santo Thomasek. Gauza onetan lelengo esaten dana da, kristinaubak euki biar dabela beti bijotz ona ta borondate ona projimo guztientzako; bada, karidadiaren estalgi zabalak ez dau inor bere batu bagarik isten. Bigarrenian esaten da, projimo guztiai desiau biar deutsegula arimako grazija ta zeruko glorija. Gauza oneek projimo guztientzako bardin izan biar dabee. Baña aparteko laguntasuna edo sokorruba emoteko projimuari, ez dira bardinak, ez personaak, ez nezesidadiak. Ta oni begiratu biar jako, karidadiaren ordenia gordeetako. Personen artian dagoz gurasuak, senar emaztiak, seme alabak, neba arrebak, senidiak, ongillak, kristinaubak, erejiak... Nezesidaden artian dagoz arimakuak eta gorputzekuak; nezesidade oneen artian, batzuk despeidengua esaten jakuenak, ya nora ezekuak, beste batzuk nezesidade andijak ta beste batzuk askontan oi dirianak. Eskoleetako berbeeta modubari itxita, kristinaubak gauza onetan jakin biar dabena da: 1º Zein arimako ta zein gorputzeko nezesidade bardinian aurkitu ezkero, beste guztiak baño leenago dala bere buruba sokorrietia. Bada, Jangoikuak ez dosku aginduten projimua gere buruba baño geijago ameetako, ezpada geure buruba leez ameetako. Ta karidade egijazkua noberaganik asten da. 2º Azkeneko nezesidadian ezpadagoz bere gurasuak, lelengo alkar sokorridu biar dabee senar emaztiak, gero euren umiak, gero gurasuak, gero senidiak, ongillak, adiskidiak, kristinau dirianak, ta despeidengo kristinau ez dirianak. 3º Bere aita edo ama badagoz azkeneko nezesidadian, laster sokorriduten ezpadira, erremedijo bagarik galdu biar daben tertzijuan, orduban emaztia ta umiak baño leenago da bere aita ta ama sokorridutia. 4º Arimako nezesidadiak leenago dira, gorputzekuak baño. Projimuaren arimako salbazinoiak geijago balijo dau gure bizitziak, osasunak, kleitubak eta ondasunak baño. Ta bestelan projimua salbau ezin baleiteke, daukagu obligazinoia guztiak galtzeeko projimuaren salbazinoia gaiti. 5º Gorputzeko gauzeetan lelengo da bizitzia, gero osasuna, gero kleituba ta gero ondasunak ta munduko konbenienzijak.

        Ordena au iminten da bada, neure entzula onak, jakin daijan kristinaubak nor, nos ta zelan sokorridu biar daben bere projimua, karidadian bizi izateko. Ta ordena onetati apartetia, pekatu da. Esan gura neuke, nezesidade bardinian egon ezkero, zein arimako ta zein gorputzeko gauzeetan, gurasuari edo emaztiari edo umiari itxita, beste bat sokorridutia, pekatu dala. Beste ainbeste, projimo bat badago ilteko pelleburuban, beste bat osasuna galtzeeko pelleburuban, ta beste bat kleituba galtzeeko pelleburuban; orduban bizitzia galtzeeko pelleburuban dauanari itxita, osasuna edo kleituba galtzeeko pelleburuban dauna sokorridutia, pekatu da. Bada, leenago da projumuaren bizitzia, osasuna ta kleituba baño. Pekatuban ilteko pelleburuban badago bat, a sokorridutia leenago da beste bat bizitzako ta munduko gauzeetan sokorridutia baño; ta modu onetan beste esan dirian gauzeetan.

        Karidadiaren ordena au autsijagaz, ta baita leenago esan dirian projimuaren kontrako bizijuetan bere, ez da errez erregela bat iminten pekatu mortala ala beniala dan jakiteko. Geijenaz bere esaten dana da, gauza andijan bada, izango dala pekatu mortala; ta gauza gitxijan bada, pekatu beniala. Jazo bakotxeko zirkustanzijak esaminau biar dira ze pekatu egin daben ezaututeko. Baña jakin biar dau kristinaubak, karidadia dala birtute guztietati andijena ta txito laster epaija egiten jakona. Orregaiti txito askotan inok uste daben baño leenago, izango da pekatu mortala karidadiaren paltia. Ez zaitez, bada, aaztu, neure kristinaubak, dotrina onegaz. Akordau zaitez beti ez deutsazula projimuari, ez egin, ez esan, ez desiau biar ezer, zeubei inok egitia, esatia edo desietia gura ez dozun gauzarik. Eukiizu bijotz prest bat, preminaan ikusi ezkero projimua, alegin guztiagaz sokorrietako, bai arimako ta bai gorputzeko gauzeetan. Ta erregutu eijozu Jangoikuari projimo guztiak gaiti. Bada, guztiak gaiti il zan Jesus, geure Salbadore maitia; guztiok gagoz bere odol santubagaz erosita; guztiok gara bata bestiaren anaiak ta zerurako esperantziagaz bizi garianak. Jangoikuak emon daigula, bada, bere miserikordija andija gaiti karidade santuba ta zeruko glorija. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa