www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ogeta bost lezinoe ta sermoe bat
Frai Bartolome
1807

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen jatorria: Bizkaiko Foru Aldundia: Idazlan guztiak, Frai Bartolome Santa Teresa (Julen Urkizaren eta Luis Baraiazarraren edizioa), Euskaltzaindia / Bizkaiko Foru Aldundia, 2000

 

aurrekoa hurrengoa

BOSTGARREN MANDAMENTUKO BIGARREN LEZINOIA

 

zeñetan erakusten dan

lelengo, ia kleituba gaiti inor ill leijan.

Bigarrenian, ia onestidadia gaiti inor ill leijan.

Irugarrenian, ia ondasunak gaiti inor ill leijan.

 

        Esplikau ezkero leengo dotrinan inorena baño noberaren bizitzia leenago dana, deskuidozko erijotzak zer dirian eta gizon okasinoetsubak zelan pekatu egiten dabeen, erakutsi biar jako kristinaubari, ija kleituba gaiti, onestidadia gaiti edo ondasunak gati ill leijan inor, pekatu egin bagarik.

 

 

I.

 

        Egija esateko, irurak dira txito gauza estimaubak. Ta kleituti asita, esateko bakotxa bere lekuban. Kristinau batek bere zuzentasunagaz ta bizimodu onagaz irabatzi daben kleituba asko estimeetan dau. Kleituba ta pamia galdu ezkero, mundubarenzat zer galdu andirik ez dauka kristinaubak. Kleitu ona daukana, bera ez galtzeia gaiti, inori zer esanik ez emotia gaiti, sarritan apartetan da gauza txaarrak eta zaatatsubak egiteko okasinuetati.

        Ez dau alperrik esaten Espiritu Santubak kleitu onari begiratuteko. Bada, bere kleitu ona nai dabena aparteetan [da] lotsatuko dan gauzeetati ta oituten da, leenago kleituba gaiti egiten zituban gauzaak, gero Jangoikua gaiti egitera ta au da kristinaubaren on izate ta kleitu egijazkua. Bein kleituba galdu ezkeroko gitxi ikusi dira onduta. Geijenak bai leen baño lotsa galdukuago, atrebidubago ta edozeinbere gauza txaar egiteko prestago. Begiratu begijue zerbait gaiti justizijak kastigau edo desterrau dituban guztiai ta alan ikusiko da.

        Izanik, bada, ain asko estimeetan dana kleituba ta ondria, jazo leiteke ta jazoten da askotan, guzur ta enbusterija bategaz kleituba ta injurija andiko burla bategaz ondria galtzeia. Ta orregaiti itanduten da, ia kleituba ta ondria zaintutia gaiti inor ill leijan. Esango balitz leez: Bakizu zuk zuzen, zeure areijo bat guzurragaz ta enbusterijagaz zeuri kleituba galtzeeko bidiak egiten dabilena ta bizirik isten badeutsazu, erremedijo bagarik kleituba galdu biar dotsuna; ia persona a iltia, zeuri kleituba galdu ez daizun, pekatu dan edo ez. Ta erantzuten da pekatu dala, kleituba gaiti inor iltia. Elesa Ama santiak erabagita daukan dotrinia da au, neure kristinaubak. Ya inok bere ukatu ezen lei, Elexiak erakutsi ezkero. Bada, kleituba ta ondria izan arren balijo andikuak, geijago balijo dabena da proximuaren bizitzia. Kleituba ta ondria erremedijau leiz puska bat juezaren aurreti eta nobera on izanagaz; baña bein illezkerokua ostera biztu ezin lei. Inoren guzurrak eta enbusterijak mundurako galdu leijo bati kleituba; baña Jangoikuaren aurrerako galdu ezin leijo. Jangoikuaren aurrian guztiok agertuko gara garian moduban. Enbusterubak enbusteruben moduban, guzurtijak guzurtijen moduban, dongaak dongen moduban ta onak oneen moduban. Kleiturik oneena ta segurubeena da konzienzija garbija. Au daukanari, mundubak guzurragaz kleituba galdu arren, Jangoikuak biurtuko deutsa oso osorik zeruko, munduko ta inpernuko guztien aurrian. Ez da, bada, kleituba inor ilteko duina balijo dabena. Orregaiti kleituba gordeetia gaiti inor iltia pekatu da.

 

 

II.

 

        Onestidadia edo birjinidadia da, neure entzula onak, beste gauza bat bai zeruban eta bai luurrian txito asko estimeetan dana. Ez bakarrik kristinauben artian, ezpada baita arako Jangoiko bagako jentil nasaijen artian bere birjinidadia ta onestidadia adoreetan zitubeen jentilak, Jangoiko batzuk balira leez. Birtute estimau oni jasoten eutseezan tenplubak, egiten eutseezan altaraak ta imini eutseen izenzat: Egijaren lekuba. Birjinidadiari eutseen errespetua gaiti, beste askoren artian imini ebeen Erromako jentilak lege bat, zeinek eraozten eban birjina zian emakumiai injurija txiki bat bere egitia. Lege au kontuz gordeetia gaiti, Seianen alaba birjiniak iltia ondo merezietan eban gauza donga bat egin ebanian, ez zian juezak atrebidu ilteko setenzija emoten, lelengo birjinidadia galdu erain bagarik. Alan opizijo bijak egin zituban borregubak emakume desbenturau agaz. Jentilen artian ainbeste estimeetan bada onestidadia ta birjinidadia, kristandadian milla bidar geijago estimeetan da.

        Zeruban estimazinoerik andijena daukan birtutia, birjinidadia da. Orregaiti esaten dau san Juanek, birjinak jarraituten deutseela Jesus zeruko Bildots maitiari doian leku guztira. Kristinauben artian ez dago inor bere birtute oni enbidija ez deutsanik. Galdu dabeenak sentietan dabee euren artian, ez dakit zelako lotsa bat eta pena bat, sekula bijotzeti kendu ezin dabeena. Ta birtute onegaz jantzita dauanak erakusten dau lagun artian buru eitxi bat eta kontentu bat, balijo andiko gauza baten jaube dana ondo aituten emoten dabena. Ez beste gauza gaiti au, ezpada Jangoikuak berak gizon eta emakume guztien bijotzetan silluba ezarrita itxi ebalako birjinidadiaren ta onestidadiaren amodijua ta balijua. Errazoiagaz, bada, emakume askok estimeetan dabee birjinidadia ta onestidadia, munduko ondasun guztiak eta euren bizitzia baño bere geijago. Ta emeti etorten da dudia, ia emakume batek, berari birjindadia edo onestidadia galdu gura deutsan gizon bat iltia pekatu dan.

        Esaten da, bada, san Agustinegaz, onestidadia edo birjinidadia dauala noberaren borondatian, ta nai ez dabenari inok bere kendu ezin leijola. Orregaiti dino santubak berak, munduko legiak librau arren kastiguti alako erijotzia egiten daben emakumia, Jangoikuaren legiak libreetan dabela esateko, ez dot errazoerik topeetan. San Agustinek dinuanez, birjinidadiaren izatia dago borondatian; borondatia da bere leku nautsija; borondatiak nai ez daben artian, ez dau inok galtzeen birjinidadiaren koroia. Borondatian dauan gauzia inok bere kendu ezin leijo, nai ez dabenari. Ill leije, zatitu leije, erre leije, baña nai ez dabenari nai erain ezin leijo. Begaz, emakume bati onestidadia mundu guztiak bere kendu ezin leijo. Begaz, ez dago errazoerik, birjinidadia edo onestidadia gaiti inor ilteko. Egija da, emakume batek alako lantze estuban ilgo baleu gizon bat, juezak ez leuskijo ezer egingo; baña pekatu egingo leuke, berak gura ez dabela inok galdu ezin leijon ta kendu ezin leijon gauzia gaiti, proximua il dabelako.

        Euren burubak garbitutia gaiti ta pekatubak edertutia gaiti beste gauzarik esaten dabeen emakumiai, etxakue sinistu biar. Ta, ojala sinistuko ez balitxakue! Onestidadia ameetan daben emakumiari, garbi izan gura dabenari, Jesus opendidu baño bizitzia galdu bere naijago dabenari, ez deutsa Jangoikuak inos bere grazija palteetan. Danik lantzerik estubeena ta okasinoerik andijena iragoko dau, berak nai badau, birjinidadiaren ta onestidadiaren edertasuna ta merezimentuba gitxitu bagarik. Subak amatauko ditu, itxasuak agortuko ditu, otsuak mantsotuko ditu, edo aingerubak bialduko ditu Jangoikuak, biar bada, bera bijotz guztiagaz ameetan daben emakume garbi bati inok onestidadia galdu ez daijon. Irakurri bitez santa Ursula ta aren lagunen, santa Inesen, santa Luzijaren ta beste donzella garbi guztien bizitzak, ta an ikusiko da zeinbat miraari andi egin dituban Jangoikuak bere esposeen garbitasuna ta onestidadia zaintuteko; ta zelan sekula, borondate ta bijotz garbija daukan emakumiari kalterik egin ez deutsan gizonezkorik atrebidubenak. Isildu bitez, bada, emakume loijak, lotsatu bitez onestidadia galdu dabeenak ta esan beije, eurak nai ebeelako, eurak gura ebeelako, euren borondatez mantxau ebeela arimia ta galdu ebeela onestidadiaren loria. Pekatu da, bada, onestidadia gaiti inor iltia. Egija da, beragan dan guztia egin biar dau bizitziak dirauban artian, gauza txaarrik egiten inori ez isteko. Ta ain Jangoikuak bere eskuti itxitakua balitz gaiski eragin gura deutsana, zein da iltera doian pekatu egingura ez daben emakumia, orduban nobera ill ez daijan, ill lei alako gizon galduba, leenaoko dotrinaan esan dan leez. Baña onako lantze estubak esan egiten ditubee emakumiak, jazo nekez.

        Dotrina onetati etaraten dana da: 1º Nai ez dabenari ez deutsala inok pekatu eraiten. 2º Inori erru guztia ezarrita, euren burubak garbitu gura dituben emakumei etxakuela sinistu biar. 3º Pekatu eiten ezpadau ilgo dabela gizonezkuak esan arren pekatu eiten istia, pekatu dala. 4º Birjinidadia ta onestidadia dirian leez nai ez dabenari inok kendu ezin leijozanak, areek gaiti inor iltia pekatu dala.

 

 

III.

 

        Ondasunak dira beste gauza batzuk asko estimeetan dirianak. Sarritan jazoten da, edo aldian, edo etxian, edo beste leku baten daukazan ondasunak inok oostu gura izatia ta oostutia. Ta emeti etorten da dudia, ia lapurretara datorrena ill leijan pekatu egin bagarik, bere gauzaak oostu ez daijozan. Oni erantzuteko jakin biar da lelengo, gauza batzuk dagozala Elexa Ama santiak erabagita ta beste batzuk Elexako maisubak examinauta. Elexa Ama santiak erabagita dago: 1º Jazo oi danez, urrezko eskudo batgaiti inor iltia pekatu dala. 2º Gero eukiko ditugun, baña oraindino ez daukaguzan gauzaak oostutera datorrena iltia, pekatu dala. Berbigrazija: Bakit eun dukat neuri emoteko daukeezana, baña oraindino ez deusteez emon; bada, areek oostu ez daizan inor iltia, pekatu da. 3º Noberari tokeetan jakon aziendia edo ondasunak, auzijagaz edo osterantzian eraotzi ta atzeratuten deutsana iltia, pekatu da. Onetan ez dago dudarik.

        Ta onezaz ostian bere esaten da, ondasunak gaiti beste bagarik, ondasunak andijak izan arren, ezin inor ill leijala. Alan erakusten dosku san Agustinek, dinuanian: Ze modutan pekatuti librauko da, galdu biako dabeen ondasunak gaiti inor ilten dabena? Elexiaren erregela batek bere esaten dau, ondasunak kendu ez daijuezan inor ilten dabenak, erijotzia egiten dabela. Errazoiak erakusten dosku ta Jangoikuak aginduten dosku, gauza gitxi bat gaiti inori kalte andirik ez egiteko. Bada, munduko ondasunak gauza gitxijak eta ezer ezak dira, proximuaren bizitziagaz ta salbazinoiagaz bat egin ezkero. Ta orregaiti oostutia baño beste gatxik ezin leijan lapurra, oostu ez daijan iltia, pekatu da. Eskopeta ta armeekin guztiak zamaitubaz etxe baten sartzeen dan edo derrigorrian sartzeera doian lapurra iltia, ez da ain beinguan pekatu mortalzat emoten. Bada, alako lapurrak pelleburu bardinian iminten ditu ondasunak eta bizitzia. Ta ondasun utsak gaiti ill ezin balei bere, bizitzia gaiti iltia ez da pekatu, leen esan dan leez. Dotrina onetati ezaututen da, neure kristiñaubak, pekatu mortala egiten dabeela bostgarren mandamentubaren kontra: 1º Proximua ilten dabeenak, ilteko agindu edo lagunduten dabeenak eta ilteko konseju emoten dabeenak. 2º Pekatu egiten dabee proximua gaixotu edo banatuten dabeenak, proximuaren osasuneko edo bizitzako kaltiagaz kontentu artzeen dabeenak ta esan dan modubetan, zein desiuagaz ta zein azinoiagaz, proximuari kalte egiten deutsanak.

        Eskatu daijogun Jangoikuari, erakutsi daigula proximo guztiak ameetan ta estimeetan, geure burubak leez. Orduban eukiko dogu munduban bakia, grazija ta bendizinoia ta zeruban eternidadeko glorija. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa