www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ogeta bost lezinoe ta sermoe bat
Frai Bartolome
1807

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen jatorria: Bizkaiko Foru Aldundia: Idazlan guztiak, Frai Bartolome Santa Teresa (Julen Urkizaren eta Luis Baraiazarraren edizioa), Euskaltzaindia / Bizkaiko Foru Aldundia, 2000

 

aurrekoa hurrengoa

JANGOIKUAREN LEGEKO MANDAMENTUBEN ASIERARAKO LEZINOIA

 

zeñetan erakusten dan

dotrinia ikasteko dauan preminia.

 

        Munduba galduta dauana ta ya inok iraun ezin dabena Eskritura Sagradubak leku askotan esango ezpaleusku bere, geuk sarri esaten dogun gauzia da, neure entzula onak. Geuk esaten dogu kasik isildu bagarik kristinauben artian dauala pede txaarra, konpijantza gitxi, kodizija asko, malezija andija, munduko gauzeen amodijo itsuba, inoren gauzeen inbidija, alkar ikusi ezina, panparrerija, banidadia, okasinoiak, entzute txaarra, murmurazinoia, neurribagako desonestidadia, pekatubaren bildurrizeza ta konzienzija arinonak. Gatx oneek eta geijago kristinauben artian ugari dagozana guztiok autor doguna da. Ya esan ginai Dabid erregiagaz, jente guztia bide zuzenetati apartau dala ta gauza ona egin gura dabenik inor bere ez dauala. Edo san Juan Ebanjelistiagaz, mundu guztia malezijaren ta gatxaren gañian iminita dauala.

        Oh, zeinbat estimauko litzaatekian gatx oneek erremedijetia! Ta menturaz ez da askok uste daben baisen obra gatxa mundubaren erremedijetia. Bakotxak beretzako ona dan moduban, edolabere erremedijau lei. Baña onetarako, ezautu biar dau kristinaubak lelengo, zegaiti daukan edo zetati jatorkon mundubari ain itxura ezaña ta errukarrija. Ta au da dotrina onetan lelengo erakutsiko dodana; ta gero esango da, zelan erremedijau leijan bakotxak berari tokeetan jakona.

 

 

I.

 

        Exodoko liburuban Espiritu Santubari entzuten deutsadazan berba batzuk irakurten ditudan guztian, neure entzula onak, ikara egiten deust bijotzak. Irugarren ta laugarren belauneraño, dino Jangoikuak, kastigauko ditubala gurasuak umeen kontra egiten dituben pekatubak. Gurasuak umeen kontra egiten dituben pekatubetati andijena dala deitxat, kristinaubak, guztiz engañetan ezpanas, umiak dongaro aztia. Seme alabak lotsa txaarragaz, libertade andijagaz, banidade osuagaz, dotrina on bagarik, Jangoikuaren bildur santuba bagarik mundubarentzat ta munduko aixe paltsuarenzat aztia da guraso batek Jangoikuaren aurrian eukiko daben kargu ikaragarrija. Ta gurasorik geijenak, guztiak ez esatiarren, dirian leez gauza onetan ardura bagakuak, ara emen zelan dauan beti oñian Jangoikuak ainbeste gorroto deutsan pekatuba, zeñegati dinuan irugarren ta laugarren belauneraino kastigauko ditubala geure gurasuen pekatubak. Ta onako gurasuen pekatubak beti dirauben leez, Jangoikuaren kastigubak bere badirau gure kontra. Izan leiteke, bada, gurasuak lotsa bagarik ta Jangoikuaren bildur santuba bagarik seme alabak azten dituben artian, mundubak daukan baisen itxura ezaina ta galduba eukitea. Ara emen munduko gatxen asiera bat.

        Oraindino esan lei Jeremias propeta santubagaz pensamentu on baten paltiak daukala mundu guztia galduta. Bakotxak bere artian ondo pensauko balitu gauzaak, erremedijauta leokiala munduba. Egija esateko gizon ta emakume guztiak pensauko balebee ondo ta sarri zer dirian, zetati dirian, nor gaiti dirian, zetaraño dirian ta zetan parauko dirian, ez leukee egiten dabeen beste zaata munduban egingo ta ez leukee emoten dabeen beste zeregin, sentimentu ta zeresan emongo. Pensamentu on baten paltiak apartetan ditu kristinaubak bide zuzenetati ta ekarten ditu luurreko gauzeetan euren gogo, amodijo ta desio guztia imintera. Ta ara emen beste sustrai bat mundu ko jentia beti naastauta, okertuta, sosigu bagarik ta alkarregaz bat egin bagarik, zer eiten dabeen ta nora duazan ez dakijen inurri pilo bat leez bizi izateko. Ara emen asiera bi, sustrai andijak daukeezanak ta munduba dauan oñian eukiteko asko dirianak. Seme alaben aziera txaarra ta zer garian ondo ez pensetia. Oneek erremedijetan ez dirian artian, ez da munduba asko onduko.

        Baña oraindino beste gauza bat deitxat, neure entzula onak, dala munduko bake txaarrari, bizi izateko nekiari, arimako kezkiari ta larrijari, gorputzaren penai, nasaitasunari, usadijo gaistuai ta illteko peniari lekurik geijen emoten deutseena. Au da, kristinau izaten ez jakitia. Kristinau asko dagoz, baña ez dakije geijenak zer dan kristinau izatia. Ez dakijez naturaleziak, errazoiak eta Jangoikuak imini deutseezan obligazinoiak; ez dakijezan artian, kunplidu ezin leijez ta bakotxak bere obligazinoiagaz kunpliduten ez daben artian, munduba leengo bestian egongo da; edo gero baño gero txaarrago izango da. Alperrik da intenzinoe ona ta desio ona eukitia. Ez dakijenak deskuiduan baño azertau ezin lei ta gaurko egunian kasurik gitxien egiten jakon gauzia da kristinaubaren obligazionoiak ikastia. Mundubaren usadijo paltsuak eta lege zorigestokuak zortzi amar urteko umiak bere bakijez; baña kristinaubaren obligazinoiak eskolau andijak bere askok ez. Ez dau inok kansau gura Jangoikuari, proximuari ta bere burubari zer zor deutsan jakiten. Ez dau inok dendatu gura, Jangoikuak geugaiti zer egin daben ta zer egiten daben ta geuri zer aginduten doskun ikasten.

        Berba baten, neure kristinaubaak, ez dau inok ardurarik iminten dotrinia biar dan moduban ikasteko. Dotrinia biar dan moduban ez dakijenak Jangoikua serbidu ezin lei. Jangoikua serbietan ez dan artian, munduba leen dauan baisen ezaina, okerra ta naastauba egongo da. Jangoikua serbietan ez dan artian, geure bizitzaak izango dira penazkuak, atsekabazkuak, priisazkuak, gusto bagakuak, sosigu bagakuak, sugia leez luurreko gauzeetan tatarraska ta arrastaka gabizanak. Jangoikua serbietan ez dogun artian, geure arimaak egongo dira pekatuz naastauta, ilunduta, loituta diabruben aginduban; geure erijotzia izango da estuba, larrija ta ikaragarrija; ta geure betiko despeida, despeida bagakua, inpernuko suba. Au da dotriniaren paltiak kristinaubari ekarten deutsan prutu mingotxa. Au guztiau Espiritu Santuabak sarri predikeetan dosku. Orregaiti bada, neure entzula onak, dago txito premina andija dotrinia ondo ikasteko. Gauza onetan kristinauben artian dauan paltia ta dotrinia ondo jakin ezak dakazan negargarrijak esan ezin leiz.

 

 

II.

 

        Jangoikuak beti erakutsi dosku gizonaren entendimentuba berez laburra dana zeruko misterijuak ezaututeko. Beraren Majestadia etorri da guri zerurako bidiak erakustera. Adan, lelengo geure gurasuari Jangoikuak berak erakutsi eutsan inozenzijako estaduban beti ditxoso izateko asko eban dotrinia. Naturalezian legian patriarka santubai erakutsi eutseezan Jangoikuak, jazo baño askozaz leenago, guk oan entzuten ditugun ta sinistuten ditugun pedeko gauzaak. Moisen legiak iraun eban artian, denporarik denporara bialduten eutseezan Jangoikuak isrraeltarrei propeta santubak, bere legia ta dotrinia erakusteko. Jesukristo geure Jauna etorri bazan zeruti mundura, Aita Eternuak bialdu eban. Ta zetarako? Munduko gizon eta emakume guztiai zer sinistu biar dabeen, zer egin biar dabeen, zer eskatu biar dabeen ta zer errezibidu biar dabeen erakusteko. Apostoluben, obispo ta kura jaunen kargubeetati andijen bat edo bakarra da kristinau pielei dotrina egijazkua ta zerurako bide zuzena erakustia. Esan lei kristinaubak, Jangoikuak Eskritura sagraduban esaten doskunari ta Elesa Ama santiaren legiai begiratu ezkero, Elesa gizonen zereginik andijena dala kristinaubei dotrinia erakustia. Lekuban lekuban berba gogorrekin zamaituten gaitu Jangoikuak ta pena andijekin Elesiak gauza onetan koroedunok egiten ditugun paltaak gaiti. Zegaiti au guztiau? Ez beste gauza gaiti, neure kristinaubak, ezpada Jangoiko onak eta bere Esposa Elesa Ama santiak ezaututen dabeelako dotriniaren paltiak dakazan negargarrijak ze andijak dirian.

        Ene Erlijinoe sagraduba, Jangoikuaren ta Elesa Ama santiaren intenzinoiari ta espiritubari jarraituta, ez da kontenteetan orazinoiagaz, penitentzijagaz ta beste piedadezko ta karidadezko obra onekin kristandadiari lagundubagaz. Ezaututen dau dotriniaren paltia dala munduko gatx askoren ta nekez erremedijetan dirianen sustrai indartsuba. Ta alegin guztiagaz lagunduteko kristinau pielei ta kura jaunei dotriniaren paltia erremedijetan, aginduten dau ene Erlijinoe sagradubak; domeeketako arratsalde guztietan prediketako ordu erdijan pulpitoti dotrinia, geure komentubetako eleseetara datozan kristinaubei, desiertubez osterantzeko guztietan.

        Gauza jakina da, neure entzula onak, dotrinia ondo dakijenak daukala Jangoikuaren ezaubera geijago. Ta zeinbat Jangoikuaren ezaubera geijago daukan kristinaubak, ainbat dago urrinago pekatubeetati ta kondenetako bideti. Bada, jakin ezkero ondo Jangoikuak geugaiti egin dituban amodijozko obraak; Jangoikuak geugaz daukan ontasuna, pinezia ta pazientzija; geuri zeruko Erreñuba emoteko daukan desio bizija; Jesus geure Salbadore maitiak bere jaijotzan, bizitzan, pasinoian, erijotzan ta altarako sakramentu santuban erakusten doskun biguntasuna, humildadia ta karino laarregija; jakin ezkero kristinaubak bere ezereza, miserija ta argaltasuna; berba egingo badau, pausu egingo badau, arnasa artuko badau ta biziko bada, popuertza Jangoikuaren grazija ta sokorruba biar dabena; erremedijo bagarik ill bia[r]ko dabena; erijotzako ordu estuban bere bizi guztiko pensamentu, berba ta obren kontu zuzena ta gogorra artuko deutseena; oneentzako zeruba ta dongentzako inpernuba dauana, dinot neure entzula onak, kristinaubak ondo jakin ezkero ta ezautu ezkero dotrinako egija oneek, nor azartuko litzaateke pekatu egiten, bertan illgo dan edo ez ez dakijela?

        Onezaz ostian, dotrinia biar dan moduban ez dakijena beti dago pekatu mortalian. Nai izan arren, ondo konpesau bere ezin leiteke, zelan ez dakijelako. Inok asolbidu bere ezin lei ta salbau bere ezin leiteke. Dotrinia ondo ez dakijenak pekatu eitia zer dan ez daki. Bera da lelengo pekatuban jausten dana ta nekezeen jagiten dana edo sekula jagiten ez dana, pekatubaren ezaintasuna, pekatubaren kaltiak, Jangoikuari egin deutsan injurija ta pekatuti jagiteko zer biar dan ez dakijelako. Dotriniaren paltaz dira konpesinoe paltsuetati geijenak. Dotriniaren paltaz dagoz kristinaubak engañauta, itsututa, zerura zuzen duazalakuan, inpernurako bideti pausu bat bere uts egiten ez dabeela.

        Ta ez dauka inok zetan pensau kristinaubak bakijela salbeetako duin dotrina. Geijen dakijenari bapere sobreetan etxako; ta palta dabeenak milla bidar geijago dira, popuertzakua dakijeenak baño. Aitageuria, abemarija, kredua, mandamentubak, nipekatarija, neure Jesukristo jaun, salbia, sakramentubak ta beste onako umetan ozta buruz ikasi zian orazinoe batzuk aoz esatia ez da biar dan moduban dotrinia jakitia. Umeentzako popuertzakua da orazinoe areek buruz ikastia, baña nausijentzako ez da asko buruz jakitia, maisu askok esaten dabeen leez. Aitu biar dabee ta jakin biar dabee berba areek zer esan gura dabeen ta zetarako dirian, itandu ezkero, edozeini kontu emoteko tertzijuan. Ta zeinbat kristinau dira au egingo leukeenak? Atrebietan nas esaten: ezda erdijak bere.

        Imini daigun exenplu bat ta ez gitxitan jazoten dana. Kristinaurik geijenak aoz esango ditubee ondo konpeseetako bost gauzaak. Esaminia, doloria, proposituba... Ta aituten ditubee zer dirian? Bakijee zer dan doloria edo damuba? Bakijee zer biar dan damuba eukiteko? Bakijee damubaren paltaz konpesinoia zetan geratuten dan? Bakijee damuba jadiisteko zelan prestau biar dabeen? Bakije proposituba zer dan? ze premina andikua dan? Eukiteko zer egin biar dan? ta egijazkua danian ariman zer egiten daben propositubak? Bigarrena doloria, irugarrena proposituba; aoz esaten guztiak edo geijenak dakije, baña zer esaten dabeen ta esaten dabeena aituten erdijak bere ez.

        Gauza jakina da bada, neure kristinaubak, dotriniaren paltiak mundubari itxura txaarra emoten deutsala ta ikasiko balitu kristinaubak bere obligazinoiak ondo, mundurako ta eternidaderako gatx asko erremedijauko litzaatekiala. Dendatu gaitezan bada, kristinaubak, dotrinia ikastera ta ikasteko juan gaitezan erakusten dan lekura. Eskatu daijogun Jangoikuari bere berba santuba entzuteko ta arimeetan gordeetako grazija. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa