www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ogeta bost lezinoe ta sermoe bat
Frai Bartolome
1807

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen jatorria: Bizkaiko Foru Aldundia: Idazlan guztiak, Frai Bartolome Santa Teresa (Julen Urkizaren eta Luis Baraiazarraren edizioa), Euskaltzaindia / Bizkaiko Foru Aldundia, 2000

 

aurrekoa hurrengoa

LAUGARREN MANDAMENTUKO LAUGARREN LEZINOIA

 

zeñetan erakusten dan

ugazabaak zelan portau biar dabeen otseginekin; ta otseginak euren ugazabeekin.

 

        Gurasuak euren seme alabeekin ta umiak euren gurasuekin zelan portau biar dabeen erakusten dan leez laugarren mandamentuban, alan erakusten dira mandamentu onetan ugazaben ta otseginen obligazinoiak. Esango dotsut, bada, dotrina onetan: 1º Ze obligazinoe daukeen ugazabaak euren otseginentzako. 2º Ze obligazinoe daukeen otseginak euren ugazabentzako.

 

 

I.

 

        Ugazaba guztiak akordau biar dabee, zeruban dauan Jangoikua dala gizon eta emakume guztien gazaba. Bardin kosta jakozala Jangoikuari aberatsak eta pobriak. Bere eskuban daukala Jangoikuak andijen ta txikijen suertia, ta gura dabenian ugazabaak biurtu leizala krijadu izatera ta krijadubak ugazaba izatera. Pensamentu onegaz estimauko ditubee ugazabaak euren krijadu krijadak, Jangoikuaren semiak eta euren anaiak balira leez. Otseginak bere akordau biar dabee ez ditubeela serbietan luurreko gizonak, ugazabaak serbietan ditubeenian, ezpada Jangoikua bera edo Jangoikuaren lekuban dauana. Bada, Jangoikua da kondezinoe atan imini ditubana ta Jangoikuak esaten deutsee krijadu-krijada guztiai san Pablo apostolubaren aoti, begiratu daijuela ta obeidu daijuela gauza guztietan euren ugazabei, Jesukristori berari leez.

        Amau, estimau ta zaintu biar ditubee, bada, ugazabaak euren otseginak amodijuagaz, karinuagaz eta modu onagaz. Ta onetarako egin biar dabee ale gin guztia, euren otseginak gorde daijen Jangoikuaren lege santuba. Arimako gauzei tokeetan jakuenez, gurasuak umiari leez, begiratu biar deutsa ugazabak otseginari. Esan da leenaoko dotrinaan nos, zelan eta zegaiti pekatu mortala egiten dabeen gurasuak, euren seme alabei gauza onak erakutsi ezagaz eta txaarrak parkatubagaz; bada, beste ainbeste esaten da ugazabaak gaiti. Ugazabak otsegina bere etxian dauan artian, guraso baten obligazinoiak daukaz ta gurasuak umiari leez kontu artu biar deutsa arimiaren onerako gauzeetan; ta ezpabere gurasuentzako pekatu dana, ugazabarentzako bere pekatu izango da.

        Bakit ugazaba askok esaten dabeena, otseginai eraozten asi ezkero nai dabeen lagunekin ibilten edo, berba baten guztia esateko, arimako gauzeetan nai dabeena egiten, etxeti iges egingo leuskijuela; otsegin Jangoikozko bat topau ezin leijala; bat edo bat biar dabeela ta beste onako errazoe errazoe bagakuak. Bada, esaten jakue alako ugazabai: Lelengo, eurak Jangoikozkuak balira, otseginak bere izango litzaatekezala. Ugazaba onak beti topeetan dau otsegin ona; ta otsegin onak ugazaba ona. Ugazaba txaarrak inos bere otsegin onik ez; ta otsegin txaarrak bere ugazaba onik ez. Esaten jakue bigarrenian alako ugazabai, dana gaiti dala, otseginai arimako gauzeetan kuidado egiten ezpadeutsee ta seme alabak gaiti esan dirian pekatu jeneruak parkatuten badeutseez, egiten dabeela pekatu. Ta ez edozein bere modutan, ezpada pekatu andija, san Pablo apostolubak dinuanez: Erejia baño dongago da etxeko pamelijaren ta otseginen kuidadorik ez daukana, dino Apostolu santubak. Lelengo kuidadua da arimako gauzeena ta salbazinoiarena.

        Onezaz ostian, ugazabaak obligazinoe asko daukeez otseginentzako. Ta lelengo, emon biar deutsee otseginai etxiak dakarren janarija, gosez euki bagarik; edola bere euren jan ordubeetan. Jaateko urrija ta gosia dauan etxian, otseginai urte baño lapurreta geijago iragoko jakue.

        Bigarrenian, ez ditu otseginak erabili biar ugazabak gau ta egun beti biarrian arrastaka ta barautsa darijuela. Bagoz ugazaba batzuk, sekula otseginen biarragaz kontenteetan ez dirianak. Inok azijak dirian leez, beti biarpian izerdi ja darijuela ikusi gura litukeenak. Ze mirari andija, alako ugazabaak otsegin onik ez topeetia! Ez dira otseginak alperrerijan eukiteko; ezda beti biarrian ituaz erabilteko bere.

        Irugarrenian, otseginai mezia uts eragitia, jai domeekeetan biarra eraitia, errazuaz eskatuten dabeenian, konpeseetara ta elesako gauzeetara juaten ez istia pekatu da.

        Laugarrenian, otseginai berba astunak, tropiak eta injurijazkuak esatia, areen palta guztiak edo dirian baño geijago kanpuan konteetia ta Jangoikuak aaztuta daukazan edo sobrau batzuk balira leez, desprezijoz ta modu txaarragaz tratetia pekatu da. Ugazabak egin biar dabena da, otsegina txaarra bada, ondu bere pazienzijagaz ta erakutsi onagaz; ta ezpabere denporia danian etxeti etara ta aren paltaak isilik euki.

        Bostgarrenian, erabagita dauan soldatiaz gañeti, emon biar jako otseginari denporia bere erropaak adabeetako, soldataan ajustau zianian, ez emoteko irago ez beeben. Bada, edozeñek daki, otsegina urte guztian erropa barrijekin edo osuekin ibiliko ez dana ta ibili ezin leitekiana. Ugazabak astija emoten ezpadeutsa, edo jaijegunian egin biar dau edo inori eragin biar deutsa. Bata pekatu da ta besterako soldatarik erdija biar dau, edo oostu egin biar dau. Guztijak ugazabaren erruz. Ta geijenian jaijegunian biarra egitia ta oostutia, bijak alako ugazabeen etxeetan dagozan otseginak. Zor deutsee, bada, ugazabaak otseginai euren erropaak tertzijo baten adabeetako denporia; edo adabau biar deutseez euren lepoti.

        Seigarrenian, otsegina denporia kunplidu baño leenago etxeti etaratia errazoe bagarik, pekatu da. Ta pagau biar jako soldata guztia, edo topau biar jako beste ugazaba bat. Oneek dira, neure kristinaubak, ugazabeen obligazinoerik nautsijenak. Biar daben baño jaateko gitxiago (eukita) otseginari emonagaz, errazoiak eskatzen daben baño biar geijago gau ta egun eraginagaz ta beste zor deutsana emon ezagaz otseginari kendu deutsana, atzera biurtu biar deutsa ugazabak. Bada, lau errialen kaltera eldu ezkero, pekatu mortala da. Ugazabaak estimau beijez otseginak, euren seme alabaak leez; erakutsi beijue dotrina santuba, konpeseetia, humilde, zintzo ta on izatia; emon beijue erruki bagarik etxiak dakarren janarija; berba egin beijue ondo, kris tinaubak dirian leez; ez beijuez parkatu pekatu agirijak; esan beijue lelengo eguneti euren etxian onako edo alako gauzarik ez dabela inok egiten ta egin biako bere ez dabela, ta orduban eukiko ditubee otsegin onak. Baña beti arrastaka, beti bidaoka, beti dongaro esaten, beti gose iskija, beti esker txaarra, sekula dotrinarik ez, sekula elexaraterik ez, sekula exenplu onik ez, sekula Jangoikuaren gauzarik entzuterik ez; onetara otsegin onik bere ez. Ta au da ugazaba askori jazoten jakona. Inoren otseginen enbidijaz beti, bera prestubeza dalako.

 

 

II.

 

        Otseginak bere amau ta estimau biar ditubee euren ugazabaak ta obeidu biar deutsee, euren arimen onerako ta etxeko kobernurako aginduten deutseezan gauzeetan. Ugazabari gorroto izatia, dongaro erantzutia ta aginduten deutsan gauzia ez egitia (pekatu egiteko aginduten ezpadeutsa), pekatu da; ta konpesinoian esan biar da, ugazabaren kontra zana. Seme alabak gaiti zer esan dan akordau bitez otseginak ta beste ainbeste obligazinoe daukee eurak, arimako ta etxeko kobernuko gauzeetan ugazabai obeiduteko. Onezaz ostian, otseginen obligazinoia da ugazabaren gauzei begiratutia. Au gaiti pekatu egiten dau otseginak:

        Lelengo, tokeetan jakon edo al daijan biarra ugazabarenzat egiten ez dabenian. Ta gauza andira eldu ezkero, pekatu mortala. Ez dau ugazabak otseginik biar, alperrerijan egoteko.

        Bigarrenian, pekatu egiten dabee otseginak euren paltaz ugazabari gauzaak galtzeen jakozanian. Ugazabak aginduta, krijadubak kasurik egin ez deutsalako, etxian, ganaduban edo soluan ugazabari etorri jakon kaltia krijadubak pagau biar dau, bere erruz izan ezkero. Krijada batek, biar dan baño geijago kastaubagaz edo ugazabaren gauzaak ugarijago erabilijagaz, egiten daben kaltia pagau biar deutsa ugazabari. Deskuido bat gaiti ez da au esaten, ezpada otseginen errazuazko kuidadua ta arduria palta danian.

        Irugarrenian, pekatu egiten dabee otseginak ugazabaren lizenzija bagarik edo ugazabak inori ez emoteko esanda, ugazabaren gauzeetati limosnia emoten dabeenian. Ta gauza andira eldu ezkero, pekatu mortala, atzera biurtuteko obligazinoiagaz. Egija da ugazabaak eurak emon oi dabeen edu limosna, eurak etxian ez dagozanian, ateetara datorren eskekuari emotia ez da pekatu, beste gauzarik ugazabaak aginduten ezpadeutsee. Dudia daukanak itandu beijo bere konpesoriari ta aretxen esana izango da segurubeena.

        Laugarrenian, lapurretako pekatuba egiten dabee otseginak ugazabai lantzian puska bat gauzaak ostuten deutseezanian. Batian laumai, bestian zortzi-marai ta alan, edo laboria edo jaatgauzia... Au lapurretia da ta Elexa Ama santiak kondenauta daukana. Alperrik da esatia soldata txikija daukala; biar laarregi eraiten deutseela ta beste onako atxekijak. Soldata erabagiten danian, begiratu; edo beste ugazaba bat topau ta ez oostu. Nosbait jaatbitaartian zerbait jaatia ez dau inok beinguan pekatu mortalzat emoten. Balitz ugazabak gordeta daukan gauza guztiz estimau bat, au bere pekatu izango litzaateke beraren lizenzija bagarik jaatia edo eraatia. Krijadaak eurak artzeeko emoten jakuen txokolatia saldu leijen edo ez, esango da zazpigarren mandamentuban.

        Bostgarrenian, pekatu egiten dabee otseginak ugazabaren ta etxekuen paltaak eta deskuiduak ta etxian iragoten dirian gauzaak, kanpokuai konteetan deutseezanian. Au inok uste daben baño palta andijaua ta ugarijaua da. Etxe baten iragoten dira ta jazoten dira milla gauza, auzuetakuak jakin biar ez ditubeenak; ez gauza txaarrak dirialako, ezpada etxe bizitziari darraikozanak dirialako. Alan etxian zer jazoten dan, zer iragoten dan ta zer esaten dan kanpuan konteetako ekanduba daukan otseginak ez dau merezietan egun baten bere etxian inok eukitia. Etxeko gauzaak etxian geratu biar dabee. Konseju on bat itanduteko baño esan biar ez dira.

        Ara bada, kristinaubak, aituten emonda laugarren mandamentu santubak, zubei tokeetan jatzunez, aginduten doskuna. Guztioi txito asko inporta doskun gauzia da. Errazoia izango da, bada, bakotxak bere aldeti alegina egitia; bai dotrina oneek ondo ikasteko ta bai ikasita, ondo kunplietako. Alan jadiitxiko ditugu munduban bendizinoezko bizitza luzia ta gero eternidadeko glorija. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa